Euskarako literatura: gerra-aurreko-ondorengoko poesia.

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

Gerra aurreko poesia:
Hemeretzigarren mendetik datorren poesia motak ez du aldaketa sakonik jasango gizaldi berriaren lehenengo urteetan.Lore Jokoetan nagusitu zen bertsokerak, oro har, eragin handia izaten jarraituko du Euskal Herri bietako idazleen artean.

Olerkarien belaunaldia:1931n Espainiako eraketa monarkikoa kendu eta II.Errepublika ezarri zutenean , berrikuntza grina hori areagotu  egin zen.Jose Ariztimuño “Aitzolek” eratu zituen ekintzen artetik Olerki Egunak nabarmenduko genituzke, hauen bitartez, une hartan mamitzen den poeta taldeari olerkarien belaunaldia deitu ohi zaio. Mugimendu honen barruan poesia minoritarioa, hautatua, zail samarra landuko dute hasiera batean. Laster konturatuko dira, ordea, ez dela egokiena helburutzat daukaten herrigintzarako. Horregatik, 1935-36 inguruan eredu errazago eta herritarragoen bila saiatuko dira, nahiz eta zenbaitek lehengoari eutsi. Edonola ere, ez dugu pentsatu behar olerkariek talde guztiz homogeneoa osatzen zutenik: berrikuntzarako nahi eta kemen horretan bat etorri arren, pentsakeraz zein idazkeraz alde nabariak zituzten batzuetan.

Lizardi:
Jose Maria Agirre “Lizardi”k (1896-1933), Zarautzen jaio arren, Tolosan igaro zituen bizitzako urterik gehienak. Legegizona genuen eta Tolosako lantegi bateko gerente heriotzara arte. Gaztaroan erdi galdua zeukan euskara taxus eta sakon berreskuratu zuen. Gorago adierazi denez, bere garaiko talde euskaltzaleetako langilerik saiatuenetakoa izan zen; propaganda eta antolamendurako aparteko dohainak erakutsi zituen. Hainbat aldizkarik eta egunkarik eduki zuten lankidetzat, euskaraz nahiz erdaraz. Gairik kutuneneak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak zituen. Hizlari gisa ere merezitako ospea bereganatu zuen. Fruitu ugari ematen ziharduela, hogeita hamazazpi urte bete gabe hil zen. Luma dotorea zeukan lizardik prosaz, hil ondoko Itz-lauz (1934) antologian edota orainago kaleratutako kazetari-lanak (1986) bilduman froga daitekeenez. Antzerkian ere egin zituen saioak. Haatik, poesian lortu zituen emaitzarik onenak eta kritiko gehienen iritzian bere sasoiko olerkari gailen bilakatu zitzaigun. Bizi zela, Bootz-begietan (1932) poema liburua soilik imprimatu zuen. Hil eta hurrengo urtean han hemenka zeuzkan puskekin Umezurtz olerkiak (1934) publikatu zioten “Euskaltzaleak” elkartekoek. Lizardiren ahapaldiak maiz hartu dituzte euskal kantariek abestien testu moduan. Natura du idazgai, bere kolore, argi-itzal eta soinuekin. Begietatik zehar bihotzerainoko zirrara sortzen dio hainbeste bider ikusi eta sentitutako paisaiak. Beste poema batzuetan, berriz, egoera afektiboak bereganatzen dute erabateko protagonismoa: maitasunak, adiskidetasunak, heriotzak eragindako poemak ditugu. Olerjaria baikor eta itxaropentsu agertzen zaigu aldika, triste eta kezkati beste batzuetan. Herria eta hizkuntza ere askotan aipatzen ditu, eta, horrenbestez, bizitzea egokitu zitzaion une historikoaren lekukotasuna eskaintzen digu.

Entradas relacionadas: