Amerikako eta Frantziako Iraultzak: hasiera eta ondarea

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,64 KB

1.2 Independentzia Gerra (1775-1783)

1774an, Hamairu Kolonietako ordezkariak Filadelfiako (Pennsylvania) Lehen Biltzarrean bildu ziren. Bertan, eskubideen aldarrikapena idatzi zuten, eta lehen arma-mugimenduak hasi ziren. Britaniarrak Lexington-en 1775ean (Massachusetts) menperatzeak bultzada handia eman zion altxamenduari.

Politikaren arloan, Thomas Jeffersonek, Amerikako Iraultzaren ideologoak, Virginiako Eskubideen Aldarrikapena idatzi zuen (1776). Bertan, subiranotasun nazionalaren, botereen banaketaren eta sufragioaren printzipioak adierazi ziren, eta AEBen Independentzia Aldarrikapenaren oinarria izan zen. 1776ko uztailaren 4an sinatu zen AEBen independentzia.

Frantziak eta Espainiak laguntza militarra eman zieten kolonoei, Britainia Handia ahuldu nahian. Gerraren etapa erabakigarria kolonoek Saratoga-n 1778 (New York) eta Yorktown-en (Virginia) 1781 irabaztean hasi zen. 1783an, Versailleseko Bakea sinatu zen: Britainia Handiak AEBen independentzia onartu zuen.

1.3 Amerikako Iraultzaren legatua

1787ko Konstituzioan politika-ordena berria antolatzen zen.

  • Estatu berriak egitura federala zuen.
  • Presidenteak botere betearazlea zuzentzen zuen; lau urtetan behin hautatzen zuten, zeharkako sufragioren bidez (zentsitarioa). George Washington izan zen Amerikan Estatu Batuetako lehen presidentea.
  • Botere legegilea herritarrek hautatzen zuten. Kongresuari zegokion botere hori bi ganberatan banatzen zen: Ordezkarien Ganbera eta Senatua.
  • Botere judiziala auzitegien esku zegoen. Auzitegi Gorenaren eginkizuna zen gobernuaren legeak eta ekintzak Konstituzioaren aurkakoak ez zirela kontrolatzea.

Amerikako Iraultzak oso eragin handia izan zuen ondoren. Eredu izan zen Frantziako Iraultzarentzat eta Amerikako gainerako independentzia-mugimenduentzat; izan ere, 1787ko Konstituzioan aldarrikatzen ziren eta praktikan jarri ziren lehen aldiz subiranotasun nazionalaren eta botereen banaketaren printzipioak.

2. Frantziako Iraultzaren hasiera

2.1 Frantziaren egoera, Iraultza aurretik (1789)

1789. urtearen hasieran, Frantzia potentzia handia zen eta Antzinako Erregimeneko arauei jarraiki bizi zen. Herrialdeak arazo larriak zituen.

A. Estamentuzko gizartea

Gizarte-eredu horretan nobleziaren eta kleroaren pribilegioei eusten zitzaien, gainerako biztanleen kontura.

B. Ekonomia krisia (1780tik)

Ekonomia krisi-egoeran zegoen 1780tik, etenik gabe. 1789an krisia areagotu egin zen: oinarrizko produktuen prezioek, batez ere ogiaren prezioak, handitu zuten. Hori dela-eta, matxinada-giroa sortu zen kleroaren eta nobleziaren aurka. Kleroari hamarrena ordaindu behar zitzaion; nobleziari, berriz, gariarekin espekulatzea leporatzen zion herriak.

C. Ogasunaren defizita

Krisiaren beste alderdi bat ogasunaren defizita zen. Defizitak gora egin zuen Amerikako gerraren gastuen ondorioz. Hala ere, pribilegiatuek zergarik ez ordaintzea zen defizitaren kausa sakona. Burgesiak eta nekazariek izan behar zuten aurrekontu osoaren zama.

D. Krisia politikan

Politikan ere krisia zegoen. Luis XVI.a erregea babesa galduz joan zen herriaren eta pribilegiatuen artean. Herriak ikusten zuen erreformek ez zutela arazorik konpontzen, eta pribilegiatuak beldur ziren boterea galtzeari, Ilustrazioaren ideien eraginez. Gainera, errege eta erreginaren (Austriako Mª Antonieta) irudia gero eta txarragoa zen, defizita haien diru-xahuketek eta luxuzko bizimoduak eragiten zituztela uste baitzen.