Ekoizpen aukeren muga
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,95 KB
Ekonomia normatiboa: Ekonomia postiboko datuak sorrarazten dituzten teoriak edo iritziak
Ekoizpen baliabideak: Ekoizpena egiteko oinarrizko elementuak
Errenta: Enpresak baliabideak erabiltzeagatik ordaintzen dutena
Teknologia: Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden baliabideen konbinazioa da
Efizientzia: Erabilgarri dauden baliabideak teknologia jakin batekin modu ezin hobean erabiltzea
Ekonomia- hazkundea: Aldi jakin batean ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen balioa edo errenta handitzea da
Ekonomia- sistemak: Gizarte batek baliabide urrien bidez, beharrak asetzeko eta baliabideak biztanleriaren artean banatzeko formulak ezartzeko erabiltzen duen modua
Errentaren fluxu zirkularra: Ekonomia-eragileen arteko loturen multzoa
Ekoizpen aukeren mugak (EAM): Gizarte batek denboraldi jakin batean gehienez ekoitz ditzakeen ondasunen eta zerbitzuen kantitatea adierazten du