Euskal Esaera Zaharrak: Esanahia eta Azalpenak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,45 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek euskal esaera zaharren azalpenak biltzen ditu. Hogeita hiru esaera ditu, eta bakoitzaren esanahia azaltzen du. Hitz zailen esanahia ere ematen du, eta askotan antzeko gaztelaniazko esaera bat jartzen du alderatzeko. Ikasleak esaera horien esanahia ulertuko du eta erabiltzen ikasiko du.
Puntos clave
- Adiskideak ondo zaindu behar dira, lagunik gabe bakarrik geratuko garelako.
- Pertsona zaharrek asko dakite, nahitaez ikasi behar izan dutelako.
- Soilik norberak daki bere buru, bihotz eta arimako gauzak; besteek ez dute horren laurdena ere jakingo.
- Estetika kontu subjektiboa da: bakoitzak bere iritzia du edertasunaz.
- Gauzak une egokian egin behar dira; berandu eginez gero, ez dute balio.
- Tokian tokiko ohiturak errespetatu behar dira, batez ere kanpotik bazatoz.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Esaera Zaharren Azalpenak
1. Adiskideak, zaindu beharrekoak
Adiskideak zaindu behar ditugu (onak, batez ere; besteez ez kezkatu). Azalpen gehiagorik behar al duzu? Horrela bada, ez duzu lagun askorik, ezta merezi ere... Gaztelaniaz ere antzera esaten da: «Quien tiene un amigo, tiene un tesoro». Lagunak ondo zaindu behar dira, lagunik gabe bakarrik geratuko garelako.
2. Asko daki zaharrak, erakutsi beharrak
Beharra: beharrizana (necesidad; nécessité).
Pertsona zaharrek (barka, adinekoek) asko dakite. Zergatik? Beharrak erakutsi dielako; hau da, nahitaez ikasi behar izan dutelako. Gaztelaniazko esaeren parekoa da: «Más sabe el diablo por viejo que por diablo» edota «No hay mejor maestra que la necesidad».
3. Bakoitxak daki beran barri
- Bakoitxa: bakoitza, norbera.
- Beran: beraren, bere.
- Barri: berri.
Soilik zeuk dakizu zer dagoen zeure buru, bihotz, arima, gogo eta barrenetan. Gainerakook, zure inguruan egon arren, ez dugu horren laurdena ere jakingo. Gaztelauek dioten moduan: «La procesión va por dentro».
4. Dakienak badaki, ez dakienak baleki
Baleki: jakingo balu.
Jakinduria ez dago ondo banatuta: batzuek asko dakite; beste askok, berriz, jakin nahi lukete, baina ezin. Gaztelaniaz esaten duten moduan: «Lo que Natura no da, Salamanca no presta» (alegia, unibertsitaterik onenak ere ezin duela inteligentzia eza konpondu).
5. Eder edo itsusi, zein begik ikusi
Estetika kontu subjektiboa izaten da erabat: nork ikusi, hala baloratu. Bakoitzak bere iritzia du; zuretzat ezin politagoa dena, agian, albokoarentzat zatarra izan daiteke. Erdal esaerak dioen bezala: «Sobre gustos no hay nada escrito». Entzun al duzue inoiz esaera hau: «Zenbat buru, hainbat aburu»? Egia handiak dira horiek!
6. Erauntsia pasatu eta guardasola atera
Erauntsi: zaparrada, euri-jasa.
Gauzak, baliagarriak izango badira, une egokian egin behar dira. Berandutuz gero, ez dute ezertarako balio izaten. Adibidez, alferrik da euritakoa zabaltzea euria egin ostean. Gaztelaniaz entzun al duzue inoiz «A buenas horas, mangas verdes»? Euskaraz badugu beste bat antzekoa: «Hilda gero, salda bero».
7. Eskatzea libre da, ez ematea ere bai
Nahi dugun guztia eska dezakegu; eman, ordea, nahi dutena (eta ez gehiago) emango digute. Aznarrek esan ohi zuen moduan: «Ante el vicio de pedir, la virtud de no dar».
8. Ganbara bete arto, ez gagoz hain txarto
- Ganbara: baserri batean, teilatu azpiko solairua, aletegi gisa erabiltzen dena.
- Gagoz: gaude.
Etxean janari nahikoa izanez gero, ezin gara kexatu. Gogoratu txitxarraren eta inurriaren ipuina; zenbat aldiz entzungo zenuten istorio hori umetatik?
9. Herriak bere lege, etxeak bere aztura
Aztura: ohitura, usadioa, ekandua, usantza.
Tokian tokiko ohiturak oso errotuta egoten dira, garrantzi handia dute nortasunaren aldetik, eta errespetatu egin behar dira (batez ere, kanpotik bazatoz). Gaztelaniazko esaerak dioen bezala: «Allá donde fueres, haz lo que vieres».
10. Ibiltari gauean, logale goizean
Ekintza guztiek dakarte ondorio bat: gauez han-hemenka ibiltzen bazara (lo egin beharrean), logale (logura) egongo zara goizean. Parrandan ibiliz gero, biharamunak gogorrak izaten dira!
11. Idia ez da bakarrik uztartzen
Uztartu: lotu, uztarrian jarri (uztarria: yugo, yunta; joug, attelage).
Kontu batzuk ez dira berez gertatzen: geuk egin behar ditugu, gure ahaleginaz. Idiek uztarpean lan egin dezaten, norbaitek prestatu behar ditu; eurek ezin dute uztarria jarri. Gainera, kontuan izan idiek ez dutela uztarpean egoteko gogo handirik izaten (neuk ere ez nuke izango, egia esan).
12. Inoren zer esanak lotzen dizkizu zangoak
- Zer esana: besteek zer esango duten.
- Zangoa: hanka, berna.
