Nietzscheren Filosofia: Bitalismoa eta Supergizakia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,33 KB
Bitalismoa
Gizateriaren bidea zalantzan jartzen du. Errua kristautasunarena da; zientzia, erlijio eta filosofiaren ereduak okerreko jarraibideak dira. Mendebaldeko kulturgintza kritikatzen du, bizia errealitate eta balio nagusitzat hartuz. Bizitzaren benetako muina tragedia da, ez filosofia kontzeptuala.
Bi joera nagusi
- Bizitza eraldatzen: Arrazionalismo intelektualarentzat bizitza geldi dago.
- Bi irudi: Dioniso (atsegina) eta Apolo (arrazoi eta neurrien jainkoa).
Kristautasunaren kontrako kritika
Bitalismoa mundu jainkotiarretik askatu behar da. Erlijioa herri xehearen matxinada da eta herri xumearen baloreak dira nagusi; erlijio gaixoenak eta ahulenak dira. Hau bizitza ahula eta artaldekoa da, beldurraz jarduten duen morala.
Morroien eta jaunen morala
- Esklabo morala: Bizitza makaltzen du eta berdintasuna du oinarri.
- Jaunen morala: Bizitza goresten du, hierarkia eta mailaketa oinarri hartuta.
Jainkoa hil da gizakiaren garapena zabaltzeko; Jainkoa bizitzaren kontrakoa da. Ateismoa aldarrikatzen du eta mendebaldeko metafisika kritikatzen du.
Supergizakia
Jainkoaren heriotzaren ostean dator. Supergizakia norberak bere baloreak sortzea da, XIX. mendeko pentsakerekin bat eginez.
Eraldaketa prozesua
- Gamelua: Lege morala.
- Lehoia: Baloreak ukatu.
- Haurra: Balore berriak sortu.
Botere nahia
Gizatasuna askea da, nahiak eta gogo eragingarriak ditu. Bizinahia: zenbat eta kementsuago, desberdintasun handiagoa; zenbat eta ahulago, berdintasun handiagoa. Botere nahia bizitza maila handiagoa eta hobea lortzeko da.
Betiereko itzuleraren teoria
Bizitza behin eta berriro errepikatzen da. Kontrajarria duen ikuspegia: errealitatea lerroen antzera doa, ez du haraindiko ihesbiderik. Gizakiak hobetze lanari kemenez heldu behar dio.
Nihilismoa
Heriotzaren ondorioa da. Munduan duen egitekoa jakin ezean, gizakia nihilismoan erortzen da. Botere nahia eta nihilismoa lotuta daude: botere nahi gutxi, nihilismoa areagotu. Bizitzari gogo eta adorez baiezkoa eman behar zaio baloreak bereganatuz. Jainkoa hil da: gizakiari dena zilegi.