Nafar-Lapurtar Euskalkiaren Ezaugarriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,15 KB
Ezaugarri Fonetiko-Fonologikoak
1. Bokalak
1.1. Fonemak
Nafar-lapurtarrak bost fonema bokaliko ditu: /a, e, i, o, u/. Amikuze aldean /ü/ fonema ere agertzen da.
1.2. Bokal Alternantzia
Iparraldean, /m/, /n/ eta /ñ/ sudurkarien aurrean, /o/ > /u/ bihurtzen da (adibidez, "honela").
1.3. Bokal Elkarketak
1.3.1. Diptongoak
Euskal Herrian beheranzko diptongoak dira ohikoenak:
- ai: maitea (21)
- ei: eihartzera (17)
- oi: goiztiarra (16)
- au: aunitzez (5)
Diptongo aldaketak ere gerta daitezke (adibidez, ai > i eta au > u), baina testuan ez dago horrelakorik. ei > oi zenbait hitzetan (adibidez, zoin (11)). ai > oi ere bai (adibidez, hoin (6)).
1.3.2. Hiatoak
-a bokalaz amaitutako hitz bati artikulua eranstean sortzen dira (adibidez, hormak (16)).
2. Kontsonanteak
2.1. Txistukariak
Beste euskalkiek tx- duten lekuan, euskalki honetan x- agertzen da.
- Neutralizazioa: Hitz barruan, l, n eta r ondoren, z > tz eta s > ts egiteko joera dago (adibidez, esperantzarik (2), pentsatzen (15)).
- Hitzak batzerakoan ere neutralizazioa ematen da txistukarietan: -z + z- > -tz (adibidez, etzintaizkela (22)).
2.2. /j/ fonema
Nafar-lapurtarrez /j/ fonema /y/ gisa ahoskatzen da (adibidez, Yainko (6)).
2.3. Hasperena
/h/ letra ahoskatu egiten da:
- Hitz hasieran: higatzailea (1), hau (2)
- Bokal artean: bihotzen (1)
2.4. Dardarkariak
Iparraldean, /r/ zintzurrarekin ahoskatzen da.
2.5. Bustidura
Ezaugarri Morfologikoak
1. Izenordainak eta Aditzondoak
Testuan "nehor" (inor) ez da agertzen, baina bai "nehoiz" (inoiz) (19).
2. Deklinabidea
- Nori kasua: Pluralean -er aldaera dago (adibidez, gauza horier konpara (18)).
- Nora kasua: -rat atzizkia iparraldeko bereizgarria da (adibidez, eihartzerat (17)).
3. Aditza
3.1. Zuketa eta Xuketa
Forma neutroak erabiltzen dira poeman.
3.2. Aditz Laguntzailea
-edun aditzaren orainaldian -u- erroa dago (adibidez, dut (14)). izan aditzaren hirugarren pertsona singularreko erroan -a- bokala -e- bihurtzen da ekialdean (adibidez, den (17), zinela (22)).
3.3. Aditz Aspektua
- Aditz aspektu burutu gabean, iparraldean -iten forma gordetzen da -n-z bukatutako aditzetan (adibidez, izaite (13)).
- Aspektua gertakizun denean, -n batekin bukatzen diren aditzek -en hartzen dute (adibidez, izanen zaizu (24)).
3.4. Aditzoina
Aditzoina ahaleran, aginteran eta subjuntiboan erabiltzen da (adibidez, konpara (18)). Erdialdean eta mendebaldean, berriz, konparatu erabiltzen da.
3.5. Ahalera
Ahalera egiteko -t(z)en + ahal egitura erabiltzen da (adibidez, ez dataikea konpara (18), etzintaiztekela enea izan (22)).
Ezaugarri Sintaktikoak
1. Galdegaia
1.1. Perpaus Neutroak
Perpaus neutroetan -ba atzizkia eransten zaio aditzari (adibidez, guziz enea bada (2)).
2. Bai-ez Erako Perpausak
2.1. Atzizkia
Bai-ez erako perpausetan -a atzizkia erabiltzen da (adibidez, badea? (3), dataikea (18)).
3. Mendeko Perpausak
3.1. Zehar Galderak
3.2. Perpaus Osagarriak
3.3. Erlatibozko Perpausak
Partizipio hutsa erabiltzen da (adibidez, hautsi abarra (17)).
3.4. Kausazko Perpausak
-kotz, -elakotz, -tekotz atzizkiak erabiltzen dira (adibidez, dautazulakotz (7)). Bait- aurrizkia ere agertzen da testuan (adibidez, bainezakeen).
3.5. Denborazko Perpausak
-(e)ino atzizkia gorde da (adibidez, naizeno (17)).
3.6. Helburuzko Perpausak
-rat atzizkia erabiltzen da (adibidez, aihartzerat (17)).
Ezaugarri Lexikoak
Hona hemen testuan agertzen diren hitz batzuk, beren esanahiarekin:
- anitzez (5): askoz
- begitartea (12): aurpegia
- eihartzerat (17): lehortu
- abar(ra) (17): adar txikia
- nehoiz (19): inoiz