Euskal Herria Erromatarren Garaian: Tribuak eta Konkista
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,94 KB
Euskal Herriko Tribuak Erromatarren Aurretik
- Akitaniarrak: Garona ibaitik Pirinio mendietaraino bizi ziren.
- Autrigoiak: Bizkaiko mendebaldean eta Arabako iparraldean bizi ziren.
- Karistiarrak: Arabako lautadan eta Bizkaiko ekialdean bizi ziren.
- Barduliarrak: Gipuzkoan, Arabako eta Nafarroako zati batean kokatuta zeuden.
- Baskoiak: Gipuzkoako ekialdeko muturrean, Nafarroa ia osoan eta Aragoi Garaian bizi ziren.
- Beroiak: Arabako Errioxan eta Errioxaren zati handi batean bizi ziren.
Erromatarren Konkista Euskal Herrian
K.a. II. mendean (195), Gerra Punikoen garaian, euskaldunen lurraldera erromatarrak heldu ziren. Konkista astiro-astiro gertatu zen.
Konkista Faseak eta Gertaerak
1. Fasea (K.a. 194-178)
- K.a. 194. urtean: Ebro ibaiaren haranetik iritsi ziren baskoien lurraldera.
- K.a. 178. urtean: Beroien lurraldea konkistatu zuten.
2. Fasea (K.a. 110-106)
- Pirinioez bestaldea konkistatzen hasi ziren, Tolosa Akitaniakoa barne.
3. Fasea (K.a. 75)
- K.a. 75. urtean: Pompaelo (Iruñea) sortu zuten.
- Ondoren, baskoien lurraldea osorik konkistatu zuten.
- Handik gutxira, Pirinioen bestaldean jarraitu zuten konkistarekin.
4. Fasea (K.a. 56)
- K.a. 56. urtean: Akitaniaren konkistarekin jarraitu eta amaitu zuten.
5. Fasea (K.a. 39-29)
- Erromatarren azken erasoa izan zen.
- Garai hartan, autrigoien, karistiarren eta barduliarren lurraldez jabetu ziren.
- Hau da, gaur egungo Bizkaia eta Gipuzkoa konkistatu zituzten.
Erromanizazio Prozesua
Euskal Herrian bi lurralde bereizi behar dira: ager eta saltus.
Agerra:
Ebro, Aragoi, Arga eta Ega ibaien inguruko lurraldea. Nafarroa eta Arabako hegoaldean zegoen.
Saltusa:
Pompaelotik (Iruñea) iparraldeko mendialdea. Gaur egungo Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa iparraldea, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa hartzen zituen.
Agerrean, erromanizazioa oso indartsua izan zen. Saltusean, berriz, biztanleek luzaroago eutsi zieten antzinako ohiturei.
Saltusa menditsuagoa zen, eta, beraz, nekazaritzarako ez zen hain aberatsa. Agerrean, lurralde laua zegoen.
Erromatarren Lurralde Antolaketa
Bi probintziatan banatu zituzten: Tarraconensis eta Aquitania.
Tarraconensis probintzia:
Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Garaia hartzen zituen. Bertan bizi ziren barduliarrak, karistiarrak, autrigoiak, beroiak eta baskoi batzuk.
Aquitania probintzia:
Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea hartzen zituen. Bertan beste baskoi batzuk bizi ziren.
Geroago, Novempopulania (Bederatzi Herriak) izeneko probintzia berrian sartu ziren. Bertan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa geratu ziren.
Gaur egun ere Euskal Herria bi zatitan dago banatuta (Iparralde eta Hegoalde).