Nietzsche, Marx eta Balioen Transmutazioa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 15,57 KB

Testua:

Orain konturatu gara gizakiak egiatzat duena gezurra besterik ez dela, gizakia on bihurtzeko aitzakia dela. Gainera, moralaren balio horiek gizakiari bizitza xurgatu eta ahuldu egiten dute. Morala aurkitzen duenak, balio gorenen eza aurkitzen du eta, beraz, nihilismora iristen da.

Egia:

Testuak dioen bezala, orain arte egia kristau morala izan da, hau da, esklaboen morala. Izan ere, naturan begiratuz gero, bertutea indarra da eta gizakia boteretsua izan behar zen, gizaki gaiztoa ahula, arrunta eta koldarra zen bitartean. Kristautasunak ekarritako unibertsaltasunak gizakien balio naturalak aldatu eta erresumina eta bizitza jasangarriago egiteko balioak sartu zituen, horrela ahulak, pobreak... gizaki on bihurtuz. Horretarako ulermena, pazientzia eta apaltasuna aldarrikatzen ditu moralak eta taldearen parte izatea. Gainera, balioen sorrera mundutik kanpora eramaten du, Jainkoarengana eta transzendentea, bi mundu ezberdinduz.

Morala banpirismotzat hartuta:

Hau da mendebaldeko eta kristau moralak egiten duena. Nietzschek dioenez bizitza tragedia da, borroka eta borroka hori bi indarren artean ematen da: dionisiako eta apoliniarren artean. Eta honek izan behar du gizakiaren balio naturala, boteretsuenaren borroka. Baina kristautasunak, eta beraz moralak, balio horiek guztiak aldatzen ditu gizakia ahulduz, eta gizakien arteko desberdintasunak baztertuz. Honek bizitza xurgatzen dio gizakiari, neurri eta muga batzuk jarriz eta horrela pertsonak uko egin behar dio bere buruari, bizitza jasangarriago egiteko.

Testua:

Gizarteak, gizaki guztiek, beren ekintzei buruz autoerreflexionatzean datza balioen aldaketa, helburu gorena. Orain arte egon den gezurrarekin konturatu eta zorteak egin du berak egia aurkitzea, balioen aldaketaz jabetzea. Berari esker, aldaketarako itxaropena etorri da.

Balio guztien transmutazioa:

Kristautasunak gizakien balioak aldatu eta pertsona ahul eta gaixoak gizaki on bihurtu zituen, lege moral unibertsal bat sortuz. Moral honek ez du usten botere nahiaren hedapen libreaz gozatzen eta mugak jartzen ditu. Honek sortu du erru sentimendua eta ondorioz gizakia guztiz aldatu du, bere buruari uko egitea lortu du. Kristautasunak mundu transzendentea dakar, baina honetan ez dago ezer, ezerezaren nahia, nihilismoa. Nihilismoak jainkoaren ukapena dakar eta beraz mundu transzendentalean dagoen guztiak mundu errealera pasatu behar du. Hori da balioen aldaketa, jainkoaren desagerpena eta supergizakiak bere lekua hartzea, balio berriak sortuz eta bizitzaren balioak baieztatuz.

Testua:

Inmoralista hitzak bi ezeztapen dakartza: orain arteko gizaki idealarena eta gainbeheraren morala ekarri duen kristautasunarena. Izan ere, ontasuna eta onginahia ahultasunaren emaitza dira eta moral hau bateraezina da bizitza maitatzen duen gizakiarekin. Beraz, moral hori ukatu eta gero suntsitu egin behar da.

Inmoralista:

Indarrean dagoen moralaren aurkakoa da inmoralista, beraz, kristautasunak ezarritako mugen eta neurrien kontra doa. Inmoralista, horrela, balio tradizionalak ukatzen dituen nihilista da eta Nietzschek dioen gezurrarekin konturatu dena. Nihilismoa gainditu, bere autosufizientzia gainditu behar du, aurreiritzietatik aske bizitzeko eta balio sistema berri bat sortu behar du beretzat, horrela supergizaki bihurtzeko. Orduan, bere senak gidatuta jokatuko du.

Bizitza:

Nietzscherentzat bizitza tragedia da, errealitate ororen azken izaera eta gehien maite duguna. Tragedia denez gero, etengabeko borroka eta aldaketa dakar, bizitza eta heriotza baititu bere barne. Horrela, bizitzaren adierazpen sinbolikoa elkarren aurkako bi indarrek sortzen dute. Alde batetik indar dionisiakoa dago, bizitza, neurrigabetasuna eta mugen gainditzea aldarrikatzen duena; eta bestetik, indar apoliniarra, arrazoia, neurria, oreka eta gizabanakoaren balioak aldarrikatzen dituena. Bizitza, bi hauen arteko antitesia da, senei lotutako indarren borroka.

