Euskal Literatura XVIII. Mendetik Gerraurrera: Ilustrazioa eta Pizkundea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,62 KB

Euskal Literatura Idatzia XVIII. Mendean

XVII. mendeko Kontrarreformako jesuitak izan ziren literaturaren hasierako bultzatzaileak. Hauen helburua kristau-ikasbidea idatzi eta irakastea zen, eta horretarako herriaren hizkera modu jasoan erabili zuten, ikasiak baitziren. Hori dela eta, gipuzkera idatziak eta, ondoren, bizkaierak urrats handiak eman zituzten.

Ilustrazioa Euskal Herrian

Garai honetan, Europan Ilustrazioa eman zen, eta Euskal Herrian ere, baina indar gutxiagorekin. Ilustrazioa bi korronte filosofikok osatzen dute:

  • Alde batetik, enpirismoak (esperientzia eta ezagutza zientifikoaren filosofia).
  • Bestetik, arrazionalismoak (arazoak adimenaren eta arrazoiaren bidez ulertzeko filosofia).

Korronte honetan daude Descartes eta Kant filosofoak. Pentsamolde berri honek hainbat aldaketa eragin zituen:

  • Filosofiak teologiaren lekua hartzen du.
  • Esperientzian oinarritzen den zientziak nagusitasuna lortzen du.
  • Sentimendu moral eta estetikoaren aldarrikapena egiten da, sineskeriak baztertuz.

Ideia hauek garaiko burgesia eta nobleziaren ideiekin bat egin zuten, baina eliza-hierarkiarekin ez zetozen bat, oso berritzaileak baitziren. Mugimendu hau Euskal Herrira iritsi zen, gaztelaniaz eta frantsesez, eta euskal idazleengan eragina izan zuen.

Azkoitiko Zalduntxoak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

Kultura eta euskarari dagokienez, Azkoitiko Zalduntxoek lan handia egin zuten. Hauek Ilustrazioaren ideiak Entziklopediaren bidez jarraitu eta praktikan jartzen zituzten, beren interesen arabera, baina baita herritarren onerako ere.

1764an Peñafloridako Kondeak bultzatuta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortu zen. Hauen helburua herrian kulturarekiko gogoa lantzea zen (Zientziekiko, Arteekiko eta Letra Ederrekiko).

Elkartearen eginkizun nagusia eskolak jartzea izan zen, eta 1771n Bergaran Errege Mintegia sortu zuten, goi-mailako ikasketak egiteko. Ilustratu hauek komunikatzeko orduan erdara erabiltzen zuten, Ilustrazioko gaiak frantsesez eta gaztelaniaz idatzita zeudelako eta erdaltzaleak zirelako. Hala ere, euskara ere erabiltzen zuten, batez ere herritarrentzat zerbait egin behar bazen, euskara baitzen herri xehearen hizkuntza.

Munibe, Peñafloridako Kondea (1723-1785)

Munibe 1723an Azkoitian jaiotako eta 1785ean Bergaran hildako zientzialari, idazle, musikari eta politikari gipuzkoarra izan zen. Euskal Ilustrazioaren pertsonaia nagusia izateaz gain, Felipe IV.ak 1635ean sortutako Peñaflorida etxeko 8. kondea izan zen.

Lehenengo ikasketak Azkoitian egin zituen jesuitekin, eta hurrengoak, berriz, Okzitaniako Tolosan. Areizagako baroiaren alabarekin, Maria Josefa Areizagarekin, ezkondu zen, eta biak Insausti jauregian bizi izan ziren 1767. urtera arte.

Kargu Politikoak eta Euskalgintza

Munibek hainbat kargu politiko izan zituen:

  • Azkoitiko alkatea (1747-1748 eta 1755-1765)
  • Gipuzkoako Diputatu Nagusia (1746, 1750, 1754, 1758, 1761)
  • Madrilgo Gorteetako diputatua (1758). Bertan Gipuzkoaren eskubideak aldarrikatu zituen.

Solasaldi batzuk antolatzen zituen bere etxean, eta bertara probintziako aitonen semeak eta jakituria handiko gizonak biltzen ziren. Gaiak gizartea, zientzia, literatura, filosofia eta historia ziren. Solasaldietan batzen zirenei “Azkoitiko Zalduntxoak” deitzen zieten. Solasaldi horien inguruan sortu zuten Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea (1765), eta sortzaile nagusiena Munibe izan zen.

Zientzia eta teknikan ere oso ospetsua zen; izan ere, “Real Seminario de Nobles” ikastetxea eraikiarazi zuen.

Musika eta Literatura Lanak

Igandetan musika eta antzerki lanak egiten zituen. Musika lanak honako hauek izan ziren:

  • “Irten ezazu”
  • “Aita Gurea” (kanta hau oraindik ere Azkoitian abestu egiten da)
  • “Adio provintziya”

Literaturari dagokionez, bere lan garrantzitsuena “El Borracho Burlado” izan zen. 1764an Bergaran antzeztu eta argitaratu zen opera comica en castellano y vascuence zen. Obra gaztelaniaz idatzi zuen, euskarazko hainbat kantu tartekatuz. Patxi Salaberrik estilismo-inpresioa erabiltzen zuela esaten zuen, hau da, egoera diglosikoak eta jende arruntak ilustratuei sortarazten zieten umore mota da.

Beste obra bat “Gavonsariac” izan zen. Hau 1762an Azkoitian argitaratu zen opereta bukolikoa zen. Antzerki artzai-kutsuko poesia hau Gabon Gauean antzezteko idatzi zuen.

“El Borracho Burlado” Ezaugarriak

  • “Opera komikoa” edo “Fartsa” izena duen pieza jolasjorra eta entretenigarria da. Moliereren obrak dira nagusiak (adibidez, “gaixorik zegoen gaixoa”).
  • Ikuslea “engainua” antzekoan barneratzen du, eta horrek barrea sorrarazten du.
  • Protagonista Txanton Garrote da: herriko mozkor ezaguna eta pertsonaia barregarria. Sinestarazi egiten dio zaldun edo jauntxoa dela. Eskarmentua ekintzaz betetzen du obra guztian.
  • Obra erdia euskaraz herriko koroarengatik kantatua da, eta beste guztia gazteleraz da.
  • Munibek euskaraz idazteko zailtasuna aitortu zuen. Arrazoi horregatik bere lanaren erdia bakarrik idatzi zuen euskaraz.

Manuel Larramendi (1690-1766)

Bizitza

Larramendi Andoainen jaio zen. Salamancan ikasi eta jesuita egin zen. Irakasle ere izan zen Salamancan. Jenio bizi eta alaiko gizona, jakintzaren arlo askotan nabarmendu zen. Euskal Herriko pertsonarik argienetakoa eta eztabaidari zorrotza izan zen. Euskararen eta Euskal Herriaren aldeko lan asko idatzi zituen. Berak beste idazle asko bultzatu zituen, eta azken 30 urteak Loiolan eman zituen.

Obra Nagusiak

Bere lan gehienak gaztelaniaz idatzi zituen. Euskal Herria eta haren izaera, gobernu moldea eta hizkuntza berezia ditu aztergai lan gehienetan. Gaztelaniaz idatzi zituen obrek eragina izan zuten euskal literaturaren garapenean. Bi modutara lortzen du Larramendik euskararen alde lan egitea:

  • Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri jarri eta euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotera animatuz.
  • Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatuz.

Gaztelaniazko Ekarpena

1. De la antigüedad y universalidad del Bascuenze en España (1728). Euskararen aldeko defentsa edo apologia suharra da, izenburuak adierazten duen bezala. Hurrengo urtean argitara emango zuen gramatikaren iragarpena egiten du bertan. Abantaila hauek ikusten ditu euskaran:

  • Espainiako hizkuntza zaharrena da.
  • Gaztelaniazko hitz askoren jatorria euskaran dago.
  • Ez du akatsik. Inguruko hizkuntzak baino hobea da.
  • Hizkuntza filosofikoa, erregularra, salbuespen gutxikoa, eztia eta atsegina da.

2. Discurso historico sobre la famosa Cantabria (1736). Erromatarrek menperatu ezin izan zituzten kantabroen ondorengoak euskaldunak direla dio. Euskaldunen apologia egiten du obra honetan ere.

