Ekonomia: Eskaria, Eskaintza eta Merkatuaren Funtzionamendua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,58 KB

Eskaria

Definizioa: Kontsumitzaileak ondasun baten zenbat kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean.

A) Eskaria baldintzatzen duten faktoreak

  • 1. Ondasunaren prezioa: Faktore garrantzitsuena da.
  • 2. Lotura-ondasunen prezioa: Ezin du ondasun bat kontsumitu bestea gabe (adibidez: kotxea eta gasolina).
  • 3. Errenta erabilgarria: Erosteko ahalmenak kontsumorako diru-kantitatea baldintzatzen du. Hiru taldetan banatzen da:
    • Behe-mailako ondasunak: Errentak gora egitean, eskariak behera egiten du.
    • Ondasun arruntak: Errenta gora egitean, eskaria gora doa.
    • Luxuzko ondasunak: Errenta gora egitean, eskaria gora doa (adibidez: Ferrari).
  • 4. Errenta erabilgarria: Erosteko ahalmenak kontsumorako diru-kantitatea baldintzatzen du.

B) Eskariaren kurba

Definizioa: Eskariaren funtzioaren adierazpen grafikoa da; eroslea prezio bakoitzean erosteko prest dagoen kantitatea erakusten du.

Eskaintza

Definizioa: Enpresak ondasun baten zenbat kantitate ekoizteko prest dauden prezio jakin batean.

A) Eskaintzan eragiten duten faktoreak

  1. Ondasunaren prezioa: Faktore garrantzitsuena da.
  2. Ekoizpen-faktoreen kostuak: Kostua gora doanean, prezioa ere gora doa.
  3. Enpresen helburuak (espektatibak).

B) Eskaintza-kurba

Eskaintzaren kurba gorakorra da: prezioa gora doanean, eskaintza ere gora doa.

Aldaketak merkatu-baldintzetan

  1. Mugimendua eskariaren kurban: Prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da eskaria.
  2. Mugimendua eskaintzaren kurban: Prezioa gero eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da ekoizleek eskaini nahiko duten kopurua.

Elastikotasuna

Eskariak preziorekiko duen elastikotasuna oso tresna baliagarria da enpresentzat, aukera ematen duelako prezio-aldaketek zer eragin izango duten aurreikusteko. Ondasun baten eskaria gero eta elastikoagoa izan, orduan eta eragin handiagoa izango dute prezio-aldaketek eskatutako kantitatean.

Merkatua eta lehia

Merkatuaren funtzioak

  • 1. Erosleak eta saltzaileak harremanetan jartzen ditu.
  • 2. Merkatu-ekonomien eta ekonomia mistoen oinarria da.
  • 3. Trukea errazten du.

Lehia perfektuko merkatua

Ezaugarriak:

  • 1. Erosle eta saltzaile asko daude.
  • 2. Ekoizpen merkea: ekoiztea ez da garestia.
  • 3. Merkatu homogeneoa: produktuak oso antzekoak dira, markarik gabeak.
  • 4. Erraz saltzeko moduko merkatuak: ondasun hauek ekoiztea ez da zaila.
  • 5. Prezio-gardentasuna dago: erosleek eta saltzaileek salmentari buruzko informazioa daukate.

Lehia inperfektua: Monopolioa

Enpresa batek asetzen du eskaera osoa; erabateko ahalmena du zenbat ekoiztu eta zein preziotan saldu erabakitzeko.

Zergatik sortzen dira monopolioak?

  • 1. Baliabide bat eskuratzeko esklusibitatea izatea.
  • 2. Lege-eskubideak izatea.
  • 3. Emandako zerbitzuaren ezaugarriak.
  • 4. Kostu-abantailak.

Oligopolioak

Ezaugarriak:

  • 1. Erosle asko eta ekoizle gutxi: merkatu-kuota enpresa gutxiren artean banatzen da.
  • 2. Produktu homogeneoak dira.
  • 3. Kapital-inbertsio handia behar da.

Oligopolioen funtzionamendua:

  • 1. Kolusiorik gabe (hitzarmenik gabe): Enpresak prezioak finkatzen saiatzen dira, kontuan hartuta zenbat sal dezaketen. Hiru estrategia daude: a) aurre hartzeko merkataritza-politika, b) prezio-gerrak, eta c) prezioen lidertza.
  • 2. Kolusiozkoak (hitzarmenekin): Enpresak lankidetzan ari badira, elkarrekin lehiatu beharrean, kartelak osatzen dituzte.

Enpresen artean egon daitezkeen akordioak:

  • 1. Prezioa finkatzea lehia ekiditeko.
  • 2. Merkatu-banaketa.
  • 3. Ekoizpena mugatzea akordioen bidez (adibidez: OPEP).

Lehia monopolista

  • Ekoizle asko eta erosle asko daude.
  • Enpresek ekoizten dituzten produktuak antzekoak dira, baina marken bidez desberdintzen dira.
  • Markak daudenean, publizitateak pisu handia du.
  • Kontsumitzaileek leialtasuna dutenez, enpresa horiek prezioak neurri batean aldatu ditzakete.