Kristau erresumak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,06 KB

Hispaniako Kristau- erresumak

0  Sarrera

Musulmanen konkistaren ondoren, haien mende geratu ez ziren eremu bakarrak iparraldean zeuden, Kantabriar mendikatearen eta Pirinioen inguruan.Musulmanengandik ihesi joandako bisigodo asko eremu horietan babestu ziren eta hor topatzen da penintsulako iparraldean eratu ziren kristau erresumen jatorria, VIII eta IX. Mendeen bitartean.

1  Ipar mendebaldeko erresumak

VIII. Mende haseran (718. Urtean) Asturiasko erresuma sortu zen. Denbora pasa ahala lurraldea zabalduz joan zen eta X. Mendean, hiriburua Leonera aldatu zutenean Leongo erresuma deitu zioten.

Leongo erresumaren ekialdean zegoen Gaztelako eskualdea, eta XI. Mendean (1035. Urtean) independiete bihurtu zen eta Gaztela erresuma bihurtu zen.

2  Ipar ekialdeko erresumak

Piriniotako eskualdean hiru gune eratu ziren:

- Nafarroako ErresumaIX. Mendean Eneko Aritza kondeak Karlomagnoren tropak bota zituen Iruñetik eta hau izan zen Nafarroako Erresumaren jatorria.

Erresumaren goreneko aldia Antso III.A Nagusiaren erregealdian  (1000-1035) izan zen. Penintsulako kristau errege boteretsuena izatera iritsi zen. Nafarroako erresumaren mugak hedatu zituen,Aragoiko konderriak, Gaztelako erresuma  eta Leongo zati bat sartu baitzituen Nafarroako erresuman. Baina erregea hil zenean, erresuma

zatitu egin zen.

- Aragoiko Konderriak

- Kataluniako Konderriak

3  Kristau-erresumen hedapena:

“Errekonkista prozesua”

Prozesu hau 5 mapa historikoren bidez aztertuko dugu.

1. Mapa: Iberiar penintsula musulmanen konkistaren ondoren VIII. Mendean

711. Urtean arabiarrek penintsula osoa konkistatu zuten, Kantauriko itsasertza eta Pirinio mendikateko eremua izan ezik. Denbora gutxian hainbat erreinu sortu ziren. Erreinu hauek musulmanen lurrak konkistatzen saiatu ziren hurrengo mendeetan; prozesu honi “errekonkista” deitzen zaio.

2. Mapa: Kristau Erreinuen lehen hedapena IX. Mendetik X. Mendera

X. Mendea Al Andalusen goren aldia da eta Kordoba hiriburua munduko aberastasun eta kultur gune garrantzitsuenetakoa da.Kristau Erreinuak sortu ziren eta IX.-X. Mendeetan, lehen hedapena burutu zuten. Bereganatutako lurrak ez ziren konkistaren bidez lortu. Kantauri mendietatik Duero ibaiaren ibarreraino aurre egiteko eragozpen gutxi izan zituzten. Kristauek okupatzen zituzten lurraldeak musulmanek utziak edo sekula inor bizi gabekoak ziren.

Lurralde berri hauetan jendea kokatu behar izan zuten eta

musulmanen erasoengandik babesteko hainbat gaztelu eraiki (hemendik datorkigu CASTILLA hitza: gaztelu lurraldea).Pirinio inguruan kristauen hedapena oso makala izan zen Ebro ibarreko lurrak oso aberatsak baitziren eta musulmanak populaturik eta ongi defenditurik baitzeuden.

3. Mapa: XI. Eta XII. Mendeetako hedapena

XI .Mendearen hasieran, musulmanak ahulduta zeuden barne arazoak zituzten eta. Honetaz baliatuz Kristau Erreinuek lur asko konkistatu zituzten.

Tajo ibarreraino iritsi ziren eta musulmanen bi hiri garrantzitsu konkistatu zituzten: Toledo eta Lisboa. Ekialdetik Aragoik Ebro ibarra bereganatzea lortu zuten.

