Ekonomia: Merkatua, Eskaintza, Eskaria eta Ekoizpena
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 11,73 KB
1. Merkatua eta Dirua
Merkatua eskaintzaileek (saltzaileek) eta eskatzaileek (erosleek) produktu jakin baten inguruan egindako salerosketa jardueren multzoa da.
Diruak, ordainketarako edo trukerako tresna den aldetik, funtsezko eginkizuna izan du merkatuen bilakaeran.
2. Eskaria
Erosleok merkatura jotzen dugu interesatzen zaigun produktua diruaren truke erosteko.
Eskariak adierazten du eskatzaileak, prezio jakin batean, ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden.
Eskaria baldintzatzen duten faktoreak:
- Ondasunaren prezioa
- Lotutako ondasunen prezioa:
- Ondasun osagarriak
- Ordezko ondasunak
- Errenta erabilgarria
- Kontsumitzailearen lehentasunak
Eskaria baldintzatzen duten faktoreak (2):
Ondasunaren prezioa: Zenbat eta garestiagoa izan produktu bat, orduan eta kantitate txikiagoa erosteko prest egongo da eskatzailea, eta alderantziz.
Lotutako ondasunen prezioa:
- Ondasun osagarriak: Baten prezioak gora edo behera egiteak, ondasun osagarrien eskarian eragiten du. Adibidez: autoa eta gasolina.
- Ordezko ondasunak: Ondasun baten prezioak gora egiten badu, bere eskariak behera egingo du, ordezko ondasun baten mesedetan. Adibidez: sakarina eta azukrea.
Eskaria baldintzatzen duten faktoreak (3) - Eroslea
Errenta erabilgarria: Erosteko ahalmena. Ondasun jakin baten eskariaren eta errenta-gehikuntzaren arteko erlazioari erreparatuz, ondasunak hiru taldetan sailkatzen dira:
- Behe-mailako ondasunak: Errentak gora egitean, gutxiago eskatzen diren ondasunak. Adibidez, mahai-ardoa (ardo merkea).
- Ondasun arruntak: Eskatzailearen errenta hazten den proportzioan, haziko da hauen eskaria. Adibidez, etxebizitza, etxetresna elektrikoak.
- Luxuzko ondasunak: Errentak gora egitean, haien kontsumoa nabarmen igotzen da. Adibidez, bitxiak, kirol-autoak.
Kontsumitzailearen lehentasunak: Prezioak edo errenta alde batera utzita, zaletasunek, lehentasunek eta modak ere eragina dute eskatzaileen portaeran.
3. Eskaintza
Eskaintzak adierazten du enpresak, prezio jakin batean, ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden.
Eskaintza baldintzatzen duten faktoreak:
- Ondasunaren prezioa: Merkatuan, beren produktuen truke kobra dezaketen prezioaren araberakoa izango da eskaintza.
- Ekoizpen-faktoreen kostuak: Baliabideen kostuak gora egiten badu, etekinak gutxitu egiten dira; ondorioz, baliteke enpresak eskaintza murriztea.
- Enpresa-helburuak: Adibidez, merkatu berrietan, lehendabiziko helburua ekoizpena eta salmenta maximizatzea izaten da. Gerora, enpresa merkatuan sendotzen denean, denbora egongo da etekinak maximizatzeko.
4. Aldaketak merkatu-baldintzetan: Mugimenduak eskariaren kurban
Eskatutako kantitateak gora egitea:
Eskatutako kantitateak gora egiten badu, eskariaren kurba eskuinerantz mugitzen da, D-tik D'-ra. Kurbaren lekualdatzea arrazoi hauen ondorioz gertatzen da:
- Ordezko ondasunen prezioak gora egitea.
- Ondasun osagarrien prezioak behera egitea.
- Errenta gora egitea, kontsumo-ahalmena handituz.
- Aldaketak zaletasunean: aldeko aldaketak. Adibidez, produktu bat modan jartzea.
Eskatutako kantitateak behera egitea:
Eskatutako kantitateak behera egiten badu, eskariaren kurba ezkerrerantz mugitzen da, D-tik D'-ra. Kurbaren lekualdatzea arrazoi hauen ondorioz gertatzen da:
- Ordezko ondasunen prezioak behera egitea.
