Zientzia enpirikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 5 KB

Zientziak hizkuntza artifizial bat sortzen du, bere kontzeptuen, legeen eta teorien objetibotasuna bermatzeko:


Kontzeptuak.
Zientzia bakoitzeko termino espezifikoak dira. Hiru mota daude:

  • Sailkapenezkoak:
    errealitatea multzotan edo taldetan antolatzeko bidea ematen dute.

  • Konparaziozkoak: multzo bateko objetuak mailaka ordenatzeko.

  • Metrikoak: objetuen ezaugarriak zenbakien bidez neurtzeko

Legeak. Ezagutza zientifikoaren oinarrizko enuntziatuak dira, ezaugarri hauek dituzte:

  • Aurretik kontzeptuak erabiltzen dituzte

  • Naturaren jarraibide erregular bat era unibertsalean zehazten dute.

Teoriak. Lege multzo bat da. Errealitateko ahalik eta eremu zabalenak dituzte.


Zientzien sailkapena:

-ZIENTZIA FORMALAK: hauen aztergaia ez dira munduan gertatzen direnak, baizik eta sinboloen arteko erlazioak. Ez dute eduki enpirikorik, eta ez dira behaketan oinarritzen, baizik eta sistemaren barne koherentzian.

  • Logika

  • Matematika

-ZIENTZIA ENPIRIKOAK: hauetan, errealitatea da aztergaia, munduan gertatzen direnak eta haien arteko erlazioak. Eduki enpirikoa dute, behaketatik eta esperientziatik sortua. Gainera, baieztatzen dena frogatu egin behar da esperientziaren bitartez.

  • Natura zientziak: Errealitate naturala da aztergaia: Fisika, Kimika, Biologia…


Gizarte-zientziak nahiz giza zientziak: Gizarteko eta gizakiaren errealitatea da hauen aztergaia:  Soziologia, Historia, Psikologia….