Elebitasuna: Nola bihurtu elebidun eta zein diren onurak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,65 KB

Hizkuntza Elebidunaren Ezaugarriak

Nola bihurtzen gara elebidun? Hiru modu nagusi

Hiru modu daude elebidun bihurtzeko:

  1. Goiztiarra: Bi hizkuntza aldi berean ikastea da. Gurasoei erreparatuz gero, gaztelera eta euskara aldi berean ikastea litzateke. Kasu normalean, gurasoek hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituztenean gertatzen da, hau da, batak euskaraz hitz egiten badu eta besteak gaztelaniaz, haurrak txikitatik bi hizkuntzak ikasten ditu. Bestalde, jarraikakoa izango genuke, hau da, bi hizkuntza horiek batera ikasi ordez, lehenengo bata eta gero bestea ikastea. Lehenengo adibideari erreparatuz, ezberdintasuna hauxe izango litzateke: bi gurasoek hizkuntza bera jakitea, beraz, haurrak jaiotzatik hizkuntza bakarra ikasiko du eta etorkizunean, beharrak eraginda, bigarren hizkuntza ikasten hasiko da.
  2. Berantiarra: Elebidun bihurtzeko modu honen xede nagusia, haurtzarotik hasi beharrean, hizkuntza bat geroago ikasten hastea izango litzateke. Hau da, gure kasuan ingelesa izango genuke adibide nagusia; izan ere, nahiz eta gaur egun nahiko txikitatik hasten diren hizkuntza hori ikasten, ez da euskara edo gaztelania bezala menperatzen.
  3. Bigarren hizkuntza ikasten hasten garenean, lehenengo pausoa ez da izaten nola hitz egiten den ikastea, baizik eta hizkuntza horren gramatika eta egitura ikastea, hau da, idazten ikastea. Behin hori egin ondoren, erabilpenarekin hasten zara, nahiz eta denok dakigun bezala, hizkuntza bat menperatzen dela hitz egiterakoan ikusten den.

Elebitasunaren emaitza onak lortzeko baldintzak

Hemen bi norabide daudela esango genuke:

  • Alde batetik, pertsona batek bi hizkuntza dakizkienean, biak landu ditzake asko eta aldi berean biak indartu.
  • Beste alde batetik, bi hizkuntza horien artean batari indarra eman eta bestea alde batera uztea.

Adibide bezala hauxe esan dezakegu: gure kasuan, euskara eta gaztelania biak dakizkigu. Lehenengo norabidearen adibidea biak berdin lantzea litzateke, biei garrantzi berbera ematea. Bigarren norabidearen adibide nagusia, berriz, euskarari garrantzia kendu eta gaztelania indartzea.

Elebitasunaren pertzepzioa historian zehar

Garai batean, elebitasuna zerbait ezkor bezala hartzen zen, hau da, gizakiak ez zuen uste bi hizkuntza jakiteko eta hitz egiteko gai zenik. Baina gaur egun, gauzak aldatu egin dira. Cummins-ek dion bezala, hizkuntza guztiek lotura bat dute beraien artean, gauza batean ez bada, bestean. Adibide gisa, aditzaren funtzioa euskaraz badakigunez zein den, gazteleraz edo ingelesez ikasterakoan, ez digute berriro ere aditzaren funtzioa zein den irakatsi beharrik.

Elebitasunaren onurak

Bi hizkuntza edo gehiago hitz egiteko gai izatea, alfabetatua egotea eta, beraz, gauza bat ondo edo gaizki dagoela esatean, horren zergatia jakitea.

Hizkuntza Elebidunaren Antolakuntza: Ereduak

  • Azpiratze (Subordinazioa): Bi hizkuntza jakiterakoan, bata alde batera uztea eta besteari indar handiagoa ematea. Gure kasuan, gure ama hizkuntza erdara izanik, azpiratze kasua honakoa litzateke: euskara ere ikasterakoan, gaztelerari indarra kendu eta euskarari indarra ematea.
  • Murgiltze (Koordinazioa): Batari ez ematea indar handiagoa besteari baino. Gure kasuan, nahiz eta gure ama hizkuntza erdara izan, euskara ikasterakoan ez diogu gaztelerari garrantzia kentzen, biak maila berean jartzen ditugu.
  • Mantentze: Zure ama hizkuntzarekin jarraitzea eskolan ere, hau da, bigarren hizkuntza bat ez jakitea. Nire kasuan, erdara litzateke ama hizkuntza, beraz, eskolan erdararekin jarraituko nuke.