Jainkoaren heriotza eta suposatzen duena:

Kristautasunak gizakien balioak aldatu zituen gizaki ahul eta pobreak on bihurtuz eta moral unibertsala sortuz. Ondorioz, gizakiari muga batzuk jarri zitzaizkion eta mundu transzendentea aldarrikatzen zuen, horretarako erru sentimendua sortu eta gozatzea baztertuz. Jainkoaren heriotza mendebaldeko kultura, erlijio eta moralari kritika da eta horrekin gizakiak jasan duen beste munduaren zama kendu nahi. Orain arte kanpoko mundu transzendentea mundu errealera ekarriko du. Beraz, jainkoa hiltzen denez dogmatismoa desagertzen da eta politeismoko jainkoen buelta ekarriko du, hau da jainko mundutiarrena eta horrekin batera bizitzaren bi indarren borroka. Bestetik, jainkoaren desagertzeak ezerezen nahia dakar, hau da, nihilismoa. Honek errealitate eta gizakiaren interpretazio anitzak onartzen ditu eta gizakiari askatasuna ematen dio, orain berak egingo baitu bere bizitza, ez jainkoak. Ondorioz, jainkoaren tokia gizakiak hartuko du, bizitzaren balioak baieztatuz eta balioak berak sortuz.

Lotu supergizakia eta etengabeko itzulera:

Jainkoaren heriotzaren ondoren nihilismoa gainditzeko, balio berriak sortu behar dira, botere nahiarekin eta honek beste gizaki bat sortuko du, supergizakia. Mundu transzendentala utzi eta lurrean ezarriko du, hau da, berak hartuko du jainkoaren tokia. Honen moralak autonomia izango du eta askatasunak doktrinamendu guztien jarriko ditu. Supergizakiak bizitzaren bilakabidea aldarrikatzen du eta hierarkiaren eta gizakien arteko desberdintasunean sinesten du. Etengabeko itzulerari dagokionez, eternitate batean oinarritzen da, baina ez jainkoak ematen duen horretan, izatean baizik, hau da jaiotzean eta heriotzean, gizakien etengabeko bidea baita. Ondorioz, orainaldia betiko dimentsioa da eta bertan daude bai iragana eta bai etorkizuna. Badirudi etengabeko itzuleraren ideia eta supergizakiarena kontraesanean daudela, baina ez da horrela. Lehen esan bezala, gizakia supergizaki bihurtu eta balio berriak sortzen ditu. Horren barne, honek bizitza bilakabidetzat onartzen du, etengabeko errepikapena bezala. Ondorioz, bizitza den bezala onartu behar du, bizitzarekiko maitasun konpromiso etengabean.

Marx: erlijio alienazioa:

Erlijio alienazioa ulertzeko alienazio ekonomikora jo behar da, hau baita denen sorrera. Alienazioa, gauza bat berez dena ez izatea da. Ekonomikoki, lanak egiten du gizakia, berak egiten baitu produktua eta produktuak gizakiaren parte bat duelako. Baina soldatako lanean produktua beste batena izatera pasatzen da eta horrela kapitalista langilearen lanarekin aberasten da. Ondorioz, kapitalismoan langilea alienatuta dago. Honek alienazio soziala sortzen du, interes ezberdineko klaseak sortzen direlako: jabeak (kapitalistak) eta langileak. Alienazio honek, aldi berean alienazio politikoa sortzen baitu eta honetan klase menperatzaileak estatua eta botereak erabiltzen ditu beraien egoera pribilegiatuan jarraitzeko. Ondorioz, Marxentzat estatua diktadura da. Horrela erlijioaren existentziara iristen da eta hau egoera ekonomiko, sozial eta politikoari lotuta dago. Erlijioa gizakiaren egoera txarrari aurre egiteko baliabidea da, baina ez dio eskaintzen bizimodu ona, hori hil eta gero baitator. Bizimodu on hori lortzeko bidea etsipena da eta horrek gizartean dagoen injustizia justifikatzen du. Ondorioz, erlijioak ez du gizakia arazoetatik askatzen, askatasunaren atzerapena dakar ostera.

