Euskal Dialektologiaren Historia: XVI-XVIII. Mendeak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,44 KB
Euskal Dialektologiaren Historia
XVI. mendea: Lehen lekukotasunak
Joannes Leizarraga (1506-1601)
Euskal literaturako lehen liburua, Linguae Vasconum Primitiae (1545), behe-nafarreraz idatzia dagoen arren, urte gutxira, Lazarragaren eskuizkribuan (1562) eta Leizarragaren Testamentu Berrian (1571) agertzen da lehengoz euskalkien aniztasunaren ideia. Honela dio Leizarragaren hitzaurreak: “batbederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den” (Heuskaldunei). Arazo honi aurre egiteko, Iparraldeko hiru probintziatako laguntzaileak hautatu zituen, euskara ulergarria idatz zezan denentzat. Honetaz gain, obraren azkenean zuberera hitz zerrenda bat gehitu zuen.
“Batbederac daqui Heuscal Herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diversitatea den”. Honekin toki batetik bestera euskara mintzatzeko era guztiz aldatzen dela adierazi nahi du. Testamentu Berria itzultzeko Euskal Herriko toki ezberdinetako jendearen laguntza izan zuen.
XVII. mendea: Kontzientzia dialektala
Axular (Pedro de Aguerre y Azpilicueta) (1556-1644)
XVII. mendean ere Axular (1556-1644) da aldakien kezka adierazten duen autoreetako bat, Gero (1643) helburu doktrinala zuen obra izanik. Aintzinsolasean aipatzen du hizkera ezberdinak egiten direla Euskal Herri osoko lurraldeetan eta baita handik kanpora ere, irizpide administratiboaz azalduz: “Badakit halaber ezin heda naitekeiela euskarako mintzatze molde guztietara. Zeren anhitz moldez eta diferenteki mintzatzen baitira Euskal Herrian.” (Irakurtzaileari, 8). Tartasek ere adierazten du zatiketaren kontzientzia Onsa hilceco bidia (1666) lanean.
Arnaud Oihenart (1592-1667)
Oihenartekin (1592-1667) helduko da Notitia Utriusque Vasconiae (1638) historia liburuaren azken ataletan euskalkien sailkapen laburra, baina inolako irizpide linguistikorik gabea. Lau bereizten ditu zuberotarrak: Ekialdekoa (Iparralde osoa hartuz); Nafarroakoa; Bizkaikoa; eta, azkenik, Gipuzkoa eta Arabakoa (Arabako euskara gipuzkeratik hurbil zegoela baitzioen).
XVIII. mendea: Larramendi eta sailkapen berriak
Aita Manuel Larramendi (1690-1766)
Andoaindarra, euskal apologisten garaikoa. Dialektologia modu sakonago batean aztertu zuen eta hiztegi bat egin zuen. El imposible vencido gramatikan (1729) hiru euskalki nagusi sailkatu zituen: bizkaiera, nafarrera eta lapurtera. Ondoren, Corografía de Guipúzcoa liburuan sei euskalki aipatu zituen: zuberera, lapurtera, bizkaiera, nafarrera, arabera eta gipuzkera. Larramendismoaren korronte ideologikoa XVIII. mendearen lehenengo zatian garatu zen, eta andoaindar idazlea izan zen korronte horri izena eman ziona. Ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Gipuzkoako foruen defentsa.
- Foruak Gipuzkoako lege berezitzat defendatzea.
- Foruen defentsa aldarrikatzailea bilatzea.
Gramatikan eta hiztegian Bizkaikoa, Nafarroakoa (Iparraldea eta Araba barne) eta Gipuzkoakoa bereizi zituen, muga geografikoak aipatuz. Beranduago, Corografía de Guipúzcoa (1754) lanean, aldiz, bost dialektotako sailkapena egin zuen: Zuberokoa, Gipuzkoakoa, Lapurdikoa, Nafarroakoa eta Bizkaikoa eta Arabakoa.