Pertsiarren Manifestuaren Analisia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,4 KB

Pertsiarren Manifestua

Testuaren kokapena

  • Testu mota: Testu historikoa da, lehen mailako iturria; hau da, zuzena eta interpretatu gabea. Edukiari dagokionez, politikoa da, sistema politiko eta gobernu mota bat errebindikatzen eta justifikatzen duelako.
  • Egilea: "Pertsiarrak" izeneko taldea, Cadizko Gorteetako 69 diputatu absolutistek osatua.
  • Hartzailea: Itxuraz testu pribatua da, Fernando VII.ari zuzendua, baina publikoa izateko asmoarekin egina. Indarrean zegoen sistema politikoarekin amaitzea proposatzen zutenez, ezkutuan egin eta eman zuten.
  • Espazioa eta denbora: Madril, 1814ko apirilaren 12a. Erregea erbestetik itzuli zenean, Valençayko ituna sinatu ondoren. Itun horren arabera, Fernando VII.ak Cadizko Konstituzioa onartu behar zuen.

Ideia nagusiak

  • Egileen aurkezpena (1. paragrafoa): Ezizenaren azalpena ematen dute eta beren burua definitzen dute. Erregearen itzuleraz pozten direnen ordezkariak dira, absolutismoaren aldekoak. Metafora bidez, aurreko aldia eta errege boteretsu baten beharra adierazten dute.
  • Monarkia absolutuaren justifikazioa (2. paragrafoa): Arrazoia eta adimena legeen mende daude; erregeak ez du ahalmenik bere agintea arrazoimenik gabe erabiltzeko. Azkenean, despotismo ilustratua proposatzen dutela dirudi.
  • Eskakizunak (3. paragrafoa): Cadizko Konstituzioa eta dekretuak bertan behera uztea, antzinako Gorteak biltzea eta lege, foru, usadio eta ohituren araberako neurriak hartzea. Laburbilduz, Antzinako Erregimena berrezartzea eskatzen zuten.

Kontzeptu eta adierazpen bereziak

  • Manifestua: Erakunde, alderdi politiko edo talde batek bere printzipio, helburu eta programak agertzeko erabiltzen duen agiria.
  • Pertsiarrak: Antzinako Erregimenaren defendatzaileek hartutako ezizena (Cadizko Gorteetako 69 diputatu absolutistak).
  • Antzinako Gorteak: Erregeak nahi edo behar zuenean bakarrik biltzen ziren, estamentuka hautatuak. Estamentu bakoitzak boto bat zuen; beraz, pribilegiatuek beti irabazi ohi zuten.
  • Monarkia absolutua: Gobernu mota non botere guztiak erregearen esku zeuden. Ilustratua zenean, herriari zuzendutako erreformak proposatzen zituen, baina botere absolutua galdu gabe.