Ekonomia: Baliabideak, Enpresak, Aurrezkia eta Inbertsioak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 9,26 KB

1. Ekoizpen-baliabideak, Enpresa-etekina, Forma juridikoa

1.1 Ekoizpen-baliabideak

Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako elementuak.

  • Natura-baliabideak: Jatorria naturan dutenak (lurra, egurra…). Ordaina: Alokairua.
  • Lana: Ekoizpen-prozesuan, giza jarduera fisiko edo intelektuala. Ordaina: Soldata.
  • Kapitala: Enpresak dituen gauza fisikoak (dirua, makineria). Ordaina: Interesa.

Errenta: Ekoizpen-baliabide bat erabiltzearen truke ordaintzen den balioa edo prezioa da. Jatorria kapitalean du.

1.2 Enpresa-etekina

Enpresa-etekina (Ee) produktuaren salmentarekin lortutako diruaren (Sarrera Guztiak - SG) eta ekoizteko behar diren guztizko kostuen (Kostu Guztiak - KG) arteko aldea da. Formula: Ee=SG-KG

Ekoizpen-kostua: Ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko behar den dirua.

  • Kostu finkoak (KF): Ekoitzitako kopurua aldatu arren, berdin jarraitzen duten kostuak dira (adibidez, alokairua).
  • Kostu aldakorrak (KA): Ekoitzitako unitateekiko proportzionalak diren kostuak dira.

Sarrerak: Enpresek beren ondasunen eta zerbitzuen salmentarekin lortzen duten diru-balioa dira. Formula: SG= Qv · Pv (Salmenta kopurua bider salmenta prezioa).

1.3 Forma juridikoa

Erakunde batek bere nortasun propioa duenean hartzen duen forma da.

  • Banakako enpresak: Ez dute forma juridikorik.
  • Banakako enpresaburua (autonomoa): Lege-erantzukizun mugagabea du eta kapitala ezin da zatitu.
  • Erantzukizun mugatuko ekintzailea: Erantzukizun mugagabea du, etxebizitza salbu, eta kapitala ezin da banatu.

1.3.1 Sozietateak

Forma juridikoa dute.

  • Sozietate Anonimoa (SA): Eratzeko gutxienez 60.000€ behar dira. Erantzukizuna enpresaren ondarearen araberakoa da. Kapitala akziotan banatuta dago.
  • Sozietate Mugatua (SM): Eratzeko gutxienez 3.000€ behar dira. Erantzukizuna enpresaren ondarearen araberakoa da. Kapitala partaidetzatan banatuta dago.
  • Enpresa Berria Sozietate Mugatua: Eratzeko 3.012€ eta 120.202€ artean behar dira. Erantzukizuna enpresaren ondarearen araberakoa da. Kapitala partaidetzatan banatuta dago.
  • Kooperatibak: Estatutuaren araberako kapitala behar da eratzeko. Erantzukizuna egindako kapital-ekarpenaren araberakoa da. Bazkide bakoitzak boto bat du.

1.3.2 Beste kontzeptu batzuk

  • Aktiboa: Balio ekonomikoa duen ondasuna edo kobratzeko eskubidea.
  • Aktibo ez-korrontea: Ekoizpen-jardueran denbora luzez erabiltzeko moduko ondasun edo ekipamenduek osatzen dute.
  • Aktibo korrontea: Berritzen diren ondasunek eta etengabe zirkulatzen ari direnek osatzen dute.
  • Gizarte-kotizazioak: Enpresek eta langileek Gizarte Segurantzari ordaintzen dioten dirua da.
  • Gizarte Segurantza: Babes-ekintza publikoa da, behar-egoeran dauden herritar guztiei laguntza eta prestazioak bermatzea helburu duena.
  • Fiskala: Arlo publikoaren gastuak ordaintzeko baliabideak lortzea.
  • Tributua: Diru-sarrera publikoa da, derrigorrez ordaindu behar dena.
  • Tasak: Zerbitzu publiko baten truke ordaintzen dira.
  • Zergak: Sektore publikoak exijitutako ordainketak dira. Zuzenekoak edo zeharkakoak izan daitezke, eta gehikorrak edo proportzionalak.
  • Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK): Enpresek beren inguruko kezkak beren kezka bihurtzea borondatez (langileak, hornitzaileak, komunikabideak, bezeroak, ingurumena, iritzi publikoa).

1.3.3 Finantzaketa

  • Barne-baliabideak: Erreserbak. Enpresen aurrezkiak dira, ez dute kosturik.
  • Kanpoko baliabideak:
    • Mailegua: Epe luzera itzuli beharrekoa, aldi bakarrean jasotzen da eta interesak ditu bizitza osoan zehar. Ez da dirua ateratzen.
    • Kreditua: Epe laburrera itzuli beharrekoa, modu mailakatuan jasotzen da, urtebete baino gutxiagoan itzultzekoa. Dirua atera daiteke.

2. Aurrezkia eta Inbertsioa

2.1 Aurrezkia

Diru-sarreratik kontsumitzen ez dugun zatia da.

Helburuak: Larrialdiei aurre egitea, ezustekoak, helburu zehatzak lortzea.

