Pertsiarren manifestua testu iruzkina
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,52 KB
2. TESTUA: PERTSIARREN MANIFESTUA (1814-04-12)
1. Kokapena
Jatorriaren aldetik, lehen mailako informazio iturria da, gertakarien garaikidea; formaren
aldetik, zirkunstantziala, manifestu bat; edukiaren aldetik, politikoa. Egilea kolektiboa da,
konkretuki 69 diputatu absolutista (horietatik 34 elizgizonak). Hartzailea bakarra da,
Fernando VII.A erregea, baina pertsona pribatu bezala. Madrilen idatzi zuten 1814ko
apirilaren 12an, hau da, Independentzia Gerra amaitu eta handik gutxira. Manifestu honen
bitartez, diputatu absolutistek Frantziatik etorri berri zen Fernando VII.Ari beraien
laguntza eta fideltasuna adieraztea zen asmoa eta 1812ko Konstituzioaren abolizioa eta
Erregimen Zaharrera itzultzea eskatzea.
2. Testuaren analisia eta ideia nagusiak
Testu honetan, Antzinako Erregimena berrezartzeko nahia adierazteaz gain, sistema
honen onurak aipatzen dira eta Cádizko Gorteen legeria eta Konstituzioa abolitzeko desioa
ere adierazten da. Lege liberalek sortu zuten egoerak ez zekartzan inolako onurarik
sinatzaileen artean zeuden noblezia eta kleroko kideentzat. Honetaz gain, Erregeak
herriaren sostengu osoa duela ere aipatzen da.
Lehenik eta behin aipatu behar da hasieran Jauna eta ondoren BM (Bere Maiestatea)
erabiltzen dutela hartzailea den Fernando VII.Ari zuzentzeko. Lehenengo paragrafoan,
Antzinako pertsiarrek zeukaten ohitura aipatzen dute. Erregea hiltzen zenean bost egun
anarkian igarotzen zituzten, honek ondorengo erregearekiko leialagoak izaten laguntzen
zuela uste baitzuten. Egoera honekin konparatzen dute Espainian bizi izandakoa, kasu
honetan Erregea hil ez den arren. Bukatzeko, adierazten dute Espainian Erregea tronura
itzultzeaz pozten direnek sinatzen dutela manifestua.
Bigarren paragrafoan, Monarkia Absolutuaren laudorioa egiten dute: bere jatorria
Jainkotiarra da eta aspaldidanik onartua. Era berean, ondo gobernatzeko beharrezkoa dela
diote eta baita menpekoek obeditu dezaten ere. Hirugarren eta azken paragrafoan, hainbat
eskaera egiten dituzte, horien artean Cádizko Gorteek onartutakoa abolitzea, Gorte
estamentalak deitzea, lege tradizionalak (lege eta foruak) mantentzea eta Cádizko
Konstituzioaren efektuak zein bertako dekretuak baliogabetu ditzala. Hau da, Antzinako
Erregimenera bueltatzea eskatzen diote.
3. Testuingurua
Testu honen jatorria 1812ko Konstituzioan eta honen aplikazioak ekarri zituen
aldaketetan aurkitzen dugu, hau da, liberalismoaren ezarpenak izan zituen ondorioetan
hain zuzen ere. Konstituzioa Independentzia Gerran idatzi zen, Erregea erbestean zegoen
garaian. 1810 eta 1814 artean Gorteak Cadizen bildu ziren. Bertan gizarte sektore
ezberdinetako kideek hartu zuten parte (noblezia, kleroa, burgesia, funtzionarioak,
militarrak...) eta bi tendentzia nabarmendu ziren: absolutista eta liberala. Azken hau
nagusitu zen eta Konstituzio liberala idatzi zuten. Legedi berriak subiranotasun nazionala,
botereen banaketa, gizabanakoen berdintasuna eta banakoen eskubide eta askatasuna
aldarrikatzen zituen. Honetaz gain, beste hainbat ondorio ere ekarri zituen, hala nola,
inprenta eta adierazpen askatasuna edo gremioen abolizioa eta merkatu askatasuna.
