Filosofiaren Hastapenak: Presokratikoak, Sokrates eta Platon

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,81 KB

K.a. VI. Mendeko Filosofia: Presokratikoak

K.a. VI. mendeko filosofo presokratikoak, Sokrates baino lehenagokoak, galdera nagusi hauek zituzten ardatz: Nola eginda dago materia? Zein da materiaren printzipioa (Arkea)?

Talde Nagusiak

  • Monistak: Arkea bakarra dela uste zuten (adibidez, ura edo sua). Printzipio bakarra.
  • Pluralistak: Printzipio plurala zela uste zuten.

Eskola Presokratikoak

1. Mileto Eskola

Dena arrazoimenaz eta esperientziaz aztertzen zuten. Materia biziduna zela zioten (hilozoismoa), mundua etengabe aldatzen ari delako.

  • Tales: Arkea ura da. Lehen aldiz natura aztertu zuten, bide berri bat irekiz.
  • Anaximandro: Arkea apeirona da (mugagabea, zehaztugabea).
  • Anaximenes: Arkea airea da.

2. Pitagorikoak

Eskola honek matematika eta filosofia elkartu zituen. Pertsona eta arima bananduta zeudela uste zuten. Arima ez da hiltzen. Zenbakia gauza guztien printzipioa zela uste zuten; gu zenbakiz osatuta gaudela.

Eskola berezia zen, graduak zituen. Lehen urtekoek ezin zituzten sekretu guztiak jakin; sekretu horiek matematikoak ziren.

3. Heraklitoren Eskola (Efeso)

Arkea sua zela uste zuten. Haien ustez, denak bilakaeran dago, hau da, dena aldatzen da. Dena kontraesan bat da. Mundu honetako oinarria borroka da. Mundu hau ulertzeko jakin behar da dena kontraesana dela.

4. Eleako Eskola

Ordezkari nagusiak: Parmenides, Zenon eta Jenofanes.

Bi bide bereizten zituzten:

  1. Egiaren bidea: Logika eta arrazoimena. “Izatea izatea da eta ez izatea, ez izatea da”.
  2. Iritziaren bidea: Zentzumenek erakusten digutena. “Izatea ez izatea da eta ez izatea izatea da”.

Sofistak eta Sokrates

1. Sofistak

Erretorikaren maisuak ziren, ondo hitz egitearen artea irakasten zuten. Atzerritarrak zirenez, oso kultuak ziren eta klaseak oso garestiak ematen zituzten. Sofista guztiek ideia nagusi hauek partekatzen zituzten:

  • Eszeptizismo epistemologikoa: “Ezin da ezer jakin” pentsatzen zuten.
  • Erlatibismo morala: Zer dagoen ondo eta zer gaizki erlatiboa da.
  • Legeen konbentzionaltasuna: Arbitrarioki jendeak erabaki ditu legeak.

2. Sokrates

Sokratesek ere erretorika ondo menderatzen zuen, baina ez zen sofista. Klaseak ez zituen kobratzen eta sofisten ezaugarriak ez zituen betetzen. Sokratesek honakoa uste zuen:

  • Definizioaren bilaketa: Zerbait definitzen dakidanean, badakit zer den.
  • Intelektualismo morala: Jakin zitekeen zer zegoen gaizki eta zer ez. “Baldin badakigu zer dagoen ondo, ondo jokatuko dugu”.
  • Elkarrizketa (Ironia eta Maieutika): Egia aurkitzeko modu hoberena elkarrizketa da. Prozesu honen bidez, azkenean egia ateratzen da.

Platon: Dualismoa eta Eragina

Sokratesen ikaslea izan zen, eta eragin handia izan zuen filosofian eta erlijioan. Platonen teoria nagusiak:

  • Dualismo ontologikoa: Bi mundu daude: mundu materiala eta ideien mundua. Azken hau pentsamenduen bidez bakarrik uler daiteke.
  • Dualismo antropologikoa: Pertsona bakoitza gorputza eta arima garela. Gorputza mundu materialari dagokio, eta arima ideien munduari. Norbait hiltzean, arima ateratzen da.

Zer da Filosofia?

Filosofiak hainbat galderen erantzuna jakin nahi du (“Zer dago bizitzaren ondoren?”). Zertarako balio du?

  • Aurreiritziak zalantzan jartzeko.
  • Nola bizi behar garen jakiteko.
  • Nork bere pentsamenduak egituratzeko.