Poemas de jon mirande
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,5 KB
Iritzi Kritikoa
Parisen, laikotasunaren hiriburuan bizi izanak, ukatu ezinezko Eragina du Miranderen lanetan. Nabarmena da Europa eta Mendebaldeko Pentsalari eta olerkarien ezagupena eta haietako askoren eragina.
Miranderen Iruditeria poetikoan, ametsarekin batera nostalgia edo mina gaiak Nabarmentzen dira. Formari dagokionez, era askotako neurri eta Baliabideak erabiltzen ditu, eta idaztankera laburgarriak Kontzeptismora hurbiltzen du. Bertsolaritzaren neurri tradizionalak Erabili zituen.
Estilo
Berritzailea dauka; bere obrak ulertzen zailak dira, batez ere
Zerabilen hizkuntza oraindik arautu eta finkatu gabeagatik.
Euskararen
Batasuna oraindik
Adostu gabea zenez, bere kasa koiné berezi bat asmatu zuen, euskalki
Guztietako ezaugarriak nahasiz.
Lana
Poesia
Landu zuen. Erotismoa (onanismoa
Eta lesbianismoa
),
Heriotza, paganismoa eta abertzaletasuna
Ziren erabiltzen zituen gaiak. Berak sortutako ipuinez gain, zenbait
Ipuin eta poesia euskarara itzuli zituen.
Igela,
Euskaldun heterodoxoen errebista
Aldizkaria argitaratu zuen aldi batean Txomin
Peillenekin batean,
Bertan poesia, kritikak, herri literatura eta beste gaien inguruko
Artikuluak jaso zituelarik. Bertan jorratzen ditu orduko euskaldunen
Artean debekatuta zeuden gaiak. Bere lan poetikoan, hiru gai nagusi
Bereiz daitezke:
paganismoa,
Sexua eta bortizkeria. Poema askotan bere jarrera nihilista
Nabarmentzen da.
Nobela
Bakarra idatzi zuen, eta bera bizi zelarik liburu moduan argitara
Emandako lan bakarra izan zen, gainerakoak aldizkarietan edo bera hil
Ondoren argitaratu baitziren:
Haur Besoetakoa
.
Hau da Miranderen obra ezagun eta aldi beran polemikoena. Pedofilia,
Inzestua eta suizidioa bezalako gaiak lantzen ditu, ohitura
Tradizionalen eta moral judeo-kristauaren kontrako testu bortitza
Bihurtuz.
1954an
Idatzi zuen, eta 71ra arte itxaron behar izan zuen argitaratzeko.
Vladimir Nabokoven
Lolitarekin Alderatua izan da, baina badakigu Mirandek ezin izan zuela eleberri Hori irakurri.
Jon Mirande
1972ko abenduaren 28an hil zen, Parisen.