Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen eta handik bi egunetara Juan Karlos izendatu zuten errege.// Franco gabe sistema politikoak ezin zion denbora askoan betikoari eutsi eta gizarteak gobernurako bide demokratikoak eskatu zituen.// Faktore hauek ekarri zuten Frankismoaren amaiera: - Erregimen beraren legeak - erregimeneko politikarien immobilismoa - krisi egoera sozioekonomikoa - aldaketa bultzatu zuen kanpo presioa//TRANSIZIOAREN EZAUGARRIAK//1975etik 1982ra bitarteko garaiari deitzen zaio Transizioa:
1975ean, Franco jenerala hil zen, eta 1982an, alderdi sozialistak eskuratu zuen boterea.// Espainiar gehienek ez zuten sistema autoritarioa jarraitu nahi, baina demokrazia baterako irtenbideak ere ez zirudien hain erraza.// Modu baketsuan egin zen erreforma demokratikoa; izan ere, hainbat eta hainbat faktorek bat egin zuten, eta demokrazia txertatzea eta egonkortzea ekarri zuten.// Faktore politikoak Politikari dagokionez hiru talde zeuden: - Immobilistak – Erreformistak - Oposizio politikoa// Aurrez erabakita zegoenez, Franko hil ondoren Juan Karlos Espainiako errege bihurtu zen Gorte frankisten aurrean. Orduan, botere guztia jarri zuen demokraziaren zerbitzura.// Errege berriak ez zuen aurreko jarraitzerk nahi eta, gobernu berrian, politikari erreformistak txertazearen aldeko apustua egin zuen, erreforma edo aldaketa politikorako prozesua egiteko.//Arias Navarro zen Francoren azken gobernuko presidentea. Hura izendatu zuten monarkiaren gobernuko presidente bezala.// Espainiar gehienek Europako gainerako herrialdeetako eredu demokratikoak hartu nahi zituten. Herritarrek erreforma edo aldaketa politikorako przesuan parte hartu eta lagundu zuten, modu baketsuan egin ere, ekintza terrorista batzuk izan ezik.// Faktore sozialak Herri ekimena:
Mugimendan jarri ziren, eta sarri atera ziren kalera aldarrikapenak egitera.
Elizaren babesa:
Elizako boterearen babesa izan zuen.
Armadaren babesa:
Erregeari leialtasuna.// MONARKIAREN LEHEN GOBERNUA (ARIAS NAVARRO)// Sektore immobilista
Arias Navarrok proposatutako gobernu programak aldaketa mugatua bultzatu nahi zuen eta ez zuen une batean aurreikusi sistema demokratiko bat ezar zitekeenik.// Sektore erreformista Erreforma politikoa sustatu nahi zuen. Erreforma politikorako prozesua aurrera eramateko eman beharreko hurrengo pausoa Arias Navarro boteretik kentzean zetzan, eta garai hartako inguruabar sozioekonomikoek hala izaten lagundu zuten.// Guztiarekin, azkenean, gobernuko presidenteak dimisioa aurkeztu behar izan zuen.// A
DOLFO SUÁREZEN LEHEN GOBERNUA// Erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuko presidente. Azken honen lehen erabaki politikoek azkartu egin zuten prozesu demokratikoa eta prozesu konstituziogileari bidea ireki zion erreforma hasi zen. - Indar frankistekin negoziatuz Erreforma Politikorako Legea onartu zuten Gorte Frankistek - Amnistia agindu zuen preso politikoentzat eta oposizioko kideekin elkarrizketatzea lortu zuen.// Erreforma Politikorako Legea (moderatuen garaipena) 1976ko azaroan aurkeztu zuten legea Gorteetan, eta sektore moderatuak lortu zuen erabateko garaipena, sektore immobilistaren aurka.// Geroago, herritarrek behin betiko onaru zuten legeaerreferendum batean; Erreformaren aldeko botoa erabatekoa izan zen. Dena den, oposizioak ata euskal abertzaleek abstentzioaren aldeko botoa eskatu zuten eta frankismoko sektore atzerakoienekoek ezezko botoa.// Modu honetan desegin zuten erregimen politiko frankista eta handik aurrera negoziazio prozesu bati ekin zioten oposizioko indar garrantzitsuenekin.// Oposizio politikoa Garai horretan, oposizioko indar politikoek aldaketa demokratiko handiagoa eta muturrekoagoa proposatu zuten eta horretarako zenbait herri mobilizazio egin zituten.// 1977ko hauteskunde orokorrak
Erreforma Politikoaren Legea onartu zenez, gobernuak hauteskundeak antolatu behar izan zituen, Gorteetak ordezkari barriak hautatzeko. Prozesua hauteskunde hauekin amaitu zen.Helburuak:
Helburu nagusia aurreko erregimen frankista behin betiko desegitea zen. Martxoan hauteskunde-legea onartu zen, zerrenda itxiak aukeratuta.Alderdiak, koalizioak eta emaitzak:
UCDk irabazi zuen eta Suárezek gobernu berri bat antolatu zuen, erreformarekin jarraitzeko asmoz. Aldi berean muturreko indarrak indargabetu ziren.// 1978ko Konstituzioa Sistemaren erreforma osatzeko, ezinbestekoa zen sistema berra arautuko zuen Konstituzio bat osatzea eta onartzea. Egitura politiko frankistak desagerrarazi, eta estatu demokratiko barri bat ezartzea zen helburua.// Honako hauek izan ziren oinarriak: - Monarkia - Erregimen parlamentarioaren ezarpena - Estatu deszentralizatua, baina estatuaren batasunean// Pausoak: - Parlamentuko batzorde batek aurreproiektu bat aurkeztu zuen - Talde politiko nagusien artean lortutako kotsentsuaren ondorio izan zen - Akenik herritarrek erreferendun-ean onartu zuten 1978ko abenduaren 6an.// Konstituzioaren antolaketari begira, bi zati nagusi bereizten ziren. #1 - Dogmatikoa: oinarrizko printzipioak definitzen dira, eta hauek beteko direla definitu. #2 - Organikoa:- Eskubideak (sufragio unibertsala, askatasuna, banakoaren eskubideak...) - Istituzioak (monarkia, parlamentua, gobernua, auzitegi kostituzionala) - Estatuaren lurralde antolaketa (nazioaren subiranotasuna espainian datza, autonomia estatua ezarri, lurralde bakoitzari autogornua izateko aukera, konpetentziak)// (GAIAREN BUKAERA: LABURPENA)// 1979aean bigarren hauteskunde orokorrak ospatu ziren eta UCD atera zen irabazle baina gahiengo absoluturik gabe. UCDn gobernua ahuldu joan zen krisi ekonomikoa, gatazka sozialak eta arazo politikoak zirela eta.// Ondorioz Suárezek dimititu eta Calvo Sotelo izendatu zuen presidente. Suárezen dimisioa bultzatu zuten arazoak zutik zirauten eta Soteloren gobernuari ezinezkoa egin zitzaion aurre egitea; horren ondorioz, 1982an Gorteak desegin eta haueskunde orokorretarako deialdia egin zen.