Langile Mugimendua: Sozialismoa eta Anarkismoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,17 KB
Langile mugimenduak klase gizartea desagerraraztea zuen xede, eta bi korronte ideologiko nagusitan banatu zen:
Sozialismoa
Langile mugimenduaren oinarri teorikoa osatu zuen ideologia nagusietakoa. Garatu ahala, adar hauek bereizi ziren:
- Sozialismo Utopikoa: Kooperatibismoa eta jabego kolektiboa bultzatuko zituen anaiarteko gizarte solidarioa proposatu zuen, indibidualismoak eta kapitalismoak eragindako desberdintasunak gainditzeko.
- Sozialismo Zientifikoa: Arrazionalagoa zen eta marxismo ere baderitzo, teoria Karl Marxek egin zuelako, Friedrich Engelsekin batera.
Sozialismo Zientifikoaren Oinarriak
- Klaseen arteko borroka:
- Goiko klaseak erregimen hori mantendu nahi du.
- Erdiko klaseak aldaketa lasaia nahi du.
- Beheko klaseak iraultza nahi du.
(Erregimenaren oreka adibidea, XVIII. mende bukaeran: %1, %15, %76; aurreko oreka: %3, %75, %22).
- Iraultza.
- Proletarioen diktadura: Sozialismo zientifikoaren amaiera beti hau da (adibidez, Mao, Txinan).
- Paradisu komunista: Bakoitzak merezi eta behar duena lortuko du, ez daude klase sozialik.
Oharra: Marxen ustez, iraultzek ez dute funtzionatzen, beti oso odoltsuak dira.
Karl Marxek gizartearen errealitatea eta haren jarduna ikertu beharra aldarrikatu zuen. Honetan, ekoizpen bideen jabeek langileekin zerabilten zapalkuntza zegoen sistema kapitalistaren oinarrian. Marxen ustez, egoera horrek guztiz areagotzen zuen gizarte klaseen arteko desberdintasun handiek sortutako tentsioa. Horregatik iraultza proposatu zuen, ekoizpen sistema aldatzeko eta klaserik gabeko gizartea eratu ahal izateko: gizarte komunista. Gizarte horretan, pertsona guztiek aukera berdinak izango lituzkete, eta ekoizpen bideen jabegoa kolektiboa izango litzateke.
Anarkismoa
Anarkismoa (gobernuaren eza) da langile mugimenduaren beste joera ideologiko nagusia, XIX. mendekoa. Pertsonen arteko desberdintasun ekonomikoa eta sistema kapitalista gaitzesteaz gain, giza askatasuna aldarrikatzen du eta, horrenbestez, estatua eta gizaki batzuek beste batzuen gainean duten aginte, botere eta gobernu oro arbuiatzen du.
Mikhail Bakunin izan zen pentsalari anarkistarik gailenena, Kropotkin ere oso ezaguna izan zen. Honek, gizabanakoen eta komunitatearen arteko atxikimendu librea proposatu zuen. Gainera, gizarte horretara iritsi ahal izateko, pentsamendu sozialistatik oso hurbil zeuden hainbat neurri proposatu zituzten anarkistek: herria heztea, jabego pribatua deuseztatzea, ondasunak eta lan etekinak kolektibizatzea eta heziketa sustatzea.
Anarkismoaren Ezaugarriak
- Erakundeen aurka doaz: estatua, eliza eta armadarik ez.
- Politikan ezin dute parte hartu (alderdiak), baina sindikatuek bai.
- Iraultza egin behar da, ezin da prestatu.
- Era askotako jarrerak daude, mugimendu oso zabala delako: bakezaleak, oso biolentoak, tartekoak...
- (Adibideak: Espainia, Italia, Errusia...)
Prudomen esana: "Erlijioa herriaren opioa da". Hau zioen, erlijioa herria mantsotzen zuelako.