Aristotelesen pentsamendua: Logika, Metafisika eta Arima

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,54 KB

Logika, biologia, politika, fisika eta poetika ziren bere gaiak. Filosofiak pauso handia eman zuen horrengatik. Substantziari deitzen zion inoiz aldatzen ez denari.

Aristotelesen logika

Hizkuntzaren alderdi formalei buruzko ikerketak egin zituen eta Organon deitu zien.

  • Proposizioak: Izanaren egitura formalak dira; errealitateari buruz tratatzen dute eta hura ikertzeko baliabideak dira.
  • Kategoriak: Izana adierazteko egitura nagusiak dira. Subjektu bati predikatu bat egokitzen zaio eta errealitatea funtsezko egituretan antolatzen da. Horrela, edozein substantzia azaldu ahal dugu.
  • Silogismoa: Hiru proposizioz osatuta dago. Lehenbiziko biak premisak dira eta hirugarrena, haietatik ateratzen den ondorioa.
  • Definizioa: Frogapenetik eta indukziotik dator; bere helburua esentzia ezagutzea da, eta horretarako generoa eta espeziea argi bereizi behar dira.

Jakintza motak

  • Arte: Zerbait egiten jakitean datza.
  • Zientzia: Kausen ezagutzari dagokio.
  • Jakinduria: Kausa lehenak ezagutzean datza.

Metafisika aristotelikoa: Izatearen zientzia

Substantzia: Izateari buruz hitz egiten dugunean, honi zein kategoria eman ahal diogun argitzen dugu. Substantzia modu askotakoak daude. Adibidez: akzidente bat bereizten badugu, ez da substantzia bat, baina substantziak akzidentea mugatzen du.

  • Substantzia lehena: Banakako jakina da, espezie bateko subjektu indibiduala, akzidenteak eta generoa dituena. Substantzia hau da garrantzitsuena.
  • Substantzia bigarrena: Banakakoaren esentzia da.

Hilemorfismoa

Errealitateari buruz Aristotelesek esaten du badela zerbait gauza guztien osagaia dena. Inoiz ez dugu aurkituko formarik gabeko materiarik. Substantzia materiaz eta formaz osatuta dago (hyle + morphe). Materia formaren muina da eta zentzumenekin hautematen dugu. Forma materiaren gainetik dago, haren esentzia baita.

Higidura: Potentzia eta Aktoa

Aldaketaren arazoei aurre egiteko bi kontzeptu iraultzaile sortu zituen: potentzia eta aktoa. Potentzia izatera iristeko zerbaitek duen gaitasuna da. Aktoa substantzia baten existentzia da.

Gizakiaren tokia: Arima

Aristotelesek esan zuen arima bizia potentzian duen gorputz natural baten perfekzio-forma zela. Arima gorputzaren funtsezko gauzatze lehena da.