Herri Administrazioaren Kontratu eta Langile Motak: Gida Osoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,39 KB

Zerbitzu Publikoen Kudeaketa Kontratuak

Administrazioak enpresa bati zerbitzu publiko baten kudeaketa esleitzen dio kontratu honen bidez (adibidez, kiroldegi bat). Kudeaketa ez-zuzena ere esaten zaio. Bi baldintza bete behar dira:

  • Eduki ekonomikoa izan behar du, enpresak etekin ekonomikoa atera ahal izateko.
  • Administrazioak zerbitzuaren titulartasuna mantenduko du eta enpresaren jarduera ikuskatuko du.

Kontratuaren iraupena aldakorra da, baina biziarteko kontratuak debekatuta daude.

Hornikuntza Kontratuak

Produktu edo ondasun higigarrien erosketa eta errentamendua dute helburu. Hiru taldetan sailkatzen dira:

  • Ondasun ugari, elkarren segidan eta prezio jakinean ematen direnean (adibidez, udaletxeko berogailuetarako propanoa).
  • Informazioaren tratamendurako ekipo eta sistema informatikoak.
  • Fabrikazioarenak: Administrazioak finkatutako ezaugarri bereziak dituzten produktuak (adibidez, Ertzaintzaren uniformeen hornidura).

Emakida Publikoa

Aginte eskualdaketa bat ematen da. Administrazioak ondare edo zerbitzu bat ustiatzeko aukera ematen dio enpresa pribatu bati. Mota ezberdinak daude:

  • Zerbitzu Publikoen Emakida: Zerbitzu publiko bat antolatu eta ustiatzeko aukera (adibidez, garraio publikoa). Emakidadunaren ordainsaria erabiltzaileen ordainketek osatzen dute.
  • Obra Publikoen Emakida: Obra bat egiteko eta ustiatzeko aukera (adibidez, autopista bat).

Emakidak kostu-bidezkoak edo doakoak izan daitezke. Errentagarria ez bada, Administrazioak dirua ordain dezake.

Herri Administrazioetan diharduten Langile Motak

Karrerako Funtzionarioak

Legezko izendapen bati esker, ordainsari baten truke eta behin betiko zerbitzu profesionalak betetzen dituzte, Administrazio Zuzenbideaz araututako estatutupeko harreman baten bidez.

Bitarteko Funtzionarioak

Urgentziak eta beharrak direla eta, karrerako funtzionarioei dagozkien eginkizunak betetzen dituzte. Egoera hauetan:

  1. Plaza hutsak daudenean, karrerako funtzionarioekin bete ezin direnean.
  2. Titularrak aldi baterako ordezkatzeko.
  3. Aldi baterako programak betetzeko.
  4. Zeregin-kopuru handiegia edo zeregin-pilaketa dagoenean (gehienez sei hilabete).

Hautaketa-prozedura bizkorrak erabili behar dira, berdintasun-, merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioak errespetatuz. Lanpostua utzi behar dute 63. artikuluan jasotako arrazoiren batengatik edo izendapena eragin zuen arrazoia indarrik gabe geratzen denean.

Lan-Kontratuko Langileak

Lan-arloko legeriaren arabera kontratatutakoak, idatzizko lan-kontratu baten bidez zerbitzuak ematen dituztenak. Kontratuak finkoak, mugagabeak edo aldi baterakoak izan daitezke.

Behin-behineko Langileak

Izendapen bati esker eta behin-behineko izaeraz, konfiantzazko edo aholkularitza bereziko eginkizunak egiten dituztenak. Lanpostutik kenduko dituzte agintariak berak ere bere lanpostua utzi behar duenean. Behin-behineko langilea izateak ez du merezimendurik ekarriko Funtzio Publikora iristeko edo barne-sustapena egiteko. Karrerako funtzionarioen araubide orokorra aplikatuko zaie, egokia denean.