Metonimia, sinonimia, metafora, pertsonifikazioa...

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 9,75 KB

  • Literaturaren baliabideak azaldu.

Literatura-baliabideok bertsozko eta prosazko lanetan agertu dira. Hemen eskaintzen dugun zerrendak ez du baliabide guztien aipua egiteko asmorik. Hiru multzoetan ekarri ditugu:

Hots eta fenomenoetan oinarritzen direnak

-
Silaben neurria, metrika

-Erritmoa edo entonatzioaren bidez emandako segida.

-Errima edo hoskidetasuna. Erraz ikusten da aipatu ditugun hiru fenomenoek musikarekin ere lotura handia dutela, hitza neurtzeko teknikaren osagai baitira, musika bera legetxe.

-Onomatopeia. Hizkuntzaren baitako hots-baliabideekin ingurua edota natura bera irudikatzeari esaten zaio. Ad. “Ñañ-ñañ egin ondoren joango gara ttipi-ttapa apapara.

-Aliterazioa. Aukeratutako inpresio edo ondorena lortzeko, testu berean fonema beraren- errepikatzeari esaten zaio. (Bat baino gehiago izan daitezke). Ad: “Zakurren uhuri eta lanturuak nagusitu ziren gauean” (u fonemaren errepikapena)

Propio eratutako morfosintaxian oinarritzen direnak

4 era bereiz daitezke


Hitzak erantsiz eginak:

-Pleonasmoa. Adierazpen-indarra areagotzeko, hitz bera(k) edo antzekoak errepikatzea. Ad(neure begiez ikusi dut)

-Sinonimia. Ideia azpimarratzeko, sinonimoak pilatzea.Ad (badu itsasoa bere xedea,bere marra…)

-Epitetoa: Beharrezkoa izan arren, arrazoi estilistikoenagatik hitzak pilatzea. Ad(euri heze, busti)

Hitzak kenduz eginak:

-Elipsia: Hitzak edo esaldiak isiltzea, ulermena zapuztu ez eta, gainera, esaten denari zehaztasuna eta are zorroztasuna ere ezartzen zaiolako. Eguneroko bizitzan elipsi asko daude, bertsolaritzan eta olerkaritzan etengabe erabili egiten da. Ad(egun on)

-Asindentona: Bizitasunaren eta liraintasunaren alde, juntagailuak kentzea. Ad(4 horma, 2 etxe, 2 armairu)

Hitzak eta sintagmak errepikatuz eginak:

-

Polisindetona

Patxada eta astirotasunaren mesedetan, beraz behar ez diren juntagailuak erabiltzea. Kasurako: “Eta hau, eta hori, eta bestea, neu naiz hemen guztien egin beharrean.

-Anafora. Ahapaldi bateko zenbait lerro hitz edo multzo berdina errepikatzen hastea. Ad: ….Ez dudala inoiz ispilurik harrika apurtu,

ez dudala inoiz itsasoa orratz…

-Bihurkia: Kateaketa hutsarena baino lotura estuagoa ezartzen duen errepikapena. (que algun verso se repite mas abajo)

-

Eratorketa

Erro bereko hitz eratortiak perpaus berean kateatzea. Ad: Maite bat maitatzen det maitagarria.

-Kateaketa: Jarraipena adieraziz, bertso edo perpaus baten azken hitzak berrartuz hastea. Kopla zaharretan askotan erabiltzen da. (x2)

-

Paralelismoa

Bertso-lerro eo perpaus batzuetan egitura sintaktiko bera errepikatzea. Ad: “Ez zitzaigun urik falta, ez zitzaigun janik falta, ez zitzaigun lo egiteko lekurik falta” (que se repita)

Segida aldatuz eginak :

-

Hiperbatona

Ideia edo hitzen bat nabarmendu nahian, perpausaren hurrenkera arrunta aldatzea   

Hitzen esanahian eta ideien arteko lokeran oinarritzen direnak. Esanahiaren eremuan (maila semantikoan) dute eragina:

-Konparaketa: Antza duten bi elementu: erreaka eta irreala, elkarren artean parekatzea. Ad(loriak udan intza bezala maite det dama gazte bat)

-Metafora: Elementu erreala gertuko duen irreal batekin berdintzea.Ad(ni zuretzat argizaria, zu niretzat marmola)

-Sinboloa: Ideiak, helmugak, asmoak labur adierazteko erabiltzen diren irudiak. Ad(usoa bake)

-Sinestesia: Lotura objetiborik gabeko zentzumenen arteko pertzepzio edo oharmena.Ad: ahotz gosoa

-Sinekdokea: Zatia osoaren ordez erabiltzea. Ad:zorionean ikusten zaitut

-Metonimia : Nolabaiteko erlazioa izanda, hitz baten ordez bestea erabiltzea, argitasuna galdu gabe. Ad: goya bat erosi dut

-

Hiperbolea

Mezua indartzeko, errealiteta exajeratzea. Ad: gure txakurra tximista baino azkarragoa joan da.

-

Pertsonifikazioa

Gauzei, landareei edo animaliei giza ezaugarriak ezartzea, bizidunatz hartzea. Ad (lurraren arnasak ganduz bete du airea)

-Antitesi edo kontrastea: Aurkako ideiak elkarren ondoan emanda, adierazpide-indarra sendotzea.Ad(Lehenengo barreak , negar bihurtu zaizkio)

-Mailaketa edo gradazioa: mezuaren adierapide-indarraren mesedetan ideien mailaketa egitea.   Ad (nekatzen, ahultzen, zahartzen, hiltzen ari gara.