- Ondasun osagarrien prezioak gora egitea.
- Errenta behera egitea, kontsumo-ahalmena gutxituz.
- Aldaketak zaletasunean: kontrako aldaketak. Adibidez, produktu bat modatik pasatzea.
Eskainitako kantitateak gora egitea:
Eskainitako kantitateak gora egiten badu, eskaintzaren kurba eskuinerantz mugitzen da, O-tik O'-ra. Kurbaren lekualdatzea arrazoi hauen ondorioz gertatzen da:
- Ekoizpen-faktoreen prezioak behera egitea.
- Teknologian hobekuntzak.
- Merkatu-kuota eskuratzeko espektatibak.
Eskainitako kantitateak behera egitea:
Eskainitako kantitateak behera egiten badu, eskaintzaren kurba ezkerrerantz mugitzen da, O-tik O'-ra. Kurbaren lekualdatzea arrazoi hauen ondorioz gertatzen da:
- Ekoizpen-faktoreen prezioak gora egitea.
- Enpresa-helburuak aldatzea.
- Teknologiaren kostuak handitzea.
5. Eskariaren elastikotasuna
Eskariaren prezio-elastikotasunak neurtzen du ondasun baten prezioa aldatzean eskatutako ondasun-kantitatea zenbat aldatzen den.
Ep = Eskatutako kantitatearen aldaketa portzentuala
prezioaren aldaketa portzentuala
| Ep | Ep=1 | Ep>1 |
|---|---|---|
| ez elastikoa | Elastikoak | |
| Qd- ren aldaketa | Qd ren aldaketa=prezioaren aldaketa | Qd- ren aldaketa > prezioaren aldaketa baino |
| Diru sarrerak behera | diru sarrerak berdin | Diru sarrerak gora |
4.EKOIZPENA ETA BANAKETA
1.EKOIZPENA
Enpresa, natura baliabideen, lanaren eta kapitalaren elkarketa da, gizarteak eskatzen dituen ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta jendearen eskura jartzeko (banatzeko), horren truke etekin bat lortuz
Balio erantsia, ekoizpenak produktuei gehitzen dien erabilgarritasuna da. Ekoizpenaren ondoren balio haundiagoa baitute pozesu horren aurretik zutena baino.
Teknologia, prozeduren, ekoizpen ekipamenduen eta makinen multzoa da. Ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko, une jakin batean, faktore materialak, giza faktoreak eta antolaketa uztartzen ditu.
Ikerketan eta Garapenean egiten deen inbertsioari I+G esaten zaio. Inbertsio horri esker garatu ahal izan da teknologia.
1.EKOIZPENA(2)
Ikerketan eta garapenean (I+G) egindako inbertsioen emaitza patentatu daiteke; hau da, asmakizun baten ezaugarrik eta erabilgarritasuna erregistra daitezke erakunde publiko batean, asmakizun horren eskubde ekonomikoak gordetzeko
INPUTA/SARRERAK---------->EKOIZPEN PRZESUA--------> OUTPUTAK/IRTE
ekoizpen baliabideak produktu erdilanduak produktu bukatua
hondakinak
2.NOLA EKOITZI?
Ekoizpen prozesu teknologikoak balioesteko edo kalifikatzeko, ekoizpenefizientzia kontzeptua erabiltzen da
Bi adierazleren bidez neur daiteke ekoizpen efizientzia: efizientzia teknikoa eta efizientzia ekonomikoa
Efizientzia teknikoa dagoela esan daiteke, A teknologiak eta B teknologiaren produktu kantitate bera ekoizten badu baina ekoiizpen faktore unitate gutxiago erabiliz, edo produktu gehiago ekoizten baditu antzeko ekoizpen faktore kantitateak erabiliz.
Kostu txikienaz ekoizteko aukera ematen duen teknologia aukeratzean datza efizientzia ekonomikoa.
3.PRODUKTIBITATEA
Produktibitatea, ekoitzitako kantitatearen eta ekoizpena lortzeko erabili den ekoizpen faktoreen kantitatearen arteko erlazioa da.
