Hominizazioa eta humanizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 31,66 KB

4. EZAGUTZA ZIENTIFIKOA

4.1 ZIENTZIAREN EZAUGARRIAK

Ezagutza zientifikoa, naturaren edo gogoaren gertakarien eta prozesuen ezagutza arrazionala da.

Zientzietan, elkarrekin erlazionatuta dauden eta elkar baldintzatzen duten elementuen egiturei buruzko enuntziatu sistematikoak egiten dira.

Frogapen logikoa edo enpirikoa da egia zientifikoaren urrezko legea.

  • Frogapen logikoa esaten zaio aldez aurretik ezarritako premisa batetik, edo batzuetatik, ondorio koherente bat onodrioztatzeari.

  • Frogapen enpirikoa, indukzioaren bidez enuntziatu orokorrak lantzea eta haietatik ondorio partikularrak ondorioztatzea da.Ondoren, behaketaren bidez aztertu behar da errealitatearen gertakariekin bat egiten duten ala ez.

4.2  ZIENTZIA MOTAK

A) Zientzia formala

Arrazionalak, zehatzak eta koherenteak dira, eta prozesu mental logikoez eta matematikoez arduratzen dira. Edukiz hutsak diren formak baina egoera bakoitzean elementu desberdinekin bete daitezkeenak dira zientzia hauen aztergaiak.

B) Zientzia empirikoa

Objektiboak:


Naturaren eta gizakiaren gertakariez eta prozesuez arduatzen dira.

Esplikatiboak:


Arlo bati dagozkion zenbait legek osotasun koherente bat eratzen dutenean, teoría bat osatzen dute.

Prediktiboak:


Baldintza jakin batzuk betez gero, gertakari batzuk noiz eta nola gertatuko diren iragartzean.

Kontrastagarriak:


Hipotesi edo lege orokorretatik ateratako ondorioak esperientziarekin alderatzea beharrezkoa da.

4.3 ZIENTZIAREN METODOA

A) Metodo induktiboa

Aristotelesek bereizi zituen:

-Indukzio osoa

: Kasu guztietan behaketartik eta analisitik abiatzen da, orokortze batera iristeko

Indukzio osatugabea:

Kasu batzuen behaketa eta analisia egiten da, orokortze batera iristeko

B)Zientzia formalen método deduktiboa

Metodo deduktiboa logikaren eta matematikako eragiketen método komuna da. Baina zientzia enpirikoek ere erabiltzen dute ondorioen inferentziaren atalean. Inferentzia deritzo aldez aurretik ematen diren datu edo premisetatik abiatuta ondorioak emateari.

C)ZIENTZIA ENPIRIKOEN METODO HIPOTETIKO-DEDUKTIBOA

Galieleo Galileik formulatu zuen eta zientzia enpirikoen método propiotzat ezarri zen.

-Ebazpena

: Arazo bat aurkitu eta aztertzean datza.

Konposizioa:

Hipotesi bat egiten da arazoa azaltzeko, eta emaitzak ondorioztatzen da.

-Frogapen enpirikoa:

Hasierako hipotesitik ondorioztatutako emaitzak gertakariekin kontrastatzea da.

4.GAIA

1.1 Eboluzioaren teoría

Lamarck-ek lehenbizikoz adierazi zuen izakiak ez direla beti berdinak izan, eta eboluzioaren ideia proposatu zuen. Aurre egin zion fixismoari eta kontrako teoría berri bat sortu zuen: transformismoa.

Charles Darwin, fixismoaren aldeko pentsamoldeari aurre eginez, ondorioztatu zuen denak espezie beretik zetozela.

Baieztapen hauetan dago oinarrituta eboluzioaren teoría.

  • Izaki bizidun guztiek jatorri berbera dute.

  • Espezieek eboluzionatu egiten dute. Espezieak etengabe agertzen, desagertzen eta aldatzen dira.

  • Gradualismoa. Aldaketa-prozesua pixkanaka agertzen da, eta ez daude bat-bateko jauziak espezie batetik bestera

  • Hautespen naturala

1.2. Gizakiak izandako prozesu ebolutiboa: hominizazioa

Antropogenesia edo giza espeziaren garapena hominizazioan oinarritzen da.

