Platon eta Aristoteles: Filosofia Politikoa eta Metafisika

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,05 KB

Platon eta Aristoteles: Filosofiaren Oinarriak

Antzinateko filosoforik handienetakoak dira Platon eta Aristoteles, ikasle-irakasle harremana izan zutenak.

Politika eta Gizartearen Antolaketa

Platonen filosofiaren helbururik nagusienetakoa zuzentasunean oinarritutako hiria gauzatzea da, eta Aristotelesek zientzia guztien artean funtsezkoena politika dela zioen. Beraz, bientzat zen garrantzia handikoa politika.

Platonen ikuspegia: Zuzentasuna eta lan banaketa

Platonen esanetan, hiriaren helburua zuzentasuna da. Hiria gizakion premiak asetzeko sortu da, premia horiek ezin direlako isolatuta ase. Horrela sortu zen lan banaketa:

  • Denok ez gara berdinak.
  • Bakoitzak bere gaitasunetara egokitzen dena egin behar du.
  • Bakoitzak berea egiten duenean nagusituko da zuzentasuna hirian.

Aristotelesen ikuspegia: Gizakia animalia politikoa

Aristotelesek dioenez, beharrak asetzea ez da hiriak duen eginkizun bakarra, ezta nagusia ere:

  • Gizakia animalia politikoa da: bizitza ona izateko, gizartean bizi behar du.
  • Estatua da giza erakundeen helburua, bizitza ona izateko beharrezko ingurua eskaintzen duelako.

Heziketari garrantzia handia ematen dio Aristotelesek, eta Platonek bezala, bere ardura estatuak hartu behar duela dio.

Metafisika: Ideiak eta Hilemorfismoa

Platonen ustez, zentzumenen bidez ezagutzen dugun mundua ez da errealitate bakarra, ezta benetako errealitatea ere:

  • Ideiak: Dagoen guztiaren eredu perfektuak dira.
  • Gauzak ideia horien isla dira, ez alderantziz.

Aristotelesek, ordea, ukatu egiten du Platonen mundu bien arteko bereizketa. Haren ustez, esentziak ez daude Ideietan, gauzetan euretan baizik; horiei forma deitzen die.

Teoria hilemorfikoa

Teoria honen arabera, izaki fisiko edo natural guztiak bi osagairen konposatuak dira:

  1. Materia (hyle)
  2. Forma