3. Sobre los fueros de Guipuzcoa (1756). Politika-gaiei heltzen die zuzenean, foruen defentsa sutsua eginez. Foruak arriskuan zeudela ikusi zuen, eta haien aldeko argudioak ematen ditu. Larramendiren iritziz, foruak ez dira pribilegioak edo zahartutako legeak, burujabetasunaren oinarri baizik.

4. Corografia o descripcion general de la muy noble y muy leal Provincia de Guipuzcoa (1756). Gipuzkoa eta gipuzkoarrak goresteko idatzia. Ohiturak, jantziak, geografia, erlijioa, dantzak, nekazaritza, arrantza eta euskara deskribapen zabala eta maitasunez egina.

Euskarazko Ekarpena

Lan gehienak gaztelaniaz egin zituen arren, euskaraz ere ondo zekien, eta hainbat gauza euskaraz idatzi zituen: sermoi batzuk, olerki bat, kristau-ikasbide bat, sarrera bat eta eskutitz pare bat. Prosa gihartsua eta samurra du, eta hiztegi aberatsa. Hegoaldeko euskal prosaren lehen maisutzat har daiteke Larramendi.

  • El imposible vencido. Arte de la Lengua Bascongada (1729). Gaztelaniatik abiatuta egindako euskara ikasteko metodoa da. Hiru ataletan ematen du: deklinabidea eta aditza, sintaxia eta prosodia.
  • Diccionario trilingue: Castellano, Bascuence y Latin (1745). Obra eztabaidagarriena da, horregatik, ezagunena. Obra honek eragin handia izan zuen euskal literaturan. Erdarazko hitz guztiei euskal ordaina eman nahi die, horrek hitzak asmatzera eraman dezake. Herriko euskara erraza eta aberatsa euskarazko lanetan erabili zuen.

Kritika

Aurreratu ditugun iritziak kontuan hartuta, honako hauek dira Larramendiri zor zaizkionak:

  • Hegoaldeko euskal literatura idatziaren eragile zuzena.
  • Euskal Herria eta euskara munduan harrotasunez erakusteko jarrera bermatu zuen.
  • Euskara ez ezik, euskal ohiturak, gizartea eta politika jorratu zituen.
  • Haren hiztegia, akats eta guzti, ondorengo idazleetan eraginik handiena izan duena izan da.

Gerraurrea eta Euskalgintzaren Pizkundea

Primo de Riveraren diktadurak eragin handia izan zuen Euskal Herrian. Kontrako egoera hori izan arren, abertzaleek eta euskaldunek euskaraz idazten jarraitu zuten. Egoera honetan, aipatzekoak dira Aitzol eta Euskaltzaleak elkartea. Garai honetan, lehen eskola-liburuak eta ikastolen sorrera gertatu zen.

Euskal Irakaskuntzaren Hastapenak

Eusko Ikaskuntzak Oñatin (1918an) egindako biltzarrean irakaskuntza euskalduntzeko beharra hasi zen, eta ideia honek ikastolen sorrera bultzatu zuen. Primo de Riveraren diktaduran gainbehera txiki bat egon zen, eta horretaz baliatuz, ikastolak sortu ziren. Ikastola hauen ezaugarriak hauek dira:

  • Hezkuntza herritarra.
  • Klase sozial orori irekia.
  • Euskalduna.
  • Kristaua.
  • Pedagogia korronte berrien aldekoa.

Diktaduraren eraginez, ikastola kopuruak gora egin zuen. 1932an, Eusko Ikastolen Batza sortu zen, eta horrek mugimendua berriro indartu zuen. Ikastolaren sorrerarekin batera, Ixaka Lopez-Mendizabal eta Aita Zabala-Aranaren aitzindaritzapean, lehen eskola-liburuak paratu ziren: Umearen laguna (1920), Xabiertxo (1925) edo Martin Txilibitu (1931) agertu ziren.

Gerraurreko Euskalgintzaren Eragileak: Aitzol

Jose Ariztimuño “Aitzol” euskalgintzaren eragilea izan zen, 1896an jaio eta 1936an hil zen. Tolosar honek ikasketak Gasteizen eta Comillasen egin zituen, eta ondoren, Gasteizen bertan egin zen abade.

Nazionalismoaren bultzatzaile eta ideologo izan zen. Errepublika garaian sindikatu solidarioen eta talde nazionalisten eragile izan zen. 1936an nazionalek fusilatu zuten. Bestalde, euskal kulturaren eta, konkretuki, literaturaren bultzatzaile izan zen. Gainera, Euskaltzaleak elkartea sortu zuen Primo de Riveraren diktadura ondoren.

Elkarte horri esker antolatu ziren Euskal Olerti-Egunak, eta horren ondoren, Euskal Antzerti-Egunak eta, beranduago, Euskal Eleberri-Egunak.

Gerraurreko Lirika eta Olerkigintzaren Pizkundea

Lirika izan zen, dramatikarekin batera, arlorik landuena eta aberatsena.

Olerkigintzaren Pizkundea

Olerti-Egunak antolatu ziren, Euskaltzaleak eta Aitzolek bultzatuta. Asmo nagusia Olerkigintza sustatzea zen. Gauza berriak landu zituzten, tartean poema nazionalak, euskal abertzaletasunaren alde. Baita kezka politikoak azaltzen hasi ziren ere. Olerkari belaunaldi berritzaileak agertu ziren: Lizardi, Lauaxeta, Orixe eta Loramendi.

Literatura beste era batera ulertzen zuten; nahiz eta abertzaletasuna oinarri bezala hartu, literatura europarra ere kontuan hartu zuten.

Ezaugarri nagusiak

  • Sustrai erromantikoak: Abertzaletasunak inspirazio erromantikoa dauka. Ezaugarri batzuk ditu:
    • Euskal literaturan galtzen doazen ohitura zaharren nostalgia.
    • Subjektibotasun handia: nitasunaren garrantzia.
    • Izadiaren eta itsas zein baserri-giroaren erakargarritasuna, inguruko giroari kontrajarriz.
  • Euskararen goraipamena: Sorkuntza literarioaren bidez euskarari prestigioa eman nahi zioten, Aitzolek proposaturiko proiektuari jarraituz. Horregatik, aurreko idazleen estilo herrikoia eta bertsolari kutsua gutxitu egin zen, europar poesiara hurbilduz.
  • Galdera existentzialak: Garai honetako poeta askok behin eta berriz erakutsi zuten galdera gorenez arduratzeko joera: bizitzaren zentzua eta heriotzaren esperientzia etengabe aipatzen dira. Galdera existentziala kristau baten zalantzatik sortu zen, baina federa itzultzen da berriro, salbamendurako bide bakar gisa.
  • Elitismoa: Kultura jasoaren jabe izan zen. Ondorengo belaunaldiek kritika egin zioten, baina garaikideen artean eztabaidagai garrantzitsua bihurtu zen. Aitzolek poesia estilista edo goi-mailakoa agertu arren, gehiengoari zuzendutako olerkigintza ere aldarrikatu zuen; guztiengana iritsiko zen olerkigintza sustatu nahi zuten, gero euskaldunak adoretuko zutena.

Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre Egaña)

Xabier Lizardik hamar urte zituela, gurasoekin Zarautzetik Tolosara joan zen, garai hartan ospe handia zuen hirira. Lehen ikasketak han egin zituen, baina gero Madrilera abiatu zen. Zuzenbidean lizentziatu zen, eta titulu horrekin Tolosara bueltatu eta “Perot” izeneko tela metalikoen fabrikako gerentea izan zen hil arte.

Hau guztia alde batera utzita, Xabier Lizardi poeta bat dela dakigu, baina zenbait arlo literariotan parte hartu zuen ere: kazetaritzan, antzerkian eta poesian. Hauek guztietatik Lizardik lan ederrena poesian egin zuen. Bi poema liburu argitaratu zituen: bata “Biotz Begietan” izenekoa (1932) eta bestea “Umezurtz Olerkiak” (1934), baina azken hau lagun batek (Aitzol) argitaratu zuen Lizardi hil eta urtebete beranduago.

