Simbolismoa eta Euskal Pizkundea: Lauaxeta eta Lizardi

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 1,54 KB

Simbolismoaren Ezaugarri Nagusiak

  1. Zeharkako adierazpena: Sinboloak eta metaforak erabiltzen dituzte adierazpide gisa.
  2. Heriotzarekiko larridura: Bizitza badoala sentitzen dute; denboraren joana gai nagusi bihurtzen da, metaforen bidez azaldua.
  3. Musikaltasuna oroz gainetik: Lotura konplexuak sortzen dituzte poesiaren eta musikaren artean. Bertsoaren alde musikala da euren ardura nagusia, eta beste baliabide batzuen bidez, musikaren eta literaturaren arteko jokoa lortu nahi zuten.
  4. Abertzaletasuna eta euskara: Abertzaletasuna presente zuten, baita euskararen aldeko kezka handia ere.

Euskal Literaturako Egile Garrantzitsuak

Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)

Amaiur Gaztelu Beltza olerkiaren egilea Laukizen jaio eta Gasteizen hil zen. Abertzale militante gisa ibili zen Errepublika garaian eta 1936ko gerran borrokatu zuen. Gernika bonbardatu ondoren, kazetari atzerritarrei hango txikizioa erakusten ari zela, faxistek atxilotu eta Gasteizko hilerriko hormaren kontra fusilatu zuten.

Jose Maria Agirre, "Lizardi" (1896-1933)

Euskal Pizkundea mugimenduko kidea (Zarautz, 1896 - Tolosa, 1933). Gaztetik ahalegindu zen bere hizkuntza lantzen eta berehala hasi zen olerkiak idazten. Lanbidez abokatua eta Tolosako lantegi bateko gerentea zen. Euskara Eguna-ren antolatzailea izan zen eta ahalegin asko egin zituen ekimena sortzeko. EAJ alderdiko kidea ere bazen.