Erregimen Zaharra: Gizarte Estamentala, Monarkia Absolutua eta Iraultza Frantsesaren Aurrekariak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 18,72 KB
Estamentuzko Gizartea: Banaketa eta Ezaugarriak
Banaketa Nagusia
Erregimen Zaharrean hiru estamentu nagusi zeuden, eta bakoitzak eskubide oso desberdinak zituen:
- Noblezia
- Kleroa
- Hirugarren Estatua edo Herria
Pribilegiatuak (Noblezia eta Kleroa)
Estatutu pribilegiatu hauek ondorengo onurak zituzten:
- Zerga Salbuespena: Ez zuten zergak ordaintzen.
- Sistema Judizial Berezia.
- Galdeketetan ezin zituzten torturatu (Hirugarren Estatukoak bai).
- Goi Karguen Monopolioa.
- Lurraren eta jabetza horietan bizi zirenen gaineko eskubide feudalak eta jaun eskubideak.
- Goi Kleroko kideak noblerian erreklutatzen ziren, eta kide hauek beste edozein nobleren pribilegio berberak zituzten.
- Lurraren jabetzaren bi herenak Elizarenak eta nobleziarenak ziren.
- Pribilegio juridikoak eta zerga pribilegioak handiagoak izaten ziren Europa Ekialdeko Erreginuetan (Polonia, Hungaria, Errusia, etab.), Mendebaldekoetan baino (Britainia Handia, batez ere).
Hirugarren Estatua
Gainerako biztanleek, 27 milioi pertsonak, Hirugarren Estatua osatzen zuten. Barnean, egoera oso ezberdinak zeuden:
- Burgesak
- Eskulangileak
- Merkatariak
- Hiriko biztanleria gehiena
- Nekazariak
Hirugarren Estatuko sektorerik aberatsenak ere asmo bat zuen: kleroari eta nobleziari pribilegioak kentzea.
Monarkia Absolutua: Ezaugarriak eta Salbuespenak
Zer da?
Erregimen Zaharreko estatu gehienetan, monarkia absolutua Jaungoikoak berak emandako legitimitatean oinarritzen zen.
Ezaugarriak
- Erregeak Jaungoikoaren aurrean soilik zuen erantzukizuna.
- Erregearen aginteak ez du mugarik edo kontrolik.
- Hala ere, praktikan, absolutismo politikoa Elizaren eta nobleziaren aginteak mugatzen zuen.
Non
- Austria, Prusia, Suedia, Espainia edo Frantzian.
- Absolutismoaren ezaugarriak nabarmenagoak ziren Errusia Inperioan edo Turkian.
Salbuespenak
- Ingalaterra: 1688ko iraultzak parlamentuari eman zion errege agintearen zati bat. Beraz, monarkia parlamentario bat zegoen.
- AEB: Independentzia lortu ondoren, aginte sistema guztiz berria ezarri zuten: Errepublika bat jarri eta Konstituzio bat osatu zuten.
Iraultzaren Aurrekariak: Ameriketako Estatu Batuak
Nazio Berria
Ipar Ameriketako ekialdeko kostaldean, Britainia Handiko koroaren jabetzan hamahiru kolonia zeuden. Jabetza horietan lehenengo errepublika sortu zen, eta bertako gobernua konstituzio baten bidez araututa gelditu zen. Biztanleak britainiarren agintetik irten ziren, eta berdintasuna eta askatasuna sustatzen zituzten ideia iraultzaile nagusiak antolaketa politiko eta sozial berrian sartu zituzten.
Kolonietako Gizartea
- Etorkinen jario etengabeak eragindakoa zen. Ez zegoen Europako sistema feudal zorrotzaren ezaugarriak eta jaraunspenezko nobleziarik.
- Hegoaldeko kolonietan sistema esklabista antolatu zen (tabakoa, azukrea eta kotoia lantzeko).
