Etika eta Balio Moralaren Oinarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,57 KB

Balio moralen ezaugarriak

  • Giza aukeramenaren menpekoak dira: bakarrik erabaki askeak hartzeko gaitasuna duten pertsonek praktikan jarri ditzakete.
  • Moraltasunak berarekin dakar ardura: aske jarduteagatik egiten dugunaz arduratsuak gara.
  • Sentimendu moralei lotuta daude: adibidez, sufrimenduarekiko gupida (compasión).
  • Unibertsalak dira: balio garrantzitsuenak izango balira bezala hartzen ditugunez, pentsatzen dugu munduko leku guztietan indartsu egin daitezkeela. Ez ditugu bakoitzaren gustuaren araberako ezaugarri hautazkotzat hartzen; pertsona guztiek hartu behar dituzte kontuan.

Emotibismoa

Emotibisten helburu bakarra: esakune (proposizio) moralen bidez emozioak eta sentimenduak adieraztea da, ez gure ezagutza zabaltzea, ezin delako esan egiazkoak edo faltsuak diren. Emotibisten ustez, esakune moralek bakarrik adierazten dute hitz egiten duenak sentitzen duena.

Erlatibismo morala

Grezian sortu zen, eta Sofistak ziren aitzindariak. Haiek herrialde askotako ohitura-aniztasuna eta gizarte berean zeuden ikuspuntu asko ezagutzen zituzten. Hori dela eta, ondorioztatu zuten ezinezkoa zela irizpide moral unibertsalak aurkitzea.

Erlatibismo morala: bai gizarte bakoitzak, bai pertsona bakoitzak, bere printzipio moralak ditu, bere pentsamoldearen araberakoak direnak, eta horregatik berari baino ez zaizkio balio; hau da, besteentzat ez dira baliagarri.

Erlatibismoak ondorioztatzen du balio eta arau moral guztiak talderen bati edo banako bati dagozkiola. Beraz, ezin dugu balio unibertsala duen printzipio moralik lortu. Honi etnozentrismo deritzo.

Etnozentrismoak baieztatzen du ezinezkoa dela aukera baten ontasuna justifikatzea edozein gizakiaren aurrean. Gure bizimolde berbera dutenei baino ezin diegu erabaki bat justifikatu, haiek bakarrik ulertuko digutelako.

Utilitarismoa: Hedonismo modernoa

Ahalik eta zoriontasun handiena (plazer handiena) lortzea da helburua. Izaki gehienentzat, haien helburu morala utilitarismoa da. Plazerak gehiengoaren ongizatea esan nahi du.

David Hume eta enpatia

Gizakiek sentimendu sozialak ditugu, besteengan kezkatzera eramaten gaituztenak. Sentimendu sozial horren oinarria enpatia da, besteekin bat egiteko.

Stuart Mill eta ongizate soziala

Stuart Mill filosofoaren ustez, mundu hobea eratzeko funtsezkoa da beharrezko erreforma sozial, politiko eta ekonomikoak egitea ongizatea lortzeko.