Errenazimentutik Kant-en Ilustraziora: Filosofiaren Bilakaera
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,86 KB
1. Errenazimentua eta Iraultza Zientifikoa
Errenazimentua Europan emandako mugimendu kulturala da. XIV. mendean hasi eta XV. eta XVI. mendeetan garatu zen. Aldaketa asko eman ziren, besteak beste: feudalismoaren hondamena (ekonomia burgesa hasi zen), Erdi Aroko zentzu erlijiosoaren galera (teozentrismotik antropozentrismorako pausua eman zen), monarkia nazionalak, aurkikuntza berriak (Amerika, iparrorratza, inprenta), erreforma (eliza kristau ez katolikoak sortuko dira) eta zientzia berria (astronomian eta fisikan oinarrituta).
Errenazimentuak hurrengo ezaugarriak izan zituen: autonomia zibila autoritate erlijiosoaren aurrean, intelektuala denaren autonomia, naturaren ikuskera berria eta gizabanakoaren balorazioa (Antropozentrismoa).
Iraultza Zientifikoaren Gakoak
Iraultza zientifikoaren abiapuntua Kopernikoren iraultza astronomikoa da. Honek, teoria heliozentrikoa proposatuko du. Baieztapen honek, unibertsoaren irudia aldatzerakoan, gizartea astinduko du. Kopernikok unibertsoaren zentrutik lekualdatu zuen Lurra, horrekin gizakia ere lekualdatuz. Horregatik, galderak sortuko dira: zein da gizakiaren papera Jainkoaren harremanarekin? Gizaki gehiago egon daitezke? Planeta gehiago?
Iraultza zientifikoak arazo erlijioso eta antropologiko garrantzitsuak planteatzen ditu. Paradigma zientifiko berriak zientziaren autonomia defendatzen du eta, modu berean, natura gizakiaren onurarako alda daitekeela ulertzen da. Galileok metodo zientifiko berri bat erabiliko du, esperientzia hautemangarriari, matematikei eta esperimentuei garrantzi handia emango diena. Gainera, iraultza zientifikoa Newtonen Fisikarekin burutzen da.
2. Arrazionalismoa eta Enpirismoa
Arrazionalismoa XVII. mendeko joera filosofikoa da. Honen aurka, XVII. eta XVIII. mendeetako korronte enpirista daukagu.
Dena den, berezko ezaugarri batzuk komunean dituzte. Hasteko, ezagutzaren gaiari nagusitasuna ematen zioten eta ezagutza prozesuaren jatorrian eta sorreran jarri zuten arreta. Jarrera subjektibista hartu zuten: gizakiak ezin du errealitatea zuzenean ezagutu, adimenaren irudikapenen bidez bakarrik baizik. Azkenik, ezagutza-metodo ziur eta zorrotz baten ikerketari garrantzi handia eman zioten.
Enpirismoa
Ingalaterran sortu zen, Locke eta Humeren eskutik:
- Ezagutza zentzumenetatik dator, egia irizpide bakarra da.
- Ez daude irudikapen unibertsalik eta abstrakturik. Irudikapen guztiek esperientzian dute jatorria.
- Jaiotzetiko ideien existentzia ezeztatzen du; adimena tabula rasa edo orri zuri bat da.
- Humek kausalitate printzipioa zalantzan jarri zuen; ezagutza unibertsal eta beharrezkorik ezin da sortu.
- Fisika eta metodo esperimental induktiboa hartzen ditu eredutzat.
- Giza ezagutza mugatua da: esperientzia da bere muga.
Arrazionalismoa
Frantzian sortu zen eta Europan zehar garatu zen Descartesen eskutik. Ezaugarriak:
- Erabateko konfiantza ezagutza arrazionalean.
- Ezagutza hautemangarriaren gutxiespena (zentzumenek engainatzen gaituzte).
- Jaiotzetiko ideien existentzia baieztatzen du.
- Zientzia beharrezko eta unibertsal baten beharra (matematika eredutzat).
- Metodo deduktiboaren erabilera.
- Munduaren arrazionaltasuna eta ezagutza metafisikoa defendatzen ditu.
3. Ilustrazioa
Mugimendu ideologiko eta kultural burgesa da, 1688ko Ingeles Iraultzarekin hasi eta 1789ko Frantses Iraultzarekin bukatu zena. Bere helburua gizadia bere adingabetasunetik ateratzea da, bere kabuz pentsa dezan.
Argien Mendea
Pentsalarien eginbeharra gizadia ezjakituriaren eta superstizioaren ilunpetik ateratzea zen. Argia zientzia da eta ezagutza, arrazoiaren emaitza. Ilustrazioa Alemanian moderatuagoa izan zen (Frederiko II.a Handia, Kant, Wolff).
Ezaugarri Ideologikoak
- Arrazoia: Gaitasun kritikoa, analitikoa, enpirikoa, autokritikoa eta autonomoa.
- Askatasuna: Pentsatzeko askatasuna.
- Natura: Naturala dena ona da.
- Deismoa: Erlijio arrazionala.
- Aurrerapena: Historia etengabe hobetzea da.
4. Kant-en Kritizismoa
Kritika da sistema kantiarraren oinarria. Arrazoiaren aukerak eta mugak ezarrita, gizakia bere bizitzaren zentzua planteatzera bultzatzen du.
Gizakiaren Galdera Nagusiak
- Zer ezagut dezaket? (Arrazoi hutsaren kritika): Ezagutzaren mugak eta egitura.
- Zer egin behar dut? (Arrazoi praktikoaren kritika): Etika eta autonomia morala.
- Zer itxaron dezaket? (Judizioaren kritika): Erlijioa eta historia.
- Zer da gizakia?: Aurreko hirurak laburbiltzen dituen galdera.
5. Arrazionalismoa eta Enpirismoa Kant-en
Kant-ek bi jarrera hauek adosten eta gainditzen saiatzen da: ezagutza esperientziarekin hasten da, baina subjektuak bere egitura propioak (a priori) jartzen ditu. Hau da Kanten iraultza kopernikoa: subjektua ez da hartzaile pasiboa, baizik eta objektua bere legeen bidez zuzentzen duena.
6. Autonomia Morala
Etika kantiarra formala da, ez materiala. Printzipioak a priori, unibertsalak eta beharrezkoak dira.
- Autonomoa: Subjektuak bere buruari ematen dio legea.
- Kategorikoa: Baldintzarik gabeko betebeharra.
- Inperatiboak: Gizadia helburutzat hartu, inoiz ez tresnatzat.
7. Kant eta Ilustrazioa
Ilustraziorako baldintza askatasuna da, bereziki arrazoiaren erabilera publikoa. Kant-ek Federiko II.a Handia printze ilustratutzat hartzen du, bere leloarekin: "Arrazoitu nahi duzuen guztia eta nahi duzuen guztiaz, baina obeditu". Horrela, erabilera publiko eta pribatuaren arteko harreman dialektikoa ezartzen du.