Euskalkien Sailkapen Historikoa eta Egungoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,53 KB
Euskalkien Sailkapenak Historian Zehar
XVII. mendean, Axular idazleak ere antzeko zenbait adierazpen egin zituen. Sarako Etxeberrik, adibidez, euskaldunek elkar ulertzeko zituzten zailtasunak aipatzen ditu.
Noiz Sortu Ziren Euskalkiak?
Azken ikerketen arabera, euskalkiak Erdi Aroan sortu ziren, eta lehenbiziko sorgunea Gasteiz eta Iruñea izan ziren.
Lehen Sailkapenak
Arnaud Oihenart
Euskalkien lehen sailkapena Notitia Utriusque Vasconiae liburuan egin zuen. Ez zituen euskalkiak herrialdeen mugekin lotu, Axularrek egin zuen bezala; aitzinako leinuekin lotu zituen, erromatar berriemaileen arabera, bereiziz: akitaniarrena (Ipar Euskal Herrikoa), baskoiena (Nafarroakoa), barduliarrena (Gipuzkoakoa eta Arabakoa) eta autrigoiena (Bizkaian egiten zena). Sailkapen horren atzean euskalkiak oso zaharrak zirelako ustea zegoen.
Manuel Larramendi
El Imposible Vencido gramatika liburuan hiru euskalki bereizi zituen: bizkaitarra, giputza eta nafar-lapurtarra. Ez zituen euskalkiak antzinako leinuekin lotu. Hizkuntzak euskararen dialektoak zirela esan zuen. Uste horren oinarrian vasco-iberismoaren teoria dago, iberoen hizkuntza eta euskara familia bereko hizkuntzak zirela aldarrikatzen zuen teoria.
Louis Lucien Bonaparte Printzea
Euskalkien lehen sailkapen garrantzitsua egin zuen. Euskalkiei buruzko informazioa behar bezala jaso ahal izateko, kolaboratzaile sare bat eratu zuen. Bost bidaia egin zituen Euskal Herrira. Euskalkiak hiru multzo nagusitan banatu zituen:
- Mendebalekoa: euskara bizkaitarrak osatua.
- Erdigunekoa: gipuzkerak, iparraldeko nafarrak, hegoaldeko nafarrak eta lapurtarrak osatua.
- Ekialdekoa: zuberotarrak, ekialdeko behe-nafarrak eta mendebaleko behe-nafarrak osatua.
Bonaparteren Ondorengo Sailkapenak
Sarrera
Resurreccion Maria Azkue
Bere kabuz egin zituen ikerketez gain, Bonapartek bildutako materiala erosi egin zuen. Bonaparteren sailkapenari zuzenketak egin zizkion. Zazpi ziren, beraz, euskalkiak Azkueren ustez: bizkaitarra, gipuzkoarra, lapurtarra, behe-nafarra, goi-nafarra, zuberotarra eta erronkariarra.
Koldo Mitxelena
Dialektologiaren arloan nabarmendu zen. Erronkariko eta Zaraitzuko hizkeren gaineko monografiak idatzi zituen.
Euskalkiak Gaur
Koldo Zuazo
6 euskalki bereizi zituen: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafar-lapurtarra, zuberotarra, nafarra eta ekialdeko nafarra.
- Mendebaleko euskalkia: Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Deba arroan eta Arabako iparraldean egiten da.
- Erdialdeko euskalkia: Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldean hitz egiten da. Sailkapenetan euskalki honi gipuzkera deitu izan zaio.
- Nafarra: Nafarroa Garaian hitz egiten da. Honi nafarrera deitu izan zaio.
- Erdialdeko nafarrak bi aldaera ditu: zaraitzuera eta erronkariera, gaur egun galdua dagoena.
- Ipar Euskal Herriko euskalkiak: nafar-lapurtarra eta zuberotarra. Lehena, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskal lurraldeetan hitz egiten da, eta bigarrena, Zuberoan.
Dialektologiaren azken urratsa 2008koa da. Euskalkiak euskararen dialektoak aztertzen ditu. Arreta berezia eskaintzen die tarteko hizkerei, euskalkiak nahasten diren lurraldeetako hizkerei, eta, hortaz, euskalki jakin baten barruan sar ezin direnei.