Hominizazio deritzon prozesuari esker, giza espeziak eboluzionatu egin zuen, lehenbiziko arbasoetatik Homo sapiens sapiens izateraino. Oso prozesu luzea izan zen: primateen sorrerarekin hasi zen; ugaztun batzuek eboluzionatu eta lehen primateak agertu zirenean.

Animalia berri horiek lo egiten zuten egunez, eta ehizan ibiltzen ziren gauez. Ikusmen zorrotza garatu zuten, eta gizakiok ezaugarri hori heredatu genuen.

Txinpantzeak dira hominidoen arbasorik hurbilekoenak

Aldaketa anatomikoak

Hankabiko bihurtzea:

Batetik bestera, joateko eta ugaritzen ari ziren soilguneak zeharkatzeko, ez zen nahikoa zuhaitzetik zuhaitzera joateko gai izatea, eta beraz, atzeko bi hankekin ibiltzen ikasi behar izan zuten. Jarrera horren eraginez, Bizkarrezurra garatu zen.

-Entzefalizazioa:

Garunaren tamaina eta konexio neurologikoen kopurua hazi egin ziren. Handitze-prozesu horretan, faktore garrantzitsuak izan ziren lanabesak egiten hastea eta bizitza social gero eta konplexuagoa izatea.

Eskua laburtzea:

Eskua laburtu egin zen, eta hatz lodia luzatu zen

B)Aldaketa fisiologikoak

- Eskuak libre geratzea:

Eskuak tresna bilakatu ziren, gainerako lanabes guztiak egiteko. Hatz lodiaren kontrako posizioari esker, doitasun-pintzak garatu genituen

Plastikotasun biolgikoa:

Gure gorputza ez dago espezializatuta funtzio jakinetrako, eta oso erraza da hari kalte egitea.

Ugalketaren berezitasunak:

Giza sexualitateak ezaugarri nagusi bat du: Kontrola, hormonala ez ezik, kortikala ere badela.

C)Aldaketa sozialak

-Bizitza soziala areagotzea

: Taldekideek elkarlanean aritu behar zuten, Ehizarako estrategiak antolatzeko eta lanabesak egiteko, bai eta elikagaiak manipulatzeko ere. Pertsonen arteko loturak estutu egiten dira.

Hizkuntza:

Ezinbestekoa zen komunikatzeko modu eraginkor bat. Funtsezkoa zen garunaren ahalmena areagotzea.

1.3. GIZAKIAK IZANDAKO PROZESU EBOLUTIBOA: HUMANIZAZIOA

A) Faktoreak

-Sua aurkitzea:

Suaren erabilerak abantaila handiak ekarri zituen izan ere, suak argia eta beroaa ematen ditu, harrapakariak uxatzen ditu, janaria egosteko balio du, eta su ingurua leku aproposa da bilduta egoteko.

Lanabesak egitea:

Ebakitzeko tresnak eta defendatzeko armak egiten ziren.

Nekazaritza eta abeltzaintza:

Gizarte omaden bizibidea ehizan eta bilketan zegoen oinarrituta.

Gizarte-antolaketa:

Nomada izateari utzi ziotenean, gizartea antolatzen hasi zen. Gizarte eredu berri bat sortuz zen.

  • Merkataritza:  Nekazaritzak eta abeltzaintzak ekarritako lan berriek ez zuten hainbeste arreta eskatzen, pertsonek denbora libre gehiago zuten trukeak eta akordioak egiten hasteko.

  • Gerra: Norberak egindako lañaren emaitzen jabe sentitzen hasi ziren gizakiak, eta, jabetza horiek defendatzeko, gerra erabiltzen zuen.

Historia:

Armadek eta hierarkiek boterea eskuratzeko borroka egiten zuten bitartean, gizartean bizitzeko hainbat modu sortu ziren. Politika, ekonomia eta historia jaio ziren.

B)Adimena eta hizkuntza

Adimenari esker, garunera iristen den informazio guztia interpretatzen dugu, arrazoimenaren eta irudimenaren bidez. Horri esker sor daiteke bizitza afektiboa. Denborazkotasuna gizakion ezaugarri bat da, eta, hari esker, iragana uler dezakegu eta etorkizunerako planak pentsa ditzakegu.

Animalietatik gehien desberdintzen gaituena gure hizkuntza artikulatua da. Gizakiok, esanahiz betetako hitzakk eta esaldiak osa ditzakegu.

Hitz bat zeinu linguistiko bat da, arbitrarioa baita; hau da, ez du inongo loturarik izenfatzen duen gauzarekin.

2.1 KULTURA

Kultura lurra lantzea esan nahi du, eta natura, jaio esan nahi du.

Animalien jokabidea sortzetikoa da.

Animaliak mundo itxi batean bizi direla esaten da. Horri kontrajarrita, gizakion mundo irekia dago, sortu eta landu beharrekoa.

Kultura bigarren umetokia da, berariaz gizakionak diren gaitasunak garatzeko aukera ematen diguna.

2.2 SOZIALIZAZIO-PROZESUA

-Kultura-ereduak ikastea:

gizabanakoak, gizartearen parte izan nahi badu, zenbait kultura-
Eredu ikasi behar ditu.

Ikasitakoa barneratzea

: Gauzak egiteko era naturala.

Oreka psikologikoa:

Inposatzen zaizkion kanpo-ereduak onartzen dituenean, gizabanakoak besteekin harremanak izan ditzake eta bere mundua uler dezake.

Sozializazio-prozesua sozializazio-eragile izeneko talde edo eremuetan egiten da. Lagunartean, jokabide-arauak aztertzen dira. Eragile asko dira-funtsezkoak jokabideak eta balioak sortzeko prozesu horretan; besteak beste, hizkuntza, eskola eta masa-komunikabideak.

3.GORPUTZARI BURUZKO HAUSNARKETA FILOSOFIAREN HISTORIAN ZEHAR

Antropologia filosofikoa filosofiaren adarrak gizakia zer den azaltzea da helburua.

Gorputz kontzeptua funtsezkoa da azterketa honetan. Tradizoaren arabera, ariman dago gizakiaren benetako esentzia. Abiapuntua hori izanda, dualismoa onartu beste biderik ez dago. Dualismoak garrantzi handia izan du pentsamenduaren historian.

Pentsatzen zuten gizakia bitarteko izaki bat zela:

-Arimaren jainkozko hatsa:

Gorpuzgabea eta hilezkorra da.

Materizako gorputzaren zama astuna:

Gorputza arimaren mende dago edo hórrela egon beharko luke.

3.1PLATONEN DUALISMOA

Platonen arabera, gizakiari arotz zaio gorputza, eta arimarekin bakarrik indentifikatzen da. Kartzela edo hilobi bat da gorputza, eta oztopatu egiten ditu arimaren ezagutza-prosezua eta ongirainoko bidea. Gorputza bizirik dago, eta bere materiazko eskakizunak arimari ezartzen dizkio. Arimak, berriz, bere bulkada irrazionalak kontrolpean izan arte itxaron behar du, ideiak ezagutzeko bidean jarraitu aurretik

Gurdi hegaldunaren mitoak ideia agusi bat helarazten du: giza arima, jainkozko izaeraren parte da. Arrazoimenaren eta irriken arteko tentsioa azaltzen saiatzen da, eta irrikek arrazoimenaren menpe egon behar dutela aldarrikatzen du.

3.2 ARISTOTELESEN HILEMORFISMOA

Platonek gorputzaren ikuspegi negatiboa jaso eta helarazi zuen.Aristotelesek berriz fisikaren arloan egindako ikerlanak hartu zituen abiapuntutzat gizakia azaltzeko.Beste ezer baino lehen materia gara.Aristoteles ez zegoen ados bere maisu Platonem sistema dualistarekin,arima eta gorputza ez baitira entitate bereizgarriak.Denak gara materiazko izakiak,eta bereizten gaituen forma edo esentzia bat daukagu.Aristotelesen ustez arima gorputzaren forma da.Aristotelesek hiru arima mota bereizi zituen:arima begetatiboa,sentipenduna edo animaliena eta arrazionala edo gizakiena.Gorputzak gure existentzia baldintzatzen du eta existentzia hori da geure burua gizaki gisa identifikarazten diguna.Giza ezagutza ororen abiapuntua zentzumenak dira,eta,beraz gure gorputzari esker dugu ingurazten gaituen mundua ulertzeko eta manipulatzeko gaitasuna.

3.3 ERDI AROKO TEOLOGIA

Erdi Aroa pentsamolde teozentrikoan oinarritutako sistema bat eratu zuen.Gizakia Jainkoak sortua da eta beraz haren menpe dago.Hortik sortuko dira giza diuntasuna.Erdi Aroaren hasieran uste zuten arima gorputzaren gainetik dagoela,eta eskakizun etikotzat jotzen zuten arimak gorputza mendean izatea.Aristotelesen harabera gizakiak substantzia bakarra eta bereizezina

4.GIZAKIARI BURUZKO HAUSNARKETA FILOSOFIKOA HISTORIAN ZEHAR

Gizonak izaki ehiztari moduan irudikatzen zituzten,eta emakumeak berriz izaki ugaltzaile moduan.Jasotako mitoei esker,gainera,badakigu nola ulertzen zuten gizon edo emakume izatea hainbat kulturatan.

Ekialdeko erlijioek gizakiaren ikuspegi dualista dute:gizakia izaki transzendente bat da eta naturaz gaindiko elementu bat du ezaugarri,arima hilezkorra gainerako naturatik izatez bereizten duena.

Greziar filosofiaren garai guzti-guztietan ideia berari heldu zioten:gizakia beste animalietatik bereizten duena haren arrazoimena da.Bestalde gizakiak izaera soziala duela ere azpimarratzen zuten hau a hizkuntzan oinarritzen ziren.

Tradizio judu-kristauaren arabera,Jainkoak sortu zuen gizakia.Jainkoak bere irudi eta antzera egin gintuenez,gizakia haren mende dago,transzendentziarekin harreman pertsonal bat dagoela dio.

4.1GIZAKIA HAUSNARKETA FILOSOFIKOAREN ARDATZ NAGUSI

Gizatasuna definitzeko greziar filosofiaren interesa berpiztu egin zen Errenazimentuan eta ilustraziotik aurrera izan zuen goieneko aldia.Errenazimentuak aldaketa handiak ekarri zituen ezagutzaren eta bizitzaren arlo askotara eta horren eraginez gizakia beste modu batera ikusten hasi ziren.Errenazimentuko berezko optimismo antropologikoa aldaketarik gabe iritsi zen ilustraziora baina desegin egin zen Kanten filosofiarekin.Ez zen gelditzen Erdi aroko teozentrismoaren zantzurik gizakia auzi bilakatu zen.

4.2 GIZAKIA ERRENAZIMENTUAN

Errenazimentua aldaketa multzo baten adierazpen kulturala izan zen.Aldaketa horiek handiak eta askotarikoak izan ziren:ekonomikoak,politikoak,sozialak,zientifikoak,teknikoak eta intelektualak.Gogor astindu zituzten Erdi Aroko gizartearen zimenduak.Orduz geroztik gizakiak askozaz ere aukera gehiago izan zituen eta horrek,noski,bere buruaren ikuskera berri bat izan zezan eragin zuen.

Gizakia grinak dituen gorputza edo arima arrazional hutsa dela aldarrikatu bazuten ere gizakiari balio handiagoa ematen zioten.Jarrera horrek Errenazimentuan du jatorria,eta humanistek sortu zuten.Antropozentrismoari esker gizabanakoaren askatasun osoago eta autonomoago batean pentsatzen hasi ziren.Gizabanakoa bere buruaren jabe bakar bilakatzen hasi zen,kontzientzia berri bat eratu zen:gizabanakoek berek sortu behar dituzte beren kode etikoak.

Erdi Aroko pentsaeran,ez zegoen giza duintasunaren inguruko iritzi bakar bat zenbait kasutan gizakia Jainkoarengandik hurbilago zegoela uste zuten eta beste zenbaitetan piztiengandik.Errenazimenduan gizakiaren berezko duintasuna defendatzen zuten.

4.3 GIZAKIA FILOSOFIA MODERNOAN

Errenazimentuaren garaian zeharo aldatu zen arlo intelektuala eta horren eraginez filosofia modernoa sortu zen XVII.Mendean.Bi kezka zeuden:

-Nola egon gaitezke ziur gure sinesmenez?

-Nola lor dezakegu guztiz egiazkoa edo benetakoa den ezagutza?

Gizateriaren historiako garai berri hartan ezagutzaren jatorriaren ,mugen eta balio-irizpideen auzia izan zen kezka nagusia.

Entradas relacionadas: