Poemak euskaraz

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,72 KB

XVI.MENDEA

Sarrera

Inprenta asmatu zuten Alemanian. Gizakia hartzen da munduaren erdigune eta neurritzat. Oraindik latina da Mendebaldeko kultur hizkuntza. Baina Europako zenbait herritako hizkuntzek urrats garratzitsuak emango dituzte. Erlijioa latinez. Testuinguru horretan, euskarazko lehenengo liburu inprimatuak. Inprimatutako obren egileen artean Bernart Etxepare eta Joanes Leizarraga nabarmentzen zaizkigu.

Bernat Etxepare

Ipar Euskal Herriko, Nafarroa Beherakoa, Garazikoa. XV.Mendearen azken zatian jaio zen. Apaiza izan zen eliza pare batean. Gerrak eta istiluak gertutik bizitzea tokatu zitzaion. Hori dela eta, espetxea ere ezagutu zuen, zergatiak: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten; beste batzuek, ordea, uste dute kartzelaratzeko arrazoiak politikoak baino gehiago moralak izan zirela. Liburua 1545ean plazaratu zen Bordelen, Linguae Vasconum Primitiae izenburuarekin.

Lehen euskal liburu hau 15 poemak osatzen dute: prosaz idatziriko hitzaurreaz gain, dotrina kristauaren azalpen luze eta klasiko samarra, gizon-emakumeen arteko maitasuna dugu gai, gero kartzelaldia kontatzen digu, eta azkenik, bertso sail biak euskararen omenetan moldaturik daude.

Joanes Leizarraga

Lehenengo prosa idazlea dugu. Lehenengo euskal idazlea , poeta genuen, eta bigarrena prosalaria dugu. Lapurtarra zen. Katoliko eta protestanteen arteko tirabirek bete-betean harrapatu zuten. Erreforma kalbindarraren eraginez sortu ziren Leizarragaren euskarazko lan guztiak. Joana III.A Albretekoak, Nafarroako erreginak, katolikoen fedea arbuiatu eta Kalbin-en doktrina berriak onartu zituen. Horregatik agindu zioten beskoiztarrari eliza berriaren kristau ikasbidea eta Testamentu Berria euskarara itzul zitzan.

Joan Perez Lazarraga

Hego Euskal Herrian, arabarra. Arabako iparrean dagoen Larrea herritxoan jaio zen, familia aberats baten baitan. Madrilen bizi izan zen hainbat urtetan. Liburuak, artzain eleberri laburra, prosaz eta bertsoz lau neskamutilen maitasun gorabeherak kontatzen dituena; eta, ondoren, 46 poema datoz, 37 euskeraz eta 9 gaztelaniaz, era askotako gaiak landuz, baina amodiozkoak bereziki. Lazarragaren eskuizkribuak interes handia piztu du. Lekuko paregabea dugu Arabako euskara zaharra nolakoa zen jakiteko; eta, bestetik, Hegoaldean euskaraz ohikoak ez zirela pentsatzen genuen literatura lanei buruzko informazio ugari ematen digu. Euskal gizarteari eta hizkuntzari buruz genituen iritziak.

Esaera zaharren bildumak

Esaera zahar, atsotitz edo errefrauena, alegia. Bildumarik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Iruñean kaleratu zena dugu, Refranes y sentencias comunes en bascuence izenburua daramana; 539 esaera zahar dira guztira, ez dakigu biltzailearen izenik eta badirudi Bizkaia eta Gipuzkoa aldean batuak, itzuliak edo sortuak izan zirela.

  • Balizkooleak, burdiarik ez. Funtsik gabeko gauzek ez dutela fruiturik ematen. Sasoi hartan, bestalde, burdingintzak gure artean zenbaterainoko garrantzia zeukan ere erakusten digu.

  • Odolak su baga diraki. Odolak ez duela surik behar irakiteko. Erraz berotzen eta haserretzen garela sarritan.

  • Maiatz iluna eta bagil argia urte guztiko ogia. Eguraldi eta hilabeteei buruzko aipamenak ere maiz azaltzen zaizkigu. Batzuetan, hemen bezala, metatuta gainera.

  • Nekearen ostean poza. Kontrasterik ere ez da falta