Platonen Filosofia: Ezagutza, Haitzuloaren Mitoa eta Hiri Ideala

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,61 KB

Bi ezagutza mota Platonentzat

a) Episteme (pentsamenduzko ezagutza)

Jakintza mota hau arrazionala da. Ulergarria da, logikoa eta pentsamenduan oinarritzen da. Bertan azaltzen dira ongiaren ideia nagusiak: justizia, berdintasuna, maitasuna, zoriona eta askatasuna.

b) Doxa (oharpenezko ezagutza)

Platonek zentzumenen ekarpena ez du baliogabetzen, baina jakintza hauek susmagarriak, faltsuak edo engainuzkoak izan daitezke. Oharpenak behin baino gehiagotan engainatu gaituztela jabetzen gara. Oharpenen bitartez, errealitatearen inguruko iritziak eskuratzen ditugula mantentzen du Platonek. Filosofo idealistarentzat benetako ezagutza sendoa pentsamenduak eragiten du, eta ez oharpenek.

Haitzuloaren mitoa

Platonek bere pentsamendu idealista haitzuloaren mitoaren bitartez esplikatu zuen: badaude pertsona batzuk leizezulo ilun batean preso daudenak eta kanpoko errealitatea ezagutzen ez dutenak. Horietako batek leizezulotik ihes egin, askatasuna berreskuratu eta kanpoko errealitateaz jabetzen hasten da. Iheslaria haitzulora itzuli eta bere kideak ilunpetik ateratzeko animatzen ditu.

Metaforikoki, askatasunik ez izatetik aske izatera pasa gaitezkeela edo ezjakin izatetik ezagutzak izatera pasa gaitezkeela planteatzen digu Platonek. Jauzi hau emateko, heziketak, errealitatearen aurkikuntzak edo pertsona ona izateko nahiak berebiziko garrantzia du.

Bertuteak eta hiri ideala

Soberan dakigu Platonentzat ideiek duten garrantzia. Gizarte antolaketa erabat negargarria zela pentsatzen zuen Platonek (gerra, diskriminazioa, ustelkeria…). Hau horrela izanik, Platonek hiri antolaketa desberdin baten proiektua aurkeztu zigun:

  • Injustiziaren ordez, harreman justuak sortu beharko genituzke.
  • Askatasuna ukatu beharrean, askatasuna babestu beharko genuke.
  • Baztertzaileak izan ordez, elkartasuna praktikatu beharko genuke.

Gizarte aldaketaren abiapuntua jokabide morala da, eta honetarako ideiak behar ditugu: Ongiaren ideiak (berdintasuna, justizia, elkartasuna…).

Beraz, pertsona bakoitzak bere gaitasunak eta bertuteak dituenez, egokia litzateke besteen aldeko sakrifizioak egitea. Gure gaitasunak besteengana zabaldu beharko genituzke, eta besteek, era berean, gure aldeko gauzak egin beharko lituzkete. Platonentzat egoismoa txarra da eta elkartasunean edo kooperazioan aritu beharko ginateke. Mentalitate aldaketa eman dadin eta gizarte desberdin bat eraiki dezagun, heziketak berebiziko garrantzia du. Belaunaldi berriak ideia positiboetan trebatu behar ditugu.