Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak: Definizioak eta Analisiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,37 KB
Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak
Ekonomiaren Definizioa eta Ezaugarriak
EKONOMIA-ESKASIA: Pertsonen beharrak asetzeko baliabide nahikorik ez izatearen sentsazioa da.
Ekonomia unibertsala da, denoi eragiten baitigu, nahiz eta modu desberdinean eragin. Erlatiboa da, eskura dauden baliabideak beharrak asetzeko adinakoak ez direlako gertatzen baita.
EKONOMIA: Gizakien beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta aprobetxatzeko modua aztertzen duen zientzia da.
Erabaki Ekonomikoak
AUKERA KOSTUA: Erabaki bat hartzean aukeratu gabe uzten den hori da. Dirutan neurtu daiteke, edo beste modu batean.
Beharren Sailkapena
- LEHEN MAILAKO BEHARRAK: Ezinbestekotzat jotzen dira, giza izaerarekin estu lotuta daudelako eta eragin zuzena dutelako biziraupenean zein garapenean. Adibidez: Elikadura, jantziak...
- BIGARREN MAILAKO BEHARRAK: Bigarren mailako beharrak ez dira ezinbestekoak. Behar mota horiek asetzeak ongizatea handitzen du, eta aldatu egiten dira garai edo kultura batetik bestera.
Ekonomiaren Eragileak
EKONOMIAREN ERABAKI-HARTZAILEAK:
- FAMILIAK: Lehentasunak eta diru-sarrera maila kontuan hartzen dituzte.
- ENPRESAK: Etekina maximizatzea, egonkortzea eta haztea bilatzen dute, gizarte ingurumen balioak errespetatuz.
- SEKTORE PUBLIKOA.
Errenta eta Hazkundea
ERRENTAK: Ekoizpen-baliabide bat denbora-aldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den balioa edo prezioa adierazten du.
EKONOMIA HAZKUNDEA: Gizarte batean, aldi jakin batean ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen balioaren edo errentaren handitzea da.
- Ekoizpen faktoreak areagotzea: baliabide gehiago erabili (langile, instalazio...).
- Produktibitatea hobetzea: Ekoizpen baliabideak erabiliz ale gehiago ekoizteko aukera badago.
ERRENTAREN FLUXU ZIRKULARRA: Ekonomia-eragileen arteko loturen multzoa da. Enpresek errentak ordaintzen dizkiete familiei, lanaren eta beste ekoizpen baliabide batzuen truke, eta familiek prezio bat ordaintzen diete enpresei, haiek ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen truke.
MERKATUA: Eskaintzaileek (saltzaileek) eta eskatzaileek (erosleek) produktu jakin baten inguruan egindako salerosketa-jardueren multzoari deritzo.
ESKARIAREN ELASTIKOTASUNA: Neurtzen du zenbat aldatzen den eskatutako kantitatea eskarian eragiten duten faktoreen aldaketen arabera.
Kostuak
KOSTU FINKOAK: Ekoitzitako kantitatea aldatu ere aldatzen ez diren kostuak dira.
KOSTU ALDAKORRAK: Ekoitzitako unitateekiko proportzionalak diren kostuak dira.
GUZTIZKO KOSTUAK: Kostu finkoen eta kostu aldakorren batura dira.
KOSTU MARJINALA: Guztizko kostua / kantitatea
ERRENDIMENDU MARJINALA: Sarrera marjinalak - Kostu marjinalak.
SARRERA MARJINALA: Guztizko sarrerak / kantitatea
Makroekonomia eta Estatua
POLITIKA MAKROEKONOMIKOA: Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriak eta erabiltzen dituen tresnak dira.
MERKATUAREN HUTSEGITEAK ETA ESTATUAREN ESKU-HARTZEA:
- Ziklo ekonomikoen ezegonkortasuna → Politika makroekonomikoa.
- Ondasun ez-errentagarrien urritasunak → Ondasun publikoak hornitzea.
- Kanpo eragin kaltegarriak → Ingurumen politika.
- Lehia ez-prefektua → Monopolien aurkako legeak, lehia askea lortzeko.
- Errentaren banaketa desberdina → Politika makroekonomikoa (errenta banatzearen eginkizuna).
Langabeziaren Neurketak eta Motak
JARDUERA-TASA: (Biztanleria aktiboa / Biztanleria) x 100
LANGABEZIA-TASA: (Langabeak / Biztanleria aktiboa) x 100
OKUPAZIO-TASA: (Landunak / Biztanleria aktiboa) x 100
LANGABEZIA MOTAK:
Ziklikoa: Merkatu baliabideak esleitzeko eragile nagusia duten ekonomietan, enpresa-jarduera ekimen pribatuaren gorabeheren menpe dago, eta horren ondorioz, hedaldiak eta atzeraldiak daude. Langabezia ziklikoak nabarmen egiten du gora atzeraldietan, eta hedaldietan, berriz, behera egiten du.
Urte-sasoikoa: Jarduera batzuek urte-sasoi batzuetan bakarrik behar dute eskulana, eta horrexek eragiten du langabeziaren jaitsiera turismoaren goi-denboraldian.
Egiturazkoa: Enpresaburuek proposatzen duten lan-eskaintza eta langileek eskatzen duten lana guztiz bat ez etortzeak eragiten du. Egiturazko langabezia, funtsean, langileak lanpostu hutsak betetzeko gaitasun tekniko egokia ez izatearen eta lanpostu jakin bat betetzeko eskatzaile gehiegi egotearen ondorioa da. Langabezi mota hau kezka handiena sortzen duen langabezia da, denboran iraun egiten duelako. Egitura ekonomikoa desegokia delako sortzen da, atzera egiten ari diren ekoizpen-jarduerak daudelako batez ere. Aldaketa teknologikoarekin oso lotuta dago egiturazko langabezia. Jakina, herrialde batean atzeraldian dauden jardueren bolumena zenbat eta handiagoa izan ekonomia-jarduera osoarekiko, orduan eta handiagoa izango da egiturazko langabezia.