Nafarroari dagokionez, hemendik aurrera musulmanekin mugarik ez zuen izan eta Gaztela eta Aragoiren konkista nahiei aurre egin behar izan zien.

Ondoren musulmanek kristauen hedapena ehun urtez gelditzea lortu zuten, 1212 urterarte.

4. Mapa:  XIII. Eta XIV. Mendetako hedapen handia

1212. Urtean “Errekonkistako” batailarik handiena eta

garrantzitsuena izan zen (Navas de Tolosako bataila). Kristau Erreinu guztietako erregeak gudaroste batean, musulmanak garaitu zituzten.

Portugalek errekonkista amaitu eta Gaztelak Guadalquivirreko harana

konkistatu zituzten, Sevilla eta Kordobako hiri garrantzitsuenak barne.

Penintsulako ekialdean Aragoiko koroak Valentzia eta Murtzia konkistatu zituen, errekonkista amaituz.

Beraz, Al Andalusen erreinu bakarrak iraun zuen: Granadako Nazarien erreinua.

Nafarroako erreinuari dagokionez, 1200. Urtean Gaztelako armadak

Araba eta Gipuzkoa konkistatu zituen.

5. Mapa: Iberiar Penintsula “errekonkista” amaitu

ondoren  (1492).

XV. Mendearen amaieran Iberiar penintsulako mapa erabat aldatu Portugalgo Erreinuak gaur egungo mugak lortu zituen. Gaztela eta Aragoiko erresumen Batasun Dinastikoa egin zuten Errege Erregina Katolikoen ezkontza medio.

Euskal Herrian, Nafarroako erreinuak ozta-ozta irauten zuen.

Gaztela-Aragoiko Koroak 1512. Urtean armaz konkistatu zuen.

4 ● Gaztelako koroa

- Gobernua

Gaztelako  errege-erreginek penintsulako gainerako erregeek baino botere haundiagoa zuten. Legeak egiteko, gerra deklaratzeko eta epaitzeko ahalmena zuten. Gorteek edo Parlamentuak aldiz, erregeek eskatutako zergak onartzeko edo ukatzeko ahalmena besterik ez zuen.

- Ekonomia

Oinarria nekazaritza eta batez ere abeltzantza ziren.

- Abeltzantza:

oso garrantzitsua zen eta ardi merinoa hazten zuten, gero honen artilea saltzeko, oso kalitate onekoa baitzen.

Artaldeak trashumanteak ziren eta bide sare batetik ibiltzen ziren penintsularen iparraldetik hegoaldera bitartean.

Abeltzainak mesta izeneko batzarretan biltzen ziren, beren lanbidearen arazoak konpontzeko eta botere handia izan zuen.

- Eskulangintza eta merkataritza Artilea eta artilezko oihalen salmetaren ondorioz eskulangintza eta merkataritza garatu ziren eta ekonomiaren gorakada egon zen.

5 ●

Aragoiko koroa

Aragoiko Koroa XII. Mendean sortu zen, Gaztelakoa baino gutxiago hedatu zen, baina Valentzia, Murtzia eta Balearrak bere menpe hartu zituen.

- Gobernua

Kataluinako konderriek eta Aragoiko, Valentziako eta Mallorcako erresumek osatzen zuten Aragoiko Koroa. Lurralde bakoitzak bere erakundeak eta ohiturak mantendu zituzten, baina errege-erreginak errespetatzeko konpromisoa hartzen zuten.

Beraz, Aragoiko errege-erreginek Gaztelakoek baino botere txikiagoa zuten. Ezin zuten ez zerga eta lege berririk ezarri lurralde

bakoitzeko Gorteen onarpenik gabe.

- Ekonomia

Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi ziren. Kasu honetan, merkataritza nahiko garatua zegoen eta bertako merkatariek kontsulatuak zituzten Europa, Asia eta Afrikako hainbat hiritan.


Entradas relacionadas: