Euskal Ahozko Literaturaren Ezaugarriak eta Atal Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,62 KB

Literaturaren kontzeptua

Irudimenak, sormenak eta sentimenduek eskatzen dioten neurriko mundu berri hori sortzeko gaitasunean datza. Hizkuntzaren funtzio poetikoa erabiltzen du.

Ahozko literatura

Funtzio poetikoa ahozko jardunean gauzatzen da. Hor sortzen dira herri-kantuak, kopla zaharrak, baladak, ipuinak, bertsoak...

Ahozko literaturatik idatzira

Ahozko transmisioa izan da literatura mota honen sostengu mendeetan, liburuetan jaso dituzten arte. Ahoz bidali eta berriz jasotzen den mezuak badu arriskua: zatika ahaztu eta alda daiteke.

Literatura idatziaren tirania

Idatzitako zibilizazioan ahozkoa baztertzeko edo gutxiesteko joera nabarmendu da.

Ahozko literaturaren zenbait atal

Atsotitzak

Trinkoak eta aberatsak izaten dira. Bizitza, heriotza, lana, eguraldia, izaera eta abar dituzte gai. Urte eta gizaldi askotako bizipenen eta pentsakeraren berri ematen dute.

Ezaugarriak

  • Laburrak izaten dira.
  • Memoria laguntzeko, hoskidetasuna, erritmoa, kontrastea, paralelismoa, korrelazioa eta beste baliabide literario batzuk erabiltzen dituzte.
    • Hoskidetasuna: bukaera berdinak lotura logiko baten ildoan jartzen gaitu.
    • Korrelazioa: Nola(ko)... hala(ko) gisako egiturak kasualitatearen aitorpen dira.
    • Kontrastea: ideiak nabarmenago agertzen zaizkigu kontrastean.

Baladak

Gertaeren kontaketan oinarritzen dira. Asmakuntzak, sentimenduen adierazpenak eta elkarrizketa bidez emandako zatiak ere izaten dituzte.

Berezitasunak

  • Eredu epikoa: Erdi Aro bukaerako gudu-gertakariak, buruzagi eta jauntxoen ekintzak eta bizi-giroa, bandoen edo ahaide nagusien kantuak, eresiak eta erlijiozko kantak dira.
  • Eredu epiko-lirikoa: dramatikoak dira, elkarrizketa bidez emanak.
  • Eredu lirikoa: gaiak sinbolo bidez emanak datoz eta elkarrizketen bidez agertzen dira. Amodioa da ia gai bakarra.

Kopla zaharrak

Usadio zaharretan oinarrituak, egiteko soziala dute, ospakizunetan abestekoak baitira. Oroimenari esker eta errimak, metrikak eta musikak gogoratzeko ematen duten erraztasunari esker iraun dute.

Berezitasunak

  • Formula edo klixe jakin batzuk erabiltzen dituzte.
  • Neurri edo doinu bereziak dituzte.
  • Naturaren aipamenak ugari dira.
  • Behin eta berriz errepikatzen diren hasierak, bihurkiak eta antzeko baliabide estilizatuak erromantzeetan erabilitakoak ekartzen dituzte gogora.
  • Bertsoetan bezala, bat-batekotasunari garrantzia ematen zaio.
  • Bertsoetan bezala, neurri handia eta txikia bereizten dira.

Bertso-paperak

Paperean idatzitako bertsoak dira. Bertso-paperarekin lotzen bada, iraupenerako bermea eskaintzen zaio.

Jakingarriak

  • Egileak bertsolariak zirela badakigun arren, ez dakigu bat-bateko bertsolariak ziren edo zer mailatakoak.
  • Abadeek antolatutako lore-jokoek bultzada eman zieten.
  • Ahozkoaren eta idatziaren estiloak kontrajartzen direlarik, erdi-ahozkotasuna aipatzen da: herri-literaturaren moldeak erabiltzen dituztenei xehetasunak eta zehaztasunak gehitzen zaizkie.
  • Gaiak bi multzotan bana daitezke: batetik, foruen galera, gerrak, euskal emigrazioa, euskara, euskaldunon elkartzeko beharra, kristau-fedea eta antzekoak; bestetik, maitasunezkoak eta satirikoak.
  • Bertso-sail horietako asko herri-kantu bihurtu dira. Zortziko eta hamarreko doinuak erabili ohi dira, baita neurri bereziko beste hainbat ere.

Bat-bateko bertsolaritza

Gutxiestearen eta onarpenaren artean

Bertso bat bertsolariak bat-batean kantatzen duen zortzikoa, hamarrekoa edo dena delakoa da.

  • XX. mendearen hasieran bertsolaritza gutxietsi egin zen. Horretarako bi arrazoi erabili ziren:
    • Hizkuntzaren aldetik, hizkera narrasa eta erdarakadaz josia zerabiltela argudiatzen zen.
    • Moralaren aldetik, bertsolarien saioetako edukia ez zela eredugarria esaten zen: gordinkeria eta lizunkeria omen ziren nagusi, herri- eta eliza-agintarien gustuko ez zirenak.
  • Eusko Ikaskuntzak, 1930ean, bultzada handia eman zion. Ahozko euskal literatura goraipatu zuen, kopla zaharren eta bertsoen egitura eta edukia aztertuz, eta ondorengo ezaugarriak nabarmendu zituen:
    • Formaren aldetiko perfekzioa.
    • Irudien mugimendu azkarra.
    • Elipsia eta adierazmolde hunkigarriak.
    • Lokailurik eza.
    • Denboraren eta logikaren hurrenkera berezia.
    • Irudi poetikoen logikaz gaindiko loturak.
    • Erritmoa.