- Bertako gizartea honakoek osatzen zuten:
- Lurjabe handiek eta txikiek.
- Hirietako langile askeek.
- Mendebaldean lur berriak okupatzeko aukera zuten langileak.
- Merkataritza trafiko aktiboa kontrolatzen zuten merkatariak.
Porturik Garrantzitsuena: Filadelfia zen, eta 1760an 25.000 biztanle zituen.
Independentzia Gerra
Eragilea: Kolonoek ez zuten gustuko metropoliari aberastasuna eta zergak bidaltzea, baina erabakiak hartzeko orduan baztertuta zeudela uste zuten. Horregatik, mendetasun gogorraren aurkako iritzia zabaldu zen.
Zazpi Urteko Gerra (1756-1763)
Britainia Handiak Frantziari irabazi zion amerikar kolonoen laguntzarekin. Kolonoek irabazle sentitu ziren eta esker ona espero zuten, baina metropoliak zergak igo zizkien gerra gastuak finantzatzeko (azukrearen eta beste produktuen gainean).
Matxinada
1773ko abenduaren 16an, Tearen Matxinada gertatu zen Bostoneko portuan. Kolono gazte batzuek, indiar mozorropean, Ekialdeko Indien Konpainiako (tea esportatzeko monopolioa zuena) hiru itsasontzietako kargamendua itsasora bota zuten. Tropa ingelesek gogor zapaldu zuten eta gobernuak Bostoneko portua ixteko agindua eman zuen, haserrea zabalduz.
Armada
Errepresioaren ondorioz, Independentzia Gerra hasi zen. Kolonoek milizianoen armada eratu eta George Washington jarri zuten agintean. Hasierako arazoak arma eta muniziorik ez edukitzea eta gerra ontzirik ez izatea izan ziren. Atzerriko potentzien (Frantzia, Espainia) laguntza lortzea ezinbestekoa zen.
Bakea
1783an, Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen, Versailleseko Itunean.
Lehenengo Konstituzio Demokratikoa
Iritzi Desberdinak: Independentzia konkistatu ondoren, ados jarri beharra konplexua izan zen:
- Hegoaldeko kolonietan: Lurjabeek agintzen zuten, esklabotzaren aldekoak ziren eta estatuen arteko ia independentzia nahi zuten.
- Iparraldeko koloniak: Burgesek eta nekazariek kontrolatzen zituzten. Batasun handiagoa nahi zuten eta neurri erradikalagoak proposatzen zituzten.
Hitzarmena (1787)
Filadelfian bildu ziren 55 ordezkari eta paktu bat lortu zen:
- Konstituzioa ilustratuek defendaturiko berdintasun eta askatasun printzipioetan oinarritzen zen.
- Erregimen errepublikanoa eta demokratikoa ezarri zen.
- Gobernu federal bakarra eratuko zen.
- Errepublikako presidente bat izango zuten.
- Legegintzarako bi ganbera: Kongresua eta Senatua.
- Estatu bakoitzak barne politikan eskumen handiak izango zituen.
- Gaur egun ia-ia berdin mantentzen da (emendakin batzuk kenduta).
- Eragin handia izango du Europako politikan.
Arazoa: Beltzen esklabotasunaren gaia saihestu egin zuten, eta Sezesio Gerrara arte (1861-1865) ez zuten ebatzi.
Iraultzaren Aurrekariak: Frantzia
Gizartea
XVIII. mendearen bigarren erdian, Frantziako ekonomia hedatzen hasi zen, baina gizarte egituran arazoak zeuden eta monarkia krisian zegoen. Estamentu pribilegiatuen aldeko arau ekonomiko eta sozialen aurkako iritzi orokorra zegoen.
- Goi burgesiak ez zeukan gizartean gora egiteko aukerarik.
- Nekazariak gero eta haserreago zeuden zerga feudalengatik.
- Hirietako langileek prezio handiak jasan behar zituzten.