“Biotz Begietan” liburuko gaiak

Lehen aipatu dudan liburuan, “Biotz Begietan”, honako gai hauek aipatzen ditu Lizardik:

  • Izadia: Lizardiri izadiaren poeta deitu zitzaion askotan, ez baitago literaturan euskal izadia Lizardik bezala sentitu, bizi, azaldu eta margotu duen poetarik. Gai honi lotua, Lizardik “Bultzi leiotik” izeneko poema idatzi zuen, trenean ikusitako Euskal Herriko paisaiari buruzkoa. Lizardik dio paisaia ez dela hotza, izadi hori bizia dela, eta bizitza gizonak eskaintzen dio paisaiari. Hau, lehen esan bezala, trenean dihoala idazten du, tren horrek hirira eramaten ari baitu. Horrenbestez, agurtzen du hainbeste maite duen izadi hori.
  • Heriotza: Lizardi oso goiz hil zen, 36 urte zituelarik. Baina bizitza labur horretan heriotza oso ondo ezagutu zuen bere inguruan. Alaba hil zitzaion, eta hari eskainitako poema batzuk idatzi zituen. Beranduago semea hil, eta omenaldia egiteko “Xabiertxoren eriotza” izeneko poema luzea idatzi zuen. Hauek hil ondoren amona hil zitzaion, eta honi ere hileta kanta sentibera egin zion, amonarekin harreman oso estua baitzuen. “Bihotzean min dut” poema idatzi zuen. Adibidez: “bihotzean min dut, min etsia, negar ixila darion miña.” Baina alabari idatzitakoak sehaska huts, tristean, lore gorri, mardul, hezea ikusiko du jaiotzen, heriotza ondorengo biztuaren adierazgarri. Heriotzari buruzko poema guzti hauetan, Lizardi itxaropentsu agertzen zaigu, beste bizitza baten sinesmena agertzen duelarik. Beraz, garbi dago Lizardiren heriotzako ikuspegia kristau batena dela.
  • Abertzaletasuna: Lizardik euskal lurrak maite ditu, eta herri honen etorkizunari buruz itxaropena du, aberri maitalea da. Gerra aurrea da. Euskal kulturak, euskarak, euskal politikak indar handia hartu zuten gerraurreko urteetan. Kazetaritzak, olerki sariketak, antzerkiak ageri ziren: Euskal Pizkundea deritzona. Euskaldunak bere buruaren jabe izan nahi dute, eta Lizardi helburu horrekin bat dator, horregatik idazten ditu poema hauek.
  • Euskara: Berak bihotzean daraman abertzaletasun horrek indarra eman zion herri hizkuntzari, euskarari. Baina poetak ikusten du hizkuntza bazterturik dagoela, eta jakinduriaz egin nahi du hizkuntza mundu guztira zabaltzeko. Hori bai, betiko hizkuntza tradizionala gordez, baina asmo berriez hornituta.

Amaitzeko, Lizardi garaiko joera literarioan murgilduta zegoen, Lauaxeta beste euskal poeta bat adiskide zuelarik. Lizardik hizkuntza birmoldatu eta bere poesiari erritmo neurria jarri zion. Bere poesia asko zailak dira aditz sintetiko ugari, elipsiak, hitz berriak eta neologismoak dituelako. Trinkotasun horrek zailtzen du bere hizkera poetikoa.

Lauaxeta (Esteban Urkiaga)

Laukizen jaio zen 1905ean eta Mungian bizi izan zen. Durangon jesuiten ikastetxean latina eta erretorika ikasi zituen, eta ondoren, abadetza-ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan, baina meza berria eman baino lehen utzi zuen komentua. Latineko klasikoen itzulpenari ekin zion.

Kultura eta Euskalgintza

Europako literatur joerak bikain ezagutzen zituen, eta kulturarekin zerikusia zuten ekintza askotan aritu zen, hala nola, euskara irakasten zuen, poeta gazteei laguntzen zien, etab.

Kartzela eta Heriotza (1937)

Francoren altxamendua eman zenean, komandante-graduarekin, milizien antolaketan eta propaganda lanetan aritu zen; Gudari aldizkaria eta Eguna egunkaria ere kaleratu zituen. Ekintza hauetan zebilela, argazkilari frantses bat lagundu zuen Gernikako bonbardaketaren ondorioez argazkiak atera nahi baitzituen. Bertan faxistek preso eraman zuten, heriotza zigorra ezarriz. Idatzi hunkigarriak idatzi zituen heriotzaren zain zegoela. Adibidez, “Agur Euskadi” poema idatzi zuen, abertzaletasun sentikorra adieraziz.

Obrak

1930ean Olerti-Eguneko saria jaso zuen, “Maitale kutuna” poemarekin. Hurrengo urtean, lehen poema-liburua argitaratu zuen.

