Baionako Hitzarmena: Testuingurua eta Puntu Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,72 KB

21

Testu honen ulermenerako, zenbait ideia azalduko dira. Lehenengo paragrafoan, Baionako Hitzarmenean, Eusko Jaurlaritzarekin batera oposizioko zenbait alderdi eta sindikatuk parte hartu zutela aipatzen da, horiek guztiak Francok bideratutako altxamenduaren aurka agertu zirenak. Bildutakoek honako hau adierazi zuten:

1. puntua: Indar Batasuna eta Eusko Jaurlaritza

Altxamenduen aurrean euskal alderdi eta sindikatuek indarrak batu zituztela nazionalisten aurka egiteko, eta horren adibide nagusi da Eusko Jaurlaritza eta lehen Euskal Estatutua guztiek bultzatu zutela. Orain, Baionako Hitzarmenean, batasun hori berresten dute. Esan beharra dago: Estatutua eta Eusko Jaurlaritza onartu ziren garaian bi gobernu zeudela, batetik nazionala eta bestetik errepublikanoa. Horregatik zehazten da Errepublikako Gorteetan onartu zela. Gero, Euskal Herria nazionalisten esku gelditu zenean, Estatutua deuseztatu eta Eusko Jaurlaritza erbestera joan zen. Beraz, Baionako Hitzarmena gauzatu zenean, Eusko Jaurlaritza erbestean zegoen eta ez zegoen Estatuturik.

2. puntua: Konfiantza eta Laguntza

Konfiantza osoa dutela Eusko Jaurlaritzan eta Baionako Hitzarmenean parte hartu dutenak prest daudela horri laguntzeko, izan ere, guztien helburua nazionalistak garaitzea da eta Euskal Gobernua herriaren ordezkari da. Hala ere, baldintza bat aipatzen dute laguntza emateko: euskal ordezkarien ideia politiko eta sozialak jasotzea da.

3. puntua: Demokrazia eta Euskal Herritarren Nahiak

Frankismoaren amaieran demokrazia ezarriko dela aipatzen da eta demokrazia ezartzen denean, sinatzaileek Euskal Herritarren nahiak errespetatu eta defendatuko dituztela. Hau da, adierazpen askatasuna eta Euskal Gobernua onartzean, Baionako Hitzarmeneko sinatzaileek Euskal Herritarren nahiak errespetatu eta defendatuko dituzte.

4. puntua: Erakunde Aholkularia

Frankismoa amaitzean erakunde bat sortuko dela. Erakunde horrek aholkuak emango dizkio Eusko Jaurlaritzari erregimen demokratiko bat ezartzeko.

5. puntua: Frankismoaren eta Monarkiaren Aurka

Baionako Hitzarmenean parte hartu zuten sindikatu eta alderdiak prest daudela penintsulako gainontzeko sindikatu eta alderdiekin batera Gobernu frankista osatzen dutenen aurka joateko. Are gehiago, monarkisten aurka joateko ere prest daude, izan ere, helburua demokrazia da.

Testuinguru Historikoa

  • 1936ko uztailaren 18a: Altxamenduaren data
  • 1936ko urriaren 7a: Lehen Euskal Gobernua sortu
  • II. Mundu Gerraren amaiera eta isolamendua
  • 1950ean: Oposizioaren krisia, Gerra Hotzean Espainiak izandako jarreraren ondorioz
  • Euskal Herrian Gerra Zibila laburra
  • Itunari buruzko datuak