Frankismoaren Sorrera eta Ezaugarriak (1939-1959): Autarkia eta Errepresioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,83 KB
Sorrera eta Ezaugarri Politikoak (1939-1959)
1939ko apirilaren 1ean, Gerra Zibila amaitu zenean, Francisco Franco boterean ezarri zen, Espainia inperial eta katolikoa helburu zuelarik. Francoren gobernua pertsonala, soziala eta politikoa izan zen. Diktadura pertsonal honek eskubideak eta askatasunak urratu zituen, ideologia landugabea eta errepresiboa izanik. Konstituziorik, alderdi politikorik eta eskubide zibilik gabeko estatua zen, legezkotasun demokratikorik gabe. Gabezi hori konpontzeko, oinarrizko legeak egin ziren:
- Gorteak eratzeko legea (1942): Ordezkaritza organoa.
- Espainiarren Forua (1945).
- Erreferendum Nazionalaren Legea (1945).
- Ondorengotza Legea (1947).
- Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958).
- Estatuaren Lege Organikoa (1967).
Francok botere absolutua zeukan: jeneralisimoa, eta estatu-, gobernu- eta alderdi-burua zen. Estatuko erakundeek, Elizak eta prentsak goretsi zuten. Jainkoaren eta historiaren aurrean bakarrik zen erantzule. 1947tik aurrera, boterea probidentziala bilakatu zen. Joera ideologikoak, doktrina eta politika egitura Mugimendu Nazionalean bildu ziren. Gorteak botererik gabe zeuden.
1938an, sindikalismo bertikala ezarri zen, sindikatu bakarra sortuz, Falangearen gidaritzapean. Greba egitea eta kaleratzeko askatasuna debekatuta zeuden. Armada erregimenaren bizkarrezurra eta oinarri nagusia zen.
Elizaren eta Beste Talde Batzuen Babesa
Elizak altxamendua onetsi eta legitimitate morala eta espirituala eman zion. Aipatzekoak dira Propagandisten Elkarte Katoliko Nazionala (ACNP) eta Opus Dei. Francok Falangearen argitalpenak moldatu zituen, Jose Antonioren doktrinarekin bat eginez. Burgesiak, lur-jabeek eta negozio-gizonek babesa eman zioten erregimenari.
Monarkikoak bi taldetan banatu ziren: karlistak, Francoren defendatzaileak, eta Don Joanen aldekoak, monarkia konstituzionala berrezartzea eskatzen zutenak, tirabirak sortuz. 1947an, Joan Karlos erregea izango zela erabaki zen, Ondorengotza Legearen bidez.
Errepresioa eta Erbestea
50.000 erbesteratu inguru egon ziren, eta horietatik 200.000 inguru itzuli ziren indultuak aprobetxatuz. Frantzian geratutakoek nazismoaren aurka borrokatu zuten, eta batzuek Ameriketara, batez ere Mexikora, joateko aukera izan zuten.
Errepresiorako legeak ezarri ziren:
- Erantzukizun Politikoen Legea (1939).
- Masoneria eta Komunismoaren aurkako Legea (1940).
- Estatuaren Defentsarako Legea (1941).
Preso asko zeuden, asko errugabeak, torturak eta tratu jasangaitzak pairatzen zituztenak. Unibertsitatean garbiketa egin zen, faxistak bakarrik onartuz. Beldurra zegoen Espainian. Eskualde bakoitzaren berezitasunak debekatu ziren.
Gerrilla ekintzak (makiak) egin ziren, anarkistak eta komunistak partaide zirelarik. 1951-52an, gobernuak gerrillak deuseztatu zituen. Kanpoko alderdiak eta unibertsitateak klandestinitatetik aritu ziren lanean. Erreibindikazio garrantzitsuak izan ziren Madrilen, Euskadin eta Katalunian.
Autarkia Ekonomikoa
Ekonomian, Italiaren eredua jarraituz, autarkia ezarri zen 1940ko hamarkadan. Politika oso nazionalista eta interbentzionista zen, kanpoko laguntzarik gabe. 1941ean, Industriaren Institutu Nazionala (INI) sortu zen, industria sustatzeko eta nazionalizatzeko. Enpresa hauek sortu ziren: Iberia, Endesa, Enasa eta Seat. Telefónica eta Renfe nazionalizatu egin ziren.
Nekazaritza izan zen sektore kaltetuenetako bat. Lurrak jabeei itzuli zitzaizkien. Egoera kaskarra zen, eta ondorio negatiboak izan zituen: hazkundea gelditu zen, inflazioa igo, eta ez zegoen lehia-merkaturik. Trukeak sortu ziren, ez baitzegoen janari nahikorik guztiontzat, eta espekulazioaren merkatu beltza agertu zen. Erregimena bakartuta geratu zen, baina 1950eko hamarkadan, mendebaldeko blokearekin hurbilketa hasi zen.