Kant, Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Filosofiaren Oinarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,74 KB

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude

“Ausart zaitez pentsatzera”. “Izan adore zeure kabuz arrazoia erabiltzeko”. Horazio izan zen lehena esaldi hau erabiltzen: “Ondo hasi denak erdia bakarrik egin du: ausart zaitez pentsatzera”.

Kanten iritziz, autonomia da gizakiak bereizten dituena. Era autonomoan jarduteak, adingabetasuna atzean utziz, gizakia heldutasunera iritsi dela adierazten du; bere kabuz pentsatzen ausartzen dela, irizpide pertsonalak dituela eta bere buruaren jabe dela.

Kantek uste du Ilustrazio-garaia gizadiaren adingabetasuna atzean uzteko garaia dela. Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna, besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Sapere aude! Ausart zaitez zeure adimenaz baliatzera.

Enpirismoa

XVII-XVIII. mendeetan, Locke, Berkeley eta Hume dira ordezkari nagusiak. Hona hemen ezaugarri garrantzitsuenak:

  • Esperientzia da ezagutzaren iturria: Adimena “arbel huts” bat da, eta horregatik ukatzen ditu enpirismoak arrazionalismoak onartzen dituen jatorrizko ideiak.
  • Esperientzia bera da giza adimenaren muga: Ezagutza oro ideien ezagutza da.

Arrazoia arrazoi kritikoa da: eduki metafisikoak, arrazoiaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira.

Arrazionalismoaren ezaugarriak

  • Konfiantza arrazoian: Ezagutza-iturri garrantzitsuena arrazoia da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra.
  • Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Huts egitera bultzatzen gaituzte; ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan.
  • Zientzia unibertsalaren nahitaezkotasuna: Zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan (Matematika a priori eratua).
  • Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoko gertaera orok justifikazio eta kausa bat du.

Arrazionalismoa eta Enpirismoa Kanten filosofian

Pentsamolde kantiarrak arrazionalismoa eta enpirismoa gainditzen ditu. Kantek dio: “Egia bada ere gure ezagutza guztiek esperientzian dutela hasiera, denak ez dira esperientziatik eratortzen”.

Filosofia kantiarrak Aristotelesen tradizioari jarraitzen dio. Bi aro bereiz daitezke:

  • Aro prekritikoa: Newtonen fisikaren eraginpean dago, zalantzan enpirismoaren eta arrazionalismoaren artean.
  • Aro kritikoa: Hume irakurtzeak arrazionalismo dogmatikotik iratzartzen du. Arrazoi hutsaren kritika (metafisika zientzia ez dela aldarrikatzen du) eta Arrazoi praktikoaren kritika (moralaren oinarria zehazteko) dira lan nagusiak.