Lanaren produktibitatea eta kapitalaren produktiitatea(makinena) kalkulatzeko, honako formula hauek erabiliko dira:
Lanaren produktibitatea=ekoizpena/erabilitako lan unitateak
PL=Q/L
Kapitalaren produkti= ekoizpena/erabilitako makina unitateak
PK=Q/K
4.EKOIZPEN KOSTUAK
Ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren ekoizpen faktoreen balioari esaten zaio ekoizpenaren kostua.
Kostu finkoa (KF), ez dira aldatzen ekoitzitako kopurua aldatzen bada ere. Adibidez: lokalaren errenta
Kostu aldakorra(KA), zuzenean lotutta daude ekoizpen mailarekin. adibidez: lehengaiak, energiaren kontsumoa
Guztizko kostuak (GK) kostu finkoen eta kostu aldakorren batura dira
GK=KF+KA
ENPRESA MOZKINA=SARRERAK GUZTIRA-KOSTUAK GUZTIRA
4.EKOIZPEN KOSTUAK (3)
Kostu zuzenak eta zeharkako kostuak
Kostu zuzenak: ekoizpenarekin zuzenean lotutta daude eta produktu bakoitzari zehazki eslei dakizkioke. Adibidez, erabilitako lehengaien kantitatea edo langile batek produktu batean zuzenean,lan egin duen ordu kopurua.
Zeharkako kostua: ekoizpen prozesuari eragiten dio edo zenbat produkturi eragiten diote aldi berean. Adibidez, lokalaren errenta
5.BANAKETA
Pertsonen espezializazioa handia izan denez, ekoizpena eta kontsumoa, soilik, ez dira nahikoak gizakien beharrak asetzeko. Ondasunak eta zerbitzuak banatu egin behar baitira sisteman parte hartzen dutenen artean.
Inguruan ditugun enpresa gehienek, beste enpresa batzuek ekoitzitakoa banatzen dute. Adib, supermerkatua
Produktuek, ekoizlearengandik kontsumitzailearenganako bidea egiteko erabiltzen diren bitartekoek osatzen dute banaketa kanala
2 motako banaketa kanala:
-kanal propioa. enpresaren jabetzakoa da
-kanpo kanala. ez da enpresarena
6.ENPRESA MOTAK
Egiten duten jardueraren arabera:
-lehen sektorea. Natura baliabideak ustiatzen duten enpresak
-Bigarren sektorea. Eraldatze jarduerakoak. enpresa industrialak
-Hirugarren sektorea(zerbitzuak). merkataritza enpresak eta zerbitzu enpresak
Ekoizpen faktoreen jabetzaren arabera:
-enpresa pribatuak.beste enpresa batzuen jabetzak
-enpresa publikoak: estatuaren jabetzak
-enpresa mistoak
6.ENPRESA MOTAK(2)
Egitura juridikoaren arabera:
-Banakako enpresak. Pertsona fisiko baten jabetzakoak
-Sozietateak. Bazkide enpresak dira. adib. sozietate anonimoa, kooperatibak..
7.ENPRESAREN OSAGAIAK
Enpresaren osagaiak 4 multzatan sailka ditzakegu:
-Giza elementua. enpresarekin lotura zuzen duten pertsonak
-Kapital edo ekoizpen ondasunak
-aktibo finkoa: ekoizpen jardueran denbora luzez erabilitako ondasunak dira. adib, makinak
-Aktibo zirkulatzailea: aldian-aldian berritzen diren ondasunak, adib, lehengaiak
7.ENPRESAREN OSAGAIAK
Antolaketa
-hornikuntza: materialak erostea eta biltegiratzea
-ekoizpena: Produktuak eta zerbitzuak ekoiztea
-Salmentak: produktuka merkaturatzen ditu
-Giza baliabideak: enpresaren pertsonala antolatzen du
- Finantzaketa eta inbertsioa. Funtsak bildu eta inbertsio politika kudeatuz
-zuzendaritza. betse arlo guztiak antolatu
ingurunea. enpresaren jarduna baldintzatzen duten kanpo faktoreak dira.
-ingurune orokorra. adibi: legeak, kultura...
-Ingurune espezifikoa. adib: enpresa horren bezeroak, hornitzaileak..