Krisia
Frantziako estatuak finantza krisi larria zeukan (gastuak sarrerak baino handiagoak ziren). Krisia konpontzeko, noblezia eta kleroaren zerga pribilegioak ezabatuko zituen zerga erreforma behar zen. Monarkiaren ministroek estamentu pribilegiatuek zergak ordaintzea proposatu zuten, baina ezin izan zuten onartzea lortu.
Estatu Nagusiak
Erregeak Erreinuko Estatu Nagusien bilera eskatu zuen (azken deialdia 1614an egin zen). 1789ko maiatzaren 1erako deitu zituzten.
1789: Iraultzaren Hasiera
Cahiers de Doléances
Hauteskundeetan, hiru estamentuetako ordezkariei kexak eta errebindikazioak eman zitzaizkien. Gehienak hamarrenak eta zerga feudalak ordaintzeari buruzkoak ziren.
Bozkatzeko Era eta Eztabaidak
- Hirugarren Estatua bozketa pertsonaka egitearen aldekoa zen, kiderik gehien zituen taldea baitzen.
- Ekainaren 20an, hirugarren estatuko ordezkariek Jeu de Paume (Pilota Jokoa) aretora joan ziren, eta “inoiz ere ez bereizteko eta egoerek eskatzen zuten bakoitzean biltzeko” zina egin zuten, konstituzioa ezarri arte.
- Erregeak, gobernuak eta klero eta nobleziako sektore batzuek hasieran ez zuten prozesu hori onartu, baina ekainaren 27an Luis XVI.ak hirugarren estatuari batzeko agindua eman zien aurka zekazkenei.
- Uztailaren 7an, Frantziak Biltzar Konstituziogilea zeukan.
Biltzar Legegilea
- Parlamentu berria hauteskunde prozesuaren bitartez hautatzen zen eta alderdi politikoak edo klubak sortzea eragin zuen.
- Klub iraultzailerik ospetsuena jakobinoena izan zen; Robespierrek hartu zuen talde honen agintea.
- Jakobinoen ezkerretara, cordeliers zeuden. Hauek sufragio unibertsalaren aldekoak ziren eta monarkia kentzea eta errepublika ezartzea eskatzen zuten (Marat eta Danton zuzendari zituztelarik).
- Iraultzaile talderik moderatuena girondinoena zen. Zentsuaren araberako sufragioa defendatzen zuten eta monarkia konstituzionalaren aldekoak ziren.
- Biltzar Legegilea honela antolatzen zen:
- Eskuinetara girondinoak (250 diputatu).
- Ezkerreko 136 aulkiak jakobinoek.
- Erdian, 350 diputatu inguru.
Politikan gaur egun ere erabiltzen den “eskuina” eta “ezkerra” izenak Frantzia iraultzaileko biltzarren antolaketan oinarritzen dira.
Konbentzio Errepublikanoa eta Monarkia Erortzea
Tentsioa
- Europako potentzia absolutistek (Austriak eta Prusiak) Frantzia inbaditzea erabaki zuten.
- Frantziako herria, armadaz indartuta, ordena iraultzailea defendatzeko prest zegoen.
- Gerrak eragina izan zuen barne egoeran. Herriak Maria Antonieta erreginaren aurkako haserrea adierazi zuen (“austriarra”), baita Luis XVI.aren aurkako haserrea ere (“monsieur veto”), legeak sinatzeari ezetza ematen ziolako. Gainera, erregeari atzerriko potentziei laguntzea leporatzen zitzaion.
- Jendetza handi batek Tuileriak errege jauregia hartu zuen, eta Biltzar Legegileak erregearen eginkizunak eten eta errege familia giltzapetu zuten.
Marseillesa eta Konbentzioa
Marseillako bolondresak Rouger de Lisle kapitainak konposatutako Gerrarako kantua Rhineko armadarako erabiltzen zuten, Marseillesa izenez ezaguna.
Biltzar Legegileak sufragio unibertsalaz eratzeko deia egin zuen, eta parlamentu berriari Konbentzio izena eman zioten.
1792ko Parlamentua
Bere osaketa aurrekoa baino erradikalagoa izan zen. Lehenengo ekintzak:
- Monarkia abolitzea.
- Dekretuak egutegi laiko eta iraultzaile baten arabera datatzea (1793 I. Urtea izan zen).
Gerra eta Diktadura Errepublikanoa
- Konbentzioa bildu zen egun berean, tropa frantsesek Prusiako armada garaitu zuten Valmyn. Egoera erradikalizatu egin zen.
- Erregeari Frantziako etsaiei laguntzea leporatu zioten eta epaitu egin zuten. 1793ko urtarrilaren 21ean, Luis XVI.a gillotinan hil zuten.
- Robespierre jakobinoaren diktadura. Izua iritsi zen (1793ko uztailetik 1794ko uztailera): 16.000 pertsonari moztu zieten lepoa.
- Konbentzioak 1793ko konstituzioa egin zuen (I. Urtea) eta gizonen sufragio unibertsalean oinarritutako demokrazia ezarri zuen.
- Luis XVI.aren exekuzioak Europako herrien armadek esku hartzea eragin zuen.
- Thermidor (1794an): izuaren gehiegikerien aurkako erreakzioa egon zen. Robespierre exekutatu egin zuten eta girondinoak jarri ziren gobernuan. Hauek beste konstituzio bat egin zuten, 1795ekoa edo III. urtekoa:
- Zentsuaren araberako sufragiora itzuli ziren.
- Aginte betearazlea 5 kidek osatzen zuten Direktorioari eman zitzaion.
Direktorioa eta Napoleon
Arriskuak
Direktorioak (1795-1799) bi arrisku zituen:
- Errepublika demokratiko jakobinora itzultzea.
- Erregimen Zaharra berrezartzea.
Armada ezinbestekoa zen iraultza babesteko eta transformazioak zuzentzeko.
Napoleon Bonaparte
- Korsikan jaio zen 1769an.
- Gaztetan Rousseau zalea eta jakobinoen aldekoa.
- Toulon-eko portua defendatzeagatik, 24 urterekin jeneral izendatu zuten.
- Mundu osoan ezaguna da militar honek inperio bat eraiki zuelako Erregimen Zaharreko Europan.
Europako Gerra
Arrakasta
- Napoleonen armadek lurraldeak konkistatu eta bertako biztanleak Erregimen Zaharreko kateetatik askatu zituzten.
- Intelektualek (Beethoven, Kant, Hegel) ondo hartu zuten Napoleonen inperioak lortutako konkista iraultzaileak.
Arerioa: Britainia Handia
Britainia Handiak monarkia mugatua eta eskubide politikoak zituen. Frantziaren eta Britainia Handiaren aurkakotasunak jatorri ekonomikoa zuen: Frantzia lehiakide nagusia zen merkataritzan. Napoleonek Erresuma Batuaren aurkako blokeo kontinentala dekretatu zuen, baina horrek ingelesen esku-hartzea areagotu zuen.
Inperioaren Mugak (1812)
Mugak
- 1812an, enperadorearen armadek Europa okupatu zuten, Andaluziatik Moskuraino.
- Menpeko estatuek (anaiek administratuta) eta estatu aliatuek osatzen zuten mapa.
Europa Napoleonen menpean
- Belgika anexionatuta Holandarekin.
- Holanda Bataviako errepublika bihurtu zen, gero Luis Bonaparteren erreinu.
- Rhin ibaiaren ezkerreko ertza anexionatu zuten.
- Italia: Zati bat administrazio inperialari lotuta, iparraldean erregeorde batek gobernatua, eta hegoaldean Napoliko Erreinua (Murat jeneralak aginduta).
- Espainia: Jose Bonapartek eskuratu zuen tronua.
- Suediako tronua Bernadotte jeneralak okupatu zuen.
- Erresuma Batua kanpoan geratu zen.
Europa Napoleonen Aurka
- Napoleonen printzipioak egitura feudal ahuleko lekuetan (feudalismoaren amaiera, ondasunen zirkulazio askea) errazago ezarri ziren.
- Erregimen Zaharreko egitura finkoagoa zuten lekuetan (Espainian eta Errusian) arazo handiagoak aurkitu zituen. Errusiako atzeraldia (1812) Frantziaren hondamendia izan zen.
- Armada aliatuek armada inperialak garaitu zituzten Nazioen Batailan (Leipzig, 1813).
- Napoleon Elba uhartera bidali zuten.
- Agintera itzuli zen, baina tropa aliatuek behin betiko garaitu zuten Waterloon (1815).
- Santa Helena uhartera deserriratu zuten, eta bertan hil zen.
Ilustrazioa: Pentsamendu Kritikoa
Pentsamendu Ilustratua
Pentsamendu kritikoa antzinako erregimenari buruz. Mugimendu intelektuala ezarri zen (Ilustrazioa), XVII. mendean Ingalaterran eta Eskozian sortu eta XVIII. mendean Europara zabaldu zena.
Ezaugarriak:
- Gizakiaren arrazoia aintzat hartzea.
- Ekonomiako eta gizarteko aurrerapenari garrantzia ematea.
- Pentsamendu erlijioso tradizionalak kritikatzea.
Argi Mendea (XVIII. mendea)
Munduaren azalpen arrazionalak argitu zituen. Zalantzan jarri zituzten:
- Elizaren agintea eta planteamendu erlijiosoa.
- Absolutismo politikoa.
- Estamentuetan oinarritutako gizarte ordena eta ideia tradizionalak.
Zientzietan eta irakaskuntzan aurrerakada handia izan zen.
Pentsamendu Ekonomikoa
Liberalismo ekonomikoa (Adam Smith): Ekonomiak aurrera egiteko beharrezkoa da produkzio faktoreei (kapitala, lurra, lana) erabateko askatasuna ematea. Aberastasuna langileek sortu zutela aldarrikatu zuen.
Gizarteari eta Politikari Buruzko Kritika
Ideia ilustratuek eragin handia izan zuten gizarte eta estatuari buruz.
- John Locke (ingelesa): Aurrendarietako bat.
- Voltaire (Frantzian): Gutun filosofikoak-etan askatasun politikoa eta tolerantzia erlijiosoa aldarrikatu zituen.
- Montesquieu: Legeen espiritua-n, konstituzio baten kontrolpeko sistema monarkikoa proposatu zuen, eta aginte legegilea, betearazlea eta judiziala banatzea aldarrikatu zuen, absolutismo erreala zalantzan jarriz.
- Rousseau (erradikalena): Gizarte-kontratua-n, gobernuak pertsona guztien nahiak islatu behar zituela defendatu zuen (subiranotasun nazionala). Gizaki guztien arteko berdintasuna defendatu zuen eta jabetza kritikatu zuen.
Entziklopedia
Ideia ilustratuen multzoa biltzen duen liburua. Zientziei, arteei eta teknikei buruzko hiztegi arrazoitua zen. “Iritzi publikoaren joerak” sortu zituen, alderdi politikoak eratzeko oinarria.
Lehenengo egunkariak:
- Britainia Handian: 1702
- Frantzian: Journal de Paris (1777)
- Espainian: La Gaceta de Madrid (1697)
Absolutismo Ilustratua
- Hasieran: Prusia, Errusia, Austria, Espainia. Agintariak absolutista ilustratuak ziren eta erreformak planifikatu zituzten, herria aintzat hartu gabe.
- Frantziako iraultzaren ostean: Erregeek ideia ilustratuak baztertu zituzten (absolutismoaren alde).