Platonen Dualismo Antropologikoa eta Hiri Ideala

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,59 KB

Dualismo Antropologikoa

Gizakia bi elementuz osaturik dago: gorputza eta arima.

  • Gorputza: Izaera zatarra, materiala eta hilkorra du. Plazer eta bizioekin harremantzen da, gure irriken jatorria da eta zentzumenen munduarekin lotuta dago.
  • Arima: Izaera espirituala, materiagabea, hilezkorra eta jainkotiarra du. Bere leku naturala ideien mundua da eta gure alde arrazional eta adimentsuarekin lotuta dago, gauza eder eta nobleetara zuzentzen gaitu.

Gorputzak arimaren jarduera oztopatzen du; Platonen hitzetan, "soma sema" (gorputza arimaren hilobia da).

Arimaren hiru aldarteak

  • Arrazionala: Gizakiaren goi-gaitasunekin lotuta dago. Berezko duen bertutea jakinduria da eta, sinbolikoki, burua irudikatzen du.
  • Oldarkorra: Sentimendu nobleak bideratzea du funtzio. Bere bertutea sendotasuna da eta bihotzean du kokapen sinbolikoa.
  • Irritsezko arima: Oinarrizko instintuen funtzionamenduarekin zerikusia du. Bere bertutea neurritasuna da eta sinbolikoki sabelean kokatzen da.

Gurdiaren alegoria

Platonek gurdiaren alegoriarekin arimaren natura azaltzen du:

  • Zaldi beltza: Zati irritsezkoa litzateke, zatarra eta grinatsua.
  • Zaldi zuria: Zati oldarkorra, noblea eta ederra.
  • Gidaria: Zati arrazionala da.

Gidariak bi zaldiak menderatu eta euren indarra orekatu behar ditu. Gizakiak arimaren hiru zatien arteko oreka lortu behar du bertutetsu eta zoriontsu izan dadin.

Bertutea eta Hiri Ideala

Platonen kezka nagusiak gai moralak eta politikoak ziren. Bere bizipen pertsonaletan oinarrituta, Errepublika liburuan estatu idealaren deskribapenari ekiten dio. Hiritar bakoitzak bere eginkizunak betetzean gauzatuko da harmonia eta zuzentasuna.

Estatu idealaren egitura

Estatu ideala hiru klasetan banatuta dago, arimaren hiru zatiei jarraiki:

  • Produktugileak: Irritsezko arima nagusi dutenak. Hiriaren ondasunak ekoiztea dute ardura eta beren bertutea neurritasuna da.
  • Zaintzaileak: Zati oldarkorra nagusi dutenak. Gaitasun fisiko eta moralez horniturik, hiriaren defentsaz arduratzen dira; beren bertutea sendotasuna da.
  • Goi-mailako agintariak: Zati arrazionala nagusi dutenak. Jakinduriaz, zuhurtziaz eta justiziaz aginduko dute. Platonek sistema honi aristokrazia espirituala deitzen dio.