Ezagutza Filosofikoa: Teoriak eta Kontzeptuak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,18 KB

Sofistak

Sofistek kobratu egiten zuten irakasteagatik, eta haien helburua xede praktikoak lortzea zen. Erretorika erabiltzen zuten eztabaida politikoetan nabarmentzeko eta irabazteko. Eszeptikoak ziren: haien ustez, ezin zara inoiz ziur egon, ez baitago egia absoluturik.

Sokrates

Sokratesek ez zuen dirurik jasotzen irakaspenen truke, eta sofisten erlatibismoaren eta eszeptizismoaren aurka zegoen, posible zela egia eta ezagutza lortzea uste baitzuen. Sokratesentzat, jakintza egia bilatzeko tresna bat zen, eta definizio unibertsal bat ezartzeko gai garen unean lortzen da.

Metodo Sokratikoa

Hasiera batean, kontzepturen bati buruz galdetzen ziotenean, Sokratesek ezjakinarena egiten zuen. Jokabide horrekin agerian uzten zuen egiazkotzat jotzen ziren hainbat baieztapen faltsuak zirela.

Aristoteles

Aristotelesek zentzumenen bidezko ezagutza eta ezagutza arrazionala bereizten zituen. Zentzumenen bidezko ezagutzaren bitartez, objektu singular eta zehatzak hautematen dira. Baina benetako ezagutza, harentzat, adimenetik dator.

Descartes

Descartesek ukatu egin zuen zentzumenek ezagutza jasotzeko balio dutenik. Ez dira iturri baliagarriak, batzuetan engainatu egiten gaituztelako. Zalantza metodikoarekin, gure ezagutza guztiak zalantzan jarri zituen.

Zalantza Metodikoaren Aspektuak

  • Munduaren ezagutzari buruzko zalantza.
  • Ametsa eta errealitatea bereizi ahal izateari buruzko zalantza.
  • Egia matematikoei buruzko zalantzak.

Neopositibismoa

Neopositibismoaren helburu nagusia hizkuntzaren erabilera egokia garatzea eta hizkuntzaren erabilera desegokien erroreak ezabatzea da.

Egiaren Irizpideak

Egiaren irizpidea gizakiok zerbait egia den ala ez zehazteko erabiltzen dugun prozedura da. Baina irizpide horiek guztiok ez ditugu era berean hautematen; beraz, hainbat interpretazio daude:

  • Egokitzapenaren irizpidea
  • Ebidentziaren irizpidea
  • Koherentziaren irizpidea
  • Ikuspuntuaren irizpidea

Definizio Filosofikoak

Pentsamendu abstraktua
Pentsamendu abstraktua gizakiak duen gaitasun bat da, kontzeptuak sortzeko eta kontzeptu horien artean loturak egiteko, horrela iritziak eta arrazoiak eratzeko.
Kontzeptua
Aristotelesek esan zuen lehen aldiz kontzeptu bat gauza baten adierazpen mentala zela.
Arrazoimena
Ezagutzaren organoa da; ingurunera egokitzeko eta arazo konplexuak gainditzeko ahalmena da.
Maieutika
Elkarrizketaren bidez egia unibertsala aurkitzea da.
Eszeptizismoa
Korronte honen arabera, ezinezkoa da ezagutza oinarritzea; beraz, ezinezkoa da ezeri buruzko egia frogatzea. Adibidez: ezin dugu frogatu txakur guztiek lau hanka dauzkatenik, ezinezkoa delako munduko txakur guztien hankak zenbatzea.
Dualismo ontologikoa
Bi errealitate mailari dagokio: mundu fisikoa eta ideien mundua.
Dualismo epistemologikoa
Bi ezagutza mailari dagokio: doxa (iritzia) eta episteme (benetako ezagutza).