Besteek zer esango duten pentsatzeak lotsatu, beldurtu eta kikildu egiten gaitu. Beldur horrek askatasuna, ausardia eta autonomia kentzen dizkigu, eta gure jarduna izugarri baldintzatzen du. Gaztelaniaz argi esaten da: «el miedo al qué dirán». Ez al zaigu hori eskolan ere askotan gertatzen? «Esango nuke, baina ez naiz ausartzen, badaezpada hanka sartzen badut...».
13. Kanpoan lili, eta etxean elorri
- Lili: lore.
- Ta: eta.
Zenbait pertsonak oso jokaera desberdina dute tokiaren arabera: kalean, jendearekin, atseginak dira (lorea dirudite); etxean, berriz, senideekin, arantzaz beterik daude (elorria ematen dute). Kalean gozo, etxean beti haserre eta petral. Antzekoa da esaera hau ere: «Kalean uso, etxean otso».
14. Kearen beldurrez, sutara ihesi
- Sutara: sura.
- Ihesi: leku batetik azkar aldentzea, beldurrez.
Batzuetan, beldurrak eraginda, erabaki txarrak hartzen ditugu. Hala, ketik ihes egiteagatik sutara hurbiltzen bagara, okerrera egingo dugu. Gaztelaniaz esaten duten moduan: «De Guatemala a Guatepeor» (badaezpada ere, oharra: «Guatepeor» ez dago Google Mapsen). Batzuetan, erremedioa arazoa bera baino txarragoa izaten da.
15. Mihi duena beti heltzen da Parisera
- Mihi: mingain.
- Parisera: Paris(er)a.
Hitz eginez, galdetuz eta erantzunak ulertuz ia edozer lor daiteke, adibidez, Parisera iristea. Batzuek galdetzeari fobia diote, baina hori norberaren arazoa da.
16. Nahi baduzu ongi bizi, gaurko afaria biharko utzi
Txarra omen da afari oparoak egitea. Gauzak neurriz hartzen jakin behar da; ondo egoteak (argal, eder...) beti eskatzen du sakrifizioa eta zenbait gauzari uko egitea. Zaindu zure burua! Gaztelaniazko esaerak dioen bezala: «De grandes cenas están las sepulturas llenas».
17. Nolako irina, halako ogia
Nolakoa den irina, halakoa izango da ogia. Logikoa, ezta?
18. Non zaldarra, han atzamarra
- Zaldar: pikorta, garaua.
- Atzamar: hatza, eria.
Nahikoa da arazo txiki bat, min txiki bat edo ahulgune bat izatea, mundu guztiak horri erreparatzeko. Asmo txarrez egiten al dute? Baliteke. Batzuetan, erraz topatzen ditugu pertsonen ahuleziak eta gogorarazi egiten dizkiegu. Gaztelaniazko «meter el dedo en la llaga» esamoldearen parekoa da, min gehien ematen duen lekuan, alegia.
19. Ogirik ezean, artoa gozoa da
- Ezean: ezik (baldintza negatiboa).
- Arto: landare jangarria (Zea mays).
Daukazuna aprobetxatu eta horrekin konformatu. Txitxardinak (angulak) amaitu zaizkizu? Bada, jan otarraina, lasai-lasai. Gaztelaniazko esaeraren baliokidea da: «A falta de pan, buenas son tortas».
20. Ustea ez da jakitea
Milioika iritzi daude, baina egia gutxi. Edozertaz asko hitz egiten dugu, baina benetan gutxi dakigu. Ondo dakiguna bakarrik esango bagenu, gehienetan isilik egongo ginateke. Hortaz, kontuz ibili zer esaten dugun. «Nik uste nuen...» baina gero konturatzen gara ez zela horrela. Zuhurtziaz jokatu behar da, badakizue: «Usteak, erdi ustel».
21. Zahar hitzak, zuhur hitzak
Esaera zaharrek arrazoia izaten dute. Zaharrak bezain zuhurrak dira.
22. Zakurrak, bere atarian indarra
Denok eroso sentitzen gara gure tokian (gure lanean, etxean, autoan...), segurtasuna sumatzen dugulako. Hortik kanpo, ordea, kikildu egiten gara. Athleticeko jokalariak, sasoi batean, etxean gogor aritzen ziren, baina kanpoko partidetan kikilduta eta beren mailatik behera jokatzen zuten, partidak galduz.
23. Zoaz errotara, irina lotuko zaizu
- Errotara: errotarat.
- Lotu: erantsi, itsatsi.
Leku, ekintza, zaletasun, konpainia edo lan bakoitzak albo-ondorioak ditu. Errotan laboreak ehotzen dira irina egiteko, eta, bertara sartuz gero, oso litekeena da irinez zikintzea. Gaztelaniazko esaeren parekoa da: «Quien con niños se acuesta, meado se levanta» edo «Quien con fuego juega, con fuego se quema». Beraz, kontuz ibili non eta norekin zabiltzan!
Preguntas frecuentes
Zergatik dakite asko pertsona zaharrek?
Beharrak erakutsi dielako, hau da, nahitaez ikasi behar izan dutelako. Testuak gaztelaniazko «No hay mejor maestra que la necesidad» esaera jartzen du parekotzat.
Zer esan nahi du «Ustea ez da jakitea» esaerak?
Milioika iritzi daude, baina egia gutxi. Asko hitz egiten dugu, baina gutxi dakigu; horregatik kontuz ibili behar da esaten duguna.
Zer esan nahi du «Non zaldarra, han atzamarra» esaerak?
Nahikoa da arazo txiki bat, min txiki bat edo ahulgune bat izatea, mundu guztiak horri erreparatzeko. Gaztelaniazko «meter el dedo en la llaga» esamoldearen parekoa da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.