Euskal foruak

Enviado por L.Lopez y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,3 KB

3.GAIA:EUSKAL FORUAK:KONTZEPTUA:
Foruak euskal lurraldeetako biztanleen bizitza politikoa eta soziala arautzen zituen ahozko eta ohiturazko lege bildumak ziren.

Ezaugarriak:1-

Euskal herriko lurraldeen eta koroaren arteko harremanak arautzen zituen.Erregearen ordezkariak,koregidorea,erregeordea parte hartzen zuen foru erakunde guztietan.Erregeak foru eskubideak baietsi eta zin egin behar zituen.Gatazketan foru pasea zen foru komunitatearen tresna:erregearen agindu guztiek foru botereen onarpena izan behar zuten.
2-Euskal herriko bertako klase harremanak eta bertako boterearen banaketa arautzen zituzten.Foru erakundeak,landako jauntxo eta hiriko merkatarien esku zeuden,horrela nekazari,artisau eta burgesia txikiaren menpekotasuna legitimatu zen.Aro modernoan oligarkizazioa areagotu zen.
3-Foruek euskal lurraldeetako ohiko ekonomia arautu eta bermatzen zuten:

Herri lurrak babestu.

Ohiko industriajagoten zuten.

Aduanak barnealdean bermatuz,elikagaien inportazioa merkea ahalbideratu.

Gazteak zerbitzu militarretik libre.

Zergak biltzea eta horien erabilpena,foru erakundeen esku zegoen.

Karlismoa:

erregimen zaharraren krisiaren agerpena;Gerra zibilean talde sozial desberdinak talka egin zuten.

Karlistak:·

Carlos Maria isidroren jarraitzaileak,erregimen zaharra eta absolutismoaren defendatzaileak,noble absolutistak.

Helburua zen tronua lortzea.

Liberalismoak kaltetuko sektoreak:baserritar noblezia txikia,beheko kleroa.

Katalunia,Aragoi eta euskal herriko nekazariak;Lurralde hoietan esplotazio txikiak ziren,kontratu berriak diruz ordaindu behar ziren eta ezinezkoa zen ordainketak egitea.

Liberalek euskal nortasunaren hainbat agerpide mesprezatu,hizkuntza,erakundeak eta ohiturak.

Liberalak:·

Landako oligarkia desamortizazioaz faboraturik.

Burgesia ertaina:lanbide liberalek,funtzionarioak.

Goi kleroa eta hiriko klero sekularraren gutxiengo bat.·Hiriko sektore herritar batzuk.

Karlismoa,liberalismoak ekarritako aldaketa politikoak eta ekonomikoakdirela eta, nekazariak,herritar klaseak eta behe kleroa protagonistak.Erreakzioa oposizio armatuaren bidez agertu zen. Ondorioa gerra zibila izan zen. 


Foruak indargabetzeko prosezua:1-Foru erregimena estatu liberal berrian(1839-42,1843-44)


Lehen birmoldaketa Isabel II.Aren erreginaldian gertatu zen,1.Gerra zibil karlista bukatu eta gero eta gero bergarako hitzarmenaren onodrioz. Maria kristinak liberal aurrerakoiekin arazoak izan zituen eta erbestera joan zen.Espartero erregeorde izendatu zuten eta honek bergarako hitzarmena indarrean ipiniz, lehen birmoldaketari ekin zion. Hurrengo urteetan foruzaleek foru erregimenaren elementu batzuk birsartzea lortu zuten.

1839-ko urriaren 25eko legea:

Foruak baieztatzen zituelakoan,monarkiaren batasun konstituzionala ezartzen zuen. Lau lurraldeetako aldundien ordezkariak negoziatzen hasi ziren Madrilgo gobernuarekin foruak nola sartu batasun konstituzionalean. Nafarroa euskal beste lurraldeetatik banandu zen gobernu zentralarekin negoziatzeko. Lege hitzartua deitutako legea dela eta,gorteak foru baimena, burujabetza fiskala eta salbuespen militarra galdu zituen Nafarroa.·Nafarroa erresuma izatetik probintzia berezia izatera pasa zen.·Estatuko egitura judiziala ezarri zen. ·Autonomia administratibo eta fiskal handia mantentzen zuen.Kupoa ordaindu behar zuten."·Aduanak mugan jarri ziren.
Beste 3 euskal lurraldetan 1841an Esparterok sinatutako dekretua dela eta:·Aduanak kostaldera eta pirinioetara eramaten ziren. ·Foru baimena desagertzen zen.·Batzar orokorrak disolbatzen ziren.   1843an Esparterok agintetik alde eginda,IsabelII.Aren hamarkada moderatua hasi zen. Moderatuek jarrera ezberdina hartu zuten foruekiko.Foruen aspektu batzuk berrezarri zituen, horrela progresisten erradikalizazioa biguntzen zen.Pedro Egañal euskal probintziek erakunde eta aginpide gehiago izatea lortu zuen 1844an: ·Batzar nagusiak eta foru diputazioak indarrean ipini. ·Foru baimenaren abolizioa.
2-foru erregimenaren ezabapena:

