Seiurteko Demokratikoa eta Lehen Errepublika: Porrota eta Ondorioak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,53 KB

Amadeo Savoiakoaren erregealdia (1871-1873)

Amadeo Savoiakoak agintean eman zuen tarte laburrean (1871-1873), ezin izan zion oposizioari aurre egin:

  • Kolonietako gudak.
  • Nobleak: Borboien aldekoak ziren.
  • Eliza: Aurka izan zuen, erregeak Eliza eta Estatuaren arteko banaketa ezarriko zuelakoan.
  • III. Karlistaldia (1872-1873): Gurtza-askatasuna erasotzat hartu zuten euskaldun askok. “Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea” lelopean borrokatu ziren, iraultzaileen antiklerikalismoaren aurka. Liberalek garaipena lortu zuten eta, Errestaurazioan, Cánovasen gobernuak Foruak deuseztatu zituen (Kontzertu Ekonomikoa izan zen geratu zen aztarna bakarra).

Bere burua bakarrik ikustean, erregeak abdikatu egin zuen; horrela, monarkia demokratikoaren porrota agerian gelditu zen.

Espainiako Lehen Errepublika (1873-1874)

68ko iraultzaren izpiritua mantentzeko, Errepublika aldarrikatzea zen modu bakarra. Paradoxikoki, oinarri sozial handirik gabe aldarrikatu zen, proletargoak anarkismorantz jotzen baitzuen. Erregimenak 1874ra arte iraun zuen, erreforma sozialak, Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa eta deszentralizazioa bultzatuz. Hala ere, guda karlistak eta barne-zatiketek gainbehera ekarri zuten:

Errepublikaren barne-joerak

  • Errepublika federalen aldekoak: Pi i Margall buru, eskualde subiranoen arteko hitzarmen librea nahi zuten.
  • Iraultza kantonala: Federalismo intransigentea edo “behetik gorakoa”, matxinadaren bidez.
  • Federalista moderatuak: Salmerón buru; kontzientzia-arrazoiengatik dimititu zuen, heriotza-zigorrak sinatu nahi ez zituelako.
  • Unitario kontserbadoreak: Castelar buru; ordena berrezartzea askatasunaren aurretik jarri zuen.

Errepublikaren amaiera eta Errestaurazioa

Erradikalenen ekimenak aurreikusiz, Pavíak estatu-kolpea eman eta Gorteak desegin zituen. XIX. mendean lehen aldiz, militar batek ez zuen ideologia politiko baten izenean kolpea eman, armadaren izenean baizik. Esperientzia errepublikar iraultzailearen ondoren, gizarte-sektore asko (apaizteria, armada eta kontserbadoreak) Alfontso XII.aren alde jarri ziren. 1874an errege izendatu zuten, Errestaurazio garaiari hasiera emanez.

Seiurtekoak porrot egin bazuen ere, herritar gehienengan izpiritu laiko eta progresistaren hazia ereinda geratu zen, gizarte justuago baten ametsa piztuz.