Abantailak: Dirua seguru eta erabilgarri dago.

Eragozpenak: Errentagarritasun txikia du.

2.1.1 Aurrezteko arrazoiak

  • Larrialdiei aurre egiteko.
  • Etorkizunerako planak egiteko.
  • Zorrik ez izateko.
  • Inbertsioak saldu behar ez izateko.
  • Gogokoak ez diren lan-egoerei aurre egiteko.

Zorra: Dirua bueltatzeko beharra da.

Ondarea: Pertsona baten ondasunen, betebeharren eta eskubideen multzoa da.

2.1.2 Zenbat aurreztu behar da?

Diru-sarreren, ondarearen aberastasunaren eta osasunaren arabera.

2.1.3 Aurrekontua

Finantza-plan pertsonalizatua da, sarrerak eta gastuak kontrolatzeko balio duena.

Urratsak:

  1. Gastuak eta sarrerak identifikatu.
  2. Gastuen lehentasunak ezarri.
  3. Idatzi eta aurreztu.
  4. Aztertu eta doitu.

2.1.4 Gastu motak

  • Nahitaezkoak.
  • Beharrezko aldakorrak.
  • Ez-beharrezkoak.

2.1.5 Lehentasunezko gastuak ez ordaintzearen ondorioak

  • Zorra handitzea (berandutza-interesak).
  • Epaiketei aurre egitea.
  • Jabetzak galtzea.
  • Kreditu-historiala okertzea.
  • Berankorren zerrendan sartzea.

Hartzekoduna: Zorra kobratzen duen pertsona da.

Berankorra: Zor bat berandu ordaindu duen pertsona da.

Aldakuntza absolutua: 2 - 1 = 1

Ehuneko aldakuntza: (2 - 1) / 1 * 100 = 100%

2.1.6 Pentsio-planak

Ekarpen malguen bidez eratzen diren aurrezki-planak dira. Egoerak: erretiroa, lanerako ezintasuna, mendekotasuna, heriotza.

Zergatik pentsio-plan pribatua? Malgutasuna, fiskalitatea, balioaniztasuna.

Pentsio publikoaren kopurua: Kotizazio-urteak, gutxieneko kotizazio-aldia (15 urte), oinarri arautzaileak (azken 15 urteen batezbestekoa).

Kaltetutako kolektiboak: Emakumeak, gaixoak (soldata txikiagoak, kotizazio-aldi txikiagoak, bizi-itxaropen handiagoa).

2.2 Inbertsioa

Etorkizunean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen diogun erabilera da.

Helburua: Aurrezkia eta errentagarritasuna uztartzea.

Abantailak: Aukera asko daude inbertsio-profilaren arabera.

Eragozpenak: Arriskua dakar.

2.2.1 Inbertsioen sailkapena

  1. Likidezia: Inbertsio bat diru bihurtzeko gaitasuna.
  2. Segurtasuna/Arriskua.
  3. Errentagarritasuna: Inbertsioaren gainean etekin gehiago lortzea.

Errenta finkoko baloreak: Zor publikoa (Altxor Letrak - 3, 6, 12, 18 hilabete; Bonuak - 3 eta 5 urte; Obligazioak - 10, 15, 30 urte).

Akzioak: Enpresaren jabetza banatzeko balio duten partaidetzak dira. Burtsan akzioen prezioa aldatu egin daiteke.

Errenta finkoa: Gauza zehatz bat lortu nahi denean.

Errenta aldakorra: Dirua behar-beharrezkoa ez denean.

Inbertsio-funtsak: Inbertsioen arriskuak bermatzen dituen produktua da (finkoa, misto finkoa, misto aldakorra, aldakorra).

Dibertsifikazioa: Dirua arrisku-maila ezberdineko hainbat inbertsio-planetan banatzea da.

Rating: Arriskua kalifikatzen duten agentziak dira.

Zorra: Etorkizunean edukiko dugun dirua orain erabiltzea da, zergapetuz gero.

Diruaren prezioa: Maileguan eskatzeak kostatzen duen prezioa da.

Euriborra: Europako banku garrantzitsuenek elkarri mailegatzen dioten diruaren interes-tasa da.

Interesa: Besteren dirua alokatzearen prezioa da.

Interes nominala: Mailegu baten interes-tasa da.

UTB (Urteko Tasa Baliokidea): Mailegu baten kostu osoa neurtzen duen unitatea da.

Komisioak: Dirua erabiltzeagatik ordaindu beharreko aparteko gastuak dira.

2.2.2 Zor ohikoenak

  • Hipoteka-mailegua.
  • Mailegu pertsonalak.
  • Kreditu-txartela.
  • Beste txartel batzuk.
  • Banku-kontuko zorpekoak (zenbaki gorriak).
  • Kreditu azkarrak.

2.2.3 Zor motak

  • UTB oso handia dutenak.
  • Kontsumo-maileguak beharrezkoak ez direnak.
  • Etorkizunean balioa handitzeko potentziala dutenak edo sarrerak sortzeko balioko dutenak.
  • Ondasunak edo beste gauza batzuk merkeago saldu behar ez izateko balioko dutenak.