Seiurteko iraultzailea:

karlismoaren gorakada.

Borbondarren berrezarkuntza:

I.Errepublika ezabatu eta borbondar dinastia berrezarri zen.1876an alfontsinoek karlistak garaitu eta canovas del castilloko irtenbide azkarra aurkitu nahi zuen foru erregimen sistema liberalari atxkitzeko.

Foruen kentzea 1876 21eko legea:

Araban gipuzkoan eta bizkaian exentzio militarra ezabatu. E.H espainia zen eta ez zegoen inolako desberdintasunik.

Kontzertu ekonomikoaren sorrera 1878


8,testua


Sailkapena: Aurrean dugun testua, testu istoriko bat da.Testu politikoa da,errestaurazioaren sistemari egiten dion kritika.Testuaren egilea Joakin kosta da, erregenerazionismoaren ordezkari nagusia.

Analisia:

Testu honetako idea nagusia, oligarkia eta jauntxokeria salatzea da. Sistema honen osagaiak deskribatzen ditu:oligarkiak, jauntxoak eta batzuen eta besteen arteko komunikazioarako tresna diren gobernadore zibilak. Beste idei garrantzitsu bat izango zen jauntxoak ez direla nazioaren benetako ordezkariak, nahiz eta boterea euren eskuetan egon. Azkenik hauteskundeetan egiten den iruzur sistematikoa salatu egiten du.

Iruzkina:

1868an iraultza loriatsuaren ondorioz borboiak Espainiatik kanporatu eta erregimen demokratiko bat eraikitzeko saiakera egin zen. Monarkia demokratikoa eraiki nahi zen, baina honek porrot egin zuen AmadeoI.Aren abdikazioarekin eta I.Errepublika aldarrikatu zen. Garai horetan Espainiak oso egoera txarra zuen eta horren ondorioz Paviak estatu kolpe bat eman zuen 1874an eta urte bereko abenduan Martinez camposek AlfonsoXII.A espainiako errege aldarrikatu zuen,borbondar errestaurazioari hasiera emanez. 1876an konstituzio berria aldarrikatu zen,oso kontserbadorea:burujabeak erregearen eta gorteetan zegoen, erregeak parte hartu ahal zuen botere legegilean. Sistema berria bi alderdi politikoak txandakatzen ziren,kntserbadoreak eta liberalak eta hori ziurtatzeko, iruzur sistematikoa egiten zen hauteskundeetan. 1855an AlfontsoXII hil zen eta Maria kristina heldu zen tronura.1898ko gerran kuba eta filipinas galtzearen ondorioz pesimismoa nagusitu zen intelektual askorengan, Espainia sendatzeko irtenbideak lortu behar ziren. Erregenerazionismoa etorri zen eta Joakin kosta da ordezkari nagusia. Hauek gogor salatu zituzten sistemaren ustelkeria,jauntxokeria, putxerazoa eta herriaren egoera larria. 1903an AlfonsoXIII aren erregealdia hasi zen eta sistemaren krisia areagotu zen. Sistema barrutik ezin izan ziren arazoak konpondu eta talde asko sistematik kanpo zeuden. 1923an Primo de Rivera generalak estatu kolpe bat eman zuen erregearen baimenarekin eta diktadura ezarri zuen irtenbide bat bilatzeko. 1930an diktadura porrot egin zuen eta urte bat geroago, hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren, Alfonso XIIIak abdikatu zuen eta IIerrepublika aldarrikatu zen. Amaitzeko kostak eta erregenerazionistek salatutako arazoak konpontzeko II.Errepublikara harte itxaron beharko zen.

Entradas relacionadas: