1812ko Cádizko Konstituzioa: Azterketa eta Eduki Nagusiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,9 KB
Testuaren aurkezpena
Dokumentu hau 1812ko Konstituzioko zenbait artikuluk osatzen dute. Beraz, dokumentu historikoa da (lehen mailakoa). Formaren aldetik testu juridikoa da, konstituzioa delako, baina edukiaren aldetik politiko-ideologikoa da. Agiri publikoa da eta espainiar guztiei zuzenduta dago, bi hemisferioetako espainiarrei. Egilea kolektiboa da: Cádizko Gorteak.
Gorteen osaera eta testuingurua
Gerra egoera zela eta, goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia-ia ez ziren ordezkatuta egon (104 diputatu). Probintzia okupatuetako ordezkariak ez ziren joan, eta hauentzat, Cadizen edo inguruan bizi ziren probintzia horietako ordezkariak bilatu ziren, baita Amerikako espainiar lurraldeetako ordezkarientzat ere.
Ondorioz, Gorteetan trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseak (elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak) ziren nagusi, baita industria- eta merkataritza-burgesiako kideak ere. Hau da, gehiengo liberala bildu zen bertan, erreformen aldekoa. Lehenak izango dira, orokorrean, inposatuko direnak. Gorteetako diputatuek urtebetean landu ondoren, 1812ko martxoaren 19an promulgatu zuten.
Garaia eta testuinguru historikoa
Independentzia Gerraren garaian kokatzen da. Espainiako erregea Jose I.a izan zen, Napoleonen anaia, baina bitartean botere paralelo bat egon zen: 1810etik aurrera erregeordetza bat eratu zen, Cádizko Gorteen deialdiaz arduratu zena.
Testuaren ideia nagusiak
Liberalismoaren funtsezko printzipioak adierazten dituzten artikulu batzuk biltzen dira. Honako hauek onartzen dira:
- 1. artikulua: Espainia "bi hemisferioetako espainiar guztien nazioa" dela adierazten du. Garai hartan Espainiak Amerikako koloniak oraindik menpe zituela gogoratuz gero, erraz ulertuko dugu adierazpen horrek bereizten duela nagusiki beste konstituzioetatik.
- Subiranotasun nazionala (3. artikulua): Horren arabera, legeak gizarte zibilak berak (nazioak) sortu behar ditu, gehienen borondatearen arabera. Beraz, absolutismoaren aurka doa. Printzipio ilustratua jasotzen du, Rousseaurena da.
- Gobernu mota: Monarkia moderatua edo konstituzionala da, eta erregeari pribilegio batzuk ematen zaizkio aginte legegileari eta betearazleari dagokionez (14. eta 15. artikuluak).
Botereen banaketa eta antolaketa
Botere betearazleari dagokionez, erregeak ministroak libreki izendatu eta kendu zitzakeen, eta erregea bera zen gobernuko presidentea. Botere legegileari dagokionez, alde batetik, erregeak ekimen legegilea zuen (legeak proposatzeko ahalmena). Beste alde batetik, legeak berretsi behar zituen. Bukatzeko, beto-eskubidea zuen, bi legealdiren bitartean legeak eteteko.
Gobernua: Erregimen Zaharra amaitu nahian, gobernua aukera ezin hobea zen erregeari oztopoak ipintzeko, bere kasa goberna ez zezan. Horregatik, gobernuak berretsi egin behar zituen errege-dekretuak. Erregea arduragabea denez, ministroak dira arduradunak —Gorteen aurrean— konstituzioaren edota legeen kontrako ekintzengatik.
Botere banaketaren printzipioak
Montesquieu filosofo ilustratuaren liberalismo-printzipioa dugu hau: botere legegilea Gorteetan dago (15. artikulua) eta ganbara bakarra dago. Gerra zela medio eta salbuespen moduan agertu zen ezaugarri hau, eta ez zen berriro egongo Bigarren Errepublika arte (1931). Erregearekin batera legeak egitea da betebehar nagusia.
Sufragio mota eta hauteskunde sistema
Zeharkako sufragio unibertsala zen (gizonezkoena), baina diputatu izateko jabeak izan behar ziren. Honen inguruan esan beharra dago 1931ko Bigarren Errepublika arte Espainian emakumezkoek ez zutela botoa emateko eskubiderik izan. XIX. mendeko konstituzioetan ikusiko ditugun aldeak sufragio unibertsala edo zentsitarioa izatean datza, baina emakumezkoak beti sistematik at zeuden.
Eskubideak, betebeharrak eta erlijioa
- Botere judiziala: Erregeari eta nobleei kendu eta funtzionario-sistema bateratu baten esku geratu zen (17. artikulua), lege komun baten arabera (foruen aurka).
- Askatasunak eta eskubideak: Lehenengo legegileek dena arautu nahi izan zuten. Jabetza-eskubidea eta gainerako eskubideak ezin dira urratu. Adierazpen-askatasuna idatzi politikoetan bakarrik onartzen da (371. artikulua). Hauek burgesiaren eskubideak dira.
- Zergak: Denen artean ordaindu behar dira (8. artikulua). Printzipio hau liberalismoaren barruan sartzen da eta burgesiaren errebindikazio zaharra zen, herritar guztiak legalki berdinak izatearekin batera.
- Eliza-estatu harremanak: Estatuaren konfesionaltasuna onartzen da; erlijio ofiziala katolikoa da (12. artikulua) eta gainerakoak debekatuta daude. Ez dago erlijio-askatasunik. Hau Erregimen Zaharraren hondarra da.