2
Konstituzioak monarkia moderatua ezartzen zuen eta Fernando VII.Aren botereak
mugatzen zituen. Laburbilduz, Cádizen egindakoak aurreko guztiarekin hausten zuen,
Antzinako Erregimenarekin alegia (absolutismoa barne).
Frantziarekin Independentzia Gerra amaitzean, 1814an, Fernando VII.A Espainiara itzuli
zen. Orduan, manifestua idatzi zuten diputatu absolutistek beraien babesa eman zioten
Erregeari eta ordena zaharra berrezartzea eskatu zioten, Cádizko legeria bertan behera
utziz. Fernando VII.A Valentzian lehorreratu eta handik gutxira absolutismoaren aldeko
generalek estatu kolpe bat eman zuten. Erregeak segituan Valentziako Erret Dekretua
argitaratu zuen Gorte konstituzionalak disolbatuz eta Konstituzioa zein beste legedi guztia
indargabetuz. Ondorioz, urte gutxi lehenago zabaldutako etapa liberalarekin amaitu zen,
Erregeak botere absolutua berreskuratu zuen eta Erregimen Zaharra berrezarri zen. Esan
beharra dago, espainiarren gehiengoa Fernando VII.Aren etorreraz asko poztu zela eta
horren erakusle gisa Madrilgo biztanleek egindako harrera aipatu daiteke. 1814an
maiatzaren 10ean pozarren errege aldarrikatu zuten.
1814-1820 artean Fernando VII.Ak botere absolutua berreskuratu zuen. Nobleziak eta
kleroak beraien pribilejio eta jabegoak berreskuratu zituzten eta Antzinako Erregimeneko
hainbat instituzio berriro martxan jarri ziren (Mesta, Inkisizioa, gremioak, etab.). Urte
hauetan liberal eta frantsestuen aurkako errepresioa latza izan zen. Liberalak eta aurreko
gobernuko kideak zapalduak izan ziren eta askok erbestera ihes egin behar izan zuten.
Honetaz gain, sei urte hauek oso kaotikoak izan ziren. Gerra ezberdinen ostean
(Independentzia Gerra, Amerikako koloniak) Estatua oso pobretuta zegoen. Garai hartako
gariaren krisiak eta merkataritza harremanek behera egiteak, batez ere Amerikako
Koloniekin zituzten arazoak zirela eta, egoera asko zailtzen zuen.
Honetaz gain, Antzinako Erregimeneko fiskalitatea berrezartzeak, diru sarrerak mugatuak
izatea eragiten zuen. Estatuak zeuzkan finantza arazoei hurrengo urteetan
desamortizazioen bitartez aurre egin nahi izan zitzaion. Azkenik, militar liberalek
egindako pronuntziamenduek egoera oraindik gehiago nahastu zuten.
4. Ondorioak
Testutik ondorioztatu daiteke idazleak monarkia absolutua eta Antzinako Erregimenaren
aldekoak zirela eta Independentzia Gerra aurreko egoera berrezarri nahi zutela. Beraien
helburua lortu zuten eta Antzinako Erregimena indarrean egon zen 1814 eta 1820 artean.
Dena den, Espainiako historian garrantzia edo influentzia gutxiko testua izan zen, soilik
atzerapauso bat adierazten zuelarik. Goian esan bezala, sei urteak kaotikoak izan ziren,
azkenean absolutismoarekin amaitzea lortu zuten. Riego generalaren pronuntziamenduak
arrakasta eta sostengu nahikoa lortu zuen berriro ere Cádizko Konstituzioa berrezartzeko.
Hala ere, nazioarteko testuinguruaren ondorioz, 1823 eta 1830 artean berriro ere eta,
oraingoan azken aldiz Espainiako historian absolutismoa egon zen indarrean.