San Agustin eta zoriontasunaren bideak: hausnarketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,44 KB
Zoriontasunaren bideak: San Agustinen ikuspegia
Testu honetan, San Agustinek azaltzen du nola, batzuetan, desiratzen duguna lortzeak ez gaituen zoriontsu egiten, desio hori komenigarria edo ona ez bada. Agustinek, kristaua izanik, argi du berarentzat zer den komenigarria: Jainkoak dioena betetzea.
Liberum arbitriuma eta hautamenaren garrantzia
Gizakiok, Agustinen pentsaeran, liberum arbitriuma edo aukeratzeko gaitasuna dugunez, batzuetan gaitza dakarren zerbait aukeratzen dugu, horrek zoriontsu egingo gaituela pentsatuz. Nire aburuz, egia da zentzu batean Hiponako pentsalariak esandakoa.
Aitorkizunak eta esperientzia pertsonala
Gainera, berari bere bizitzan gertatutakoa kontuan izanda —hau da, Aitorkizunak liburuan dioenez, bizitzaren plazer guztiak dastatu zituela eta zoriontasuna ez zuela lortu—, bere teoria ondo ulertzen da. Izan ere, berak, kristau moduan, zoriontasuna lortu zuen azkenean Jainkoari esker, harengana hurbilduz eta haren borondatea betez.
Bere borondatea betetzeko, Agustinek dio kristauen liburu sakratua (Biblia) jarraitu behar dugula, baita Jainkoaren profetek esandakoa eta Jainkoak berak gure kontzientzian azaldutakoa ere.
Teoriaren muga kristauak ez direnentzat
Beste alde batetik, teoria hori, nire ustez, ez da baliogarria kristaua ez den pertsona batentzat. Hau da, Jainkoan sinesten ez duen pertsona batentzat askoz ere garrantzitsuagoak dira beste hainbat bide zoriontasuna lortzeko:
- Maitasuna
- Familia
- Adiskidetasuna
- Osasuna
Niretzat, ezinbesteko bideak zoriontsu izateko osasuna, maitasuna eta adiskidetasuna dira. Izan ere, nahiz eta Jainkoaren fedea izan, ez zara zoriontsu izango hiru gaitasun horiek izan gabe.
Ondorioa: Zoriontasunaren ikuspegi anitzak
Beraz, azken finean, uste dut Agustinek zoriontasunari eta hau lortzeko moduari buruz esandakoa ez dela guztiz zuzena. Alde batetik, egia da gizakiok batzuetan, aukeratzeko dugun gaitasunaren ondorioz, txarto aukeratzen dugula eta okertzen garela.
Hala ere, San Agustinen aburuz zoriontsu izateko ezinbestekoa denez Jainkoaren borondatea betetzea, ez nago ados berarekin. Izan ere, kristauak ez diren pertsonentzat teoria hori ezin da zuzena izan, zoriontasuna lortzeko beste bide batzuk baitaude, hala nola maitasuna, adiskidetasuna edo osasuna.