  • “Bide Barrijak” (1931): Poema liburu honek modernitatea ekarri zuen euskal poesigintzara, hau da, gai eta estetika berriak ekarriko ditu. Honek modernitatea euskaraz zabaltzea nahi zuen, eta beraz, gaiak (hala nola, maitasuna, existentzialismoa, heriotza) eta hizkuntza berritu zituen. Liburu honek eztabaida handia sortu zuen, zailtasunak baitzituen ulermenerako.
  • “Arrats Beran” (1935): Hau herrikoia zen, hau da, herriko pertsonentzat egokitutako balada, erromantze eta lirika agertzen dira bertan. Herri poesia eta sinbolismoa batu zituen: musika, metaforak, koloreak, sentsazioak eta denboraren iragana adieraziz.

Poesiaren Ezaugarriak

  • Idazkera zaila dauka.
  • Garbizalekerien erabilera: neologismoak.
  • Bide berriak poesian: tradizionala alde batera utzi eta berrikuntzetara jo.
  • Sinbolismoa: Frantses poeten eraginagatik. Ez ditu gauzak argi eta garbi azaltzen, irakurleari uzten dio interpretazio lana. Adibidez: “Egun argia berantz” (bizitza).
  • Herri hizkera: euskalkietako esamoldeak, arkaismoak, herri-txokoetako hitzak.

Poesien Gaiak

  • Bidaia: Bidaiaren metafora askotan erabiltzen zuen. Izan ere, bere poesietan bidaia egiten eta zerbaiten bila dabiltzan pertsonak agertzen dira (maitearen bila, poeta edertasunaren bila...).
  • Denbora: Denborak arduratu egiten du. Bizitza ederra baita, baina denbora aurrera badoa. Betikotasuna nahiko luke (“Carpe diem”).
  • Edertasuna-Idealizazioa: Gauza, pentsamendu, ideia ederrak behar-beharrezkoak ditu. Poesiak (emango dio aukera) mundu itsusi eta gris batetik ihes egiteko. Baina errealitate gogorrari ezin zion alde egin (meategitako langileen zapalkuntza, miseria, pobrezia...).
  • Maitasuna: Garrantzi handia du. Maitasunaren aurpegi desberdinak azaltzen ditu:
    • Maitasun idealizatua: emakume berezia miresten du, pre-rafaelista bezala ezagutzen dena: fina, ahula, espirituala, zuria...
    • Maitasuna eta erotismoa: sexualitate atalak sinbolismoz adierazten ditu. Ez ditu zuzenean aipatzen, fintasunez baizik. Adibidez: “lorea galdu” = birjintasuna.
  • Abertzaletasuna: Gerra aurreko egoera politikoa nabarmena da bere obretan. Bere abertzaletasuna erromantikoa da, bihotzez maite baitu aberria. Gainera, gerra eta kartzela ezagutu dituenez, dramatismoa ere nabarmentzen da. Honek abertzaletasuna eta erlijioa batzen ditu, “Euskaldun fededun” esaldian islatzen du joera hau. Kartzelako poemak oso hunkigarriak dira, Lauaxeta erdibituta agertzen da: alde batetik, heriotzaren presentzia fisikoaren samina du; bestetik, ukatu gabeko bizitzaren indarra. Bertan idatzitako poemen artean, ederrena, “Azken Oyua”, bertan hil egin behar dutela eta bizitzeko gogoa azaltzen baitu. “Romance del Prisionero”-ren eragina du.
  • Poema Soziala: Idealista eta sinbolista izan arren, garaiko giroarekin lotuta zegoen. Langileek momentu oso latzak bizi dituzte: soldata eskasa, gosea, eskubide eza eta abar. Beraz, hainbat poema idazten ditu honi lotuta, baina ezagunena:
    • “Langile Eraildu Bati”: Benetako istorio baten oinarrituta dagoela dirudi. Casas Viejasen emandako istilu latzen aurka, Guardia Zibilak eraso gogorrak egin zituen, eta hau saminduta azaltzen da. Beraz, Lauaxetak langile girora darama gaia, Nerbioi ertzeko meatzarien zapalketa salatuz. Garaiko Lorcaren “Romancero Gitano”-k eragina du. Lorcaren eragina nabarmena da, gaia eta forma aldetik.

Entradas relacionadas: