Testu iruzkina 1876ko uztailaren 21eko Legea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,62 KB

1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA

SAILKAPENA:


Testu hau 1876ko uztailaren
21eko legearen zati bat da, Antonio Cánovas del Castillok idatzia, Alfontso XII.Ak berretsia eta Madrilgo Kazetan argitaratua.

Informatzailea da Gorteek idatzitako legearen azalpen bat ematen duelako

Edukiaren aldetik juridikoa da,lege baten kontura hitz egiten duelako. Jatorriagatik garaikoa da, lehen iturrikoa delako.

Egilea indibiduala da, Canovas del Castillo delako, ministro kontseiluko presidentea., Gorteek eta Alfontso XII.Ak berretsia Hartzaileari dagokionez kolektiboa da Espainiako herritarrentzat bideratuta dagoelako. Helburua Euskal Foruei boterea kentzean datza.

Testu hau Alfontso XII.Aren erregealdian kokatzen da (1874-1885)


AZTERKETA:


Dokumentua, lege bat izanik, sarrera labur batek, eta 4 artikuluk osatzen dute


Sarreran, Gorteek agindu eta erregeak (Alfontso XII.A) berretsi duen legea dela adierazten da. Ondoren lau artikuluak azaltzen dira:

1.Artikuluan, Euskal Probintzietako biztanleek, Espainiako gainontzekoen bezala, Konstituzioa bete behar dutela esaten da; Estatuko lurralde guztietako lege gorena delako. Horrela, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanleek, legeak eskatzen duenean eta Konstituzioari jarraituz, Estatuari Espainiako beste biztanleen berdineko zergak ordaindu behar dizkiola, eta behar izanez gero, gizonak armadan sartu behar direla.

2.Eta 3. Artikuluan, lehenengo artikuluan esandakoa garatzen da; horrela, bigarrenak, hiru lurraldeak derrigortzen ditu, legeak agintzen duen gizon kupoaz (kintak) hornitzea Espainiako armada, eta hirugarrenak, ildo beretik, euskal lurraldeak derrigortzen ditu, Estatuko aurrekontuetan agintzen diren zergak ordaintzea.

4.Artikuluan, Gobernuari baimena ematen zaio, hainbat legeetan oinarrituz, antzinako Euskal Foruetan behar diren erreformak egiteko, hpriek euskal lurraldeetako onura ekarriko dutelako, baita gobernu eta nazioaren babeserako ere.

TESTUINGURUA

Berrezarkuntzako erregimena errepublikaren porrotaren ondorio izan zen. Seiurtekoan alderdi alfontsinoa eratu izanak errege berri bat tronura iristeko bidea prestatu zuen: Alfontso XII.A, Isabel II.Aren semea. Cánovas del Castillo izan zen haren babesle nagusia, eta alderdi kontserbadorearen eta liberalaren txandaketan oinarritutako sistema politiko bat diseinatu zuen.

XIX. Mendearen hasieran Euskal Herria lau gune politikotan zegoen antolatuta: Nafarroako Erresuma, Gipuzkoako eta Arabako Probintziak eta Bizkaiko Jaurerria. Gune bakoitzak bere lege eta erakunde propioak zituen: Foruak. Foruak euskal gune politikoak antolatzeko legeak ziren. Lege batzuk idatzita zeuden  (Batzarretan hartutako erabakiak edo Gaztelako erregeak bidalitako aginduak) eta beste batzuk ez (herritarren eskubideak). Eskubide horiek antzinako askatasunean zuten jatorria, hau da, koroak sortu baino lehenago euskaldunak libreak ziren. Askatasun horiek mendez mende murrizten joan dira.

1868ko iraultzaren ondoren, Gorteetako hauteskundeak egin ziren, eta karlistek aulki guztiak lortu zituzten Bizkaian eta Gipuzkoan. Beraz, karlisten presentzia politikoa handia zen Euskal Herrian.

Garai hartako Gorteek oso jarrera zentralista hartu zuten, diputatu karlisten aurkako gorrotoa ere oso nabarmena zen. Apaizen aurkako neurri batzuk hartu zituzten, eta errege italiar bat jarri zuten tronuan: Amadeo Savoiakoa. Ondorioz, karlistek altxamendu bat prestatu zuten, Karlos VII.A Espainiako erregea bihurtzeko.

1872ko apirilean, Karlos VII.A Iparraldetik sartu zen altxamendua zabaltzeko asmoarekin, baina talde txiki batzuk baino ez ziren altxatu. Horrela hasi zen Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)

Hurrengo urtean euskal diputazioek mutilen deialdia egin zuten, eta armada karlista berrantolatzen hasi zen

Karlisten armadako batailoiak probintziaka antolatu ziren, eta probintzia bakoitzak bere komandantea zeukan

Ia Euskal Herri osoa konkistatu zuten, baina hiriburuak liberalen esku geratu ziren

Sektore liberal moderatu batzuk, progresisten gehikeriekin aztoratuta zeudenak, Karlosen bandora pasatu ziren

Martinez Campos jeneralak Alfontso XII.A errege izendatu zuenean, horiek haren alde jarri ziren

Euskal karlisten helburua Bilbo konkistatzea izan zen, baina oraingoan ere ez zuten lortu

1875ean liberalak karlistei gailentzen hasi zitzaizkien; Lizarra hartu, ondoren Nafarroa eta Gipuzkoa guztia. 1876ko uztailaren 21ean, Espainiako Gorteek Euskal Foruen azken aztarnak ezabatu zituzten, soldadutza eta zergak ordaintzeko beharra ezarriz Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.Nafarroak 1841ean, oso murrizketa handia jasan ondoren, ia deuseztatu egin ziren. Iparraldeko probintziei dagokienez Frantziako Iraultzara arte iraun zuten.

Euskal diputazioek ez zuten kolaboratu nahi zergak biltzeko lanetan. Gainera, beste altxamendu baten beldur ere baziren Azkenean diputazioak eta Cánovas del Castillo, Madrilgo Gobernuko presidentea, akordio batera heldu ziren. Euskal diputazioak arduratuko ziren zergen bilketaz. Urtero, bildutako diruaren zati bat, kupoa, Espainiako Gobernuari ordainduko zioten. Baina beste zatia diputazioek kudeatuko lukete. Akordio hori Kontzertu Ekonomikoa da (euskaldunek zergak ordainduko dituzte, baina diputazioen bitartez).

Lehenbiziko Kontzertua 1878an egin zen


Etekin handiena atera ziona burgesia liberala izan zen


Diputazioak, kudeatzen zuten diru zatiarekin, obra publikoak, errepideak, ospitaleak, etab. Egiten zituzten


1875ean Francok Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertuak kendu zituen 1980an berriro ezarri ziren


TESTUAREN GARRANTZIA

Lege honen bitartez gauzatu ziren erabakiak oso inportanteak izan ziren estatua indartzeko. Euskal mutilak soldadutzara zihoazenez, erdara ikasita itzultzen ziren. Baina lege hau porrot militar baten ondoren etorri zenez, euskaldun askorentzat armada liberalak ezarritako ordena politiko berria ez zen legitimoa, atzerritartzat hartu zuten. Euskaldunen artean nazionalismoaren ideia zabaltzen hasi zen, baita euskararen aldeko mugimendu indartsuak ere.


Entradas relacionadas: