Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera: Historia eta Garapena
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,56 KB
Euskal nazionalismoaren sorrera eta garapena
Euskal nazionalismoa XIX. mendearen amaieran Euskal Herriak izan zuen berrikuntza politikoen osagai funtsezkoa izan zen. Euskal nazionalismoaren agerpenean, foruen abolizioak eta industrializazioak Bizkaira ekarri zuten aldaketek eragin handia izan zuten.
Aurrekariak: foruzaletasunaren eta karlismoaren eragina
Ideologia nazionalistaren sorrera Sabino Aranarekin lotuta egon arren, aurreko mugimendu hauetan zuen oinarria:
- Larramendismoa: Larramendi jesuita gipuzkoarrak foruen defentsan sortutako mugimendu ideologikoa.
- Karlismoa: Karlos V.aren eskubide dinastikoak defendatzeko sortutako mugimendu politikoa.
- Mugimendu foruzalea: Lehen Gerra Karlistaren ondoren, foruen aurka egindako erreformen ondorioz, foruak defendatzeko sortutakoa.
Foruzaletasun erradikalaren adierazle izan ziren bi elkarte hauek: Euskalerria elkartea Bizkaian eta Euskara elkartea Nafarroan.
Sabino Arana eta independentziaren ideia
Sabino Arana independentziaren ideiara iritsi zen, eta haren ekarpen garrantzitsuena Bizkaia nazio bat zela aldarrikatzea izan zen; beraz, independentzia izateko eskubidea zuela. Bere nazio kontzeptua Alemaniako nazionalismotik hartu zuen.
Arana-ren ustez, nazio elementu objektibo komunek defendatzen dute nazioa: arraza, hizkuntza, gobernua eta legeak, ohiturak, historia eta erlijioa.
Sabinoren jarduera politikoaren hiru etapak
1. etapa (1893-1898): Independentziaren aldeko lehen urratsak
Sabino Aranak Larrazabalen hitzaldi bat eman zuen, bere jarduera politikoaren lehen ekintza. Hitzaldi horretan, alderdi nazionalista bat sortu behar zela adierazi zuen. 1894an Euskeldun Batzokija sortu zuen, JEL lelo ospetsuaren jarraitzaileak biltzen zituen gunea. 1895ean Bizkai Buru Batzarra osatu zuen, eta 1897an sortutako EAJren aitzindaria izan zen. Etapa honetan, Arana indepententista zen.
2. etapa (1898-1903): Talde foruzalea eta banaketa
EAJren barruan talde foruzalea sortu zen. Luzaroan bi talde nagusi aritu ziren: independentista erradikala edo aranista, eta autonomista. 1898an, Sabino Arana diputatu nagusi aukeratu zuten, eta haren independentziaren aldeko jarrera kondenatzeari utzi zion, independentziaren aldeko planteamendua alde batera utziz.
3. etapa (1902-1903): Etapa espainolista
Independentzia alde batera utzita, Espainiako batasunaren barruan autonomia handiena lortzeko saiakera egin zuen. Horretarako, Liga de Vascos Españolistas antolatu zuen. Heriotza goiztiarra izan zuen.
Sabinoren heriotzaren ondoren
Sabino Arana hil ondoren, bi jarrera nagusien arteko tentsioa kontrolatzeko borroka izan zen. 1921ean, independentistak alderditik kanpo utzi zituzten, alderdiaren doktrina ofiziala ez jarraitzeagatik. Bi alderdi sortu ziren ondorioz: Comunión Nacionalista Vasca eta berrsortutako EAJ. 1930ean bi alderdiak batu eta EAJ izenarekin berriro bateratu ziren.
Hala ere, aldi berean alderdi berri bat sortu zen: EAE-ANV.
II. Errepublika eta Gerra Zibila
II. Errepublikan, EAJren zeregin nagusia Autonomia Estatutua lortzea izango zen. Gerra zibilaren garaian lortu zuen helburu hori.