KARL MARX: ALIENAZIOA

Alienazioa gauza bat berez dena ez izatea da, beste gauza bat bilakatuz. Hegelen pentsamenduan, alienazioa ideiak pairatzen zuen prozesua zen baina alienazio hori nahitaezkoa zen izpiritura ailegatzeko, prozesuaren helmugara. Marxen ustez, alienatuta dagoena gizakia da. Marxek alienazio mota desberdinak aipatu zituen:

Ekonomikoa:

Lana da gizakia gizaki egiten duena. Gizakia animaliengandik bereizi zen natura eraldatzen hasi zenean. Gizakiak egiten duen produktuan berarena den zerbait uzten du: produktua halakoa da gizakiaren energia zati baten bidez objektu naturala izateari utzi diolako. Soldatapeko lanean, ordea, produktua, langileak egindakoa, beste baten kapitala izatera pasatzen da beraren zapalkuntzaren kausa bihurtuz. Izan ere, kapitalista langilearen lanaren bidez aberasten da eta zenbat eta lan gehiago egin langileak are eta aberatsagoa izango da kapitalista. Ondorioz, bere gizatasuna, produktuetan adierazita, beste baten esku gelditzen da, produktua bere etsaitzat bihurtuz.

//Aurrekoaz gain, langilea alienatuta dago lanaren jardueran zeren, kapitalismoan, lana ez da jarduera sortzailea, non gizakiak gizakia erreproduzitzen duen, baizik eta soldata baten truke indarrez, eta ez nahita, egin behar duen zerbait dituen beharrak asetzearren.

//Naturarekin dituen harremanak ere alienaturik agertzen da gizakia zeren eta natura ez da gizakiaren produktu ez organikoa, gizakiari gizakia izateko laguntza ematen dion tresna alegia, ustiatua izateko kapitalak bereganatu eta erabiltzen duen bitartekoa baizik.

Soziala:

Alienazio ekonomikoaren ondorioa litzateke. Izan ere, kapitalismoan ustiaketaren kausa produkzio bideen jabego pribatua da, non jabeek klase bat eta langileek besta bat osatzen duten. Klase horien interesak, desberdinak izateaz gain, aurkakoak eta konponezinak ere badira.

Politika:

Estatua gizarte zibilaren gainditzea litzateke, bere papera denon zerbitzura egotea izanik. Gizarte zibilean, gizakien arteko erlazio pribatuak gertatuko lirateke interes partikularrak adieraziz. Kapitalismoan, ordea, estatua klase menperatzaileen zerbitzuan dagoen tresna besterik ez da. Izan ere, estatua eta bere baitan dauden 3 botereak bere egoera pribilegiatua mantentzeko erabiltzen du klase menperatzaileak eta, modu honetan, estatu oro diktadura da Marxen ustez. Horregatik, bere desagerpena, anarkismoak bezala baino modo desberdinez, planteatzen du.

Erlijiosoa:

Erlijioaren kritika ia filosofia bera bezain zaharra da. Epikurok, adibidez, beldur izateko kausatzat jo zuen eta, horregatik, jainkoak ahaztu bejar direla zioen. Hegelek, erlijioan agertzen diren jarrerak irudikapenak besterik ez direla uste zuen eta, beraz, gainditu beharrekoak kontzeptu arrazionalen bitartez. Feuerbachek, bere aldetik, jainkoa gizakiaren irudikapena, asmakizuna, litzatekeela zioen. Heu egiteko, gizakiak bere izaera proiektatzen du ilusio horretan eta hau egitean bere izana galtzen du.

//Dakigunez, Marxek 3 pentsalari hauen eragina jaso zuen, eta bere garaiko kreistautasunaren alienazioa non ematen den azaldu zuen. Marxentzat, erlijioaren existentzia egoera ekonomikoa, sozial eta politikoari lotuta dago. Erlijioa, bere ustez, gizakiak pairatu bejar duen egoera penagarriari aurre egiteko baliabidea litzateke. Beina, erlijioak eskaintzen diona ez da mundu honetako bizimodu hoberena; bizimodu hoberena, hil eta gero, zeruan izango du, mundu ideal batean. Gainera, hau lortzeko bidea etsipena da, egoera latzaren onarpena, alegia. Honen ondorioa, injustiziaren justifikazioa da. Erlijioa, beraz, askapen bidea izan ordez, lilurakeria da, gezurrezko askapena, benetako askapenaren atzerapena ekartzen duena. Marxen esaldi ospetsuak dioenez, “erlijioa herriarentzako opioa da”.

Filosofikoa:

Filosofiaren papera, historian zehar, errealitatea interpretatzea izan da. Idealismo litzateke jarrera honen gailurra. Idealismoa, Marxen ustez, benetako errealitatetik aldenduz, kontenplazio hutsean geratu da, jarduera pentsamendu mailan bakarrik emanaz. Honen aurka, jarduera praktikoa da Marxek proposatzen duena, filosofia teorikoaren burutze erreal bezala. Honek ez du esan nahi pentsamenduaren kontra dagoenik, ideien mailan gelditzearen kontra baizik. “filosofiaren papera, orain arte, mundua interpretatzea izan da; gakoa, ordea, mundu hori eraldatzea da”, dio Marxek.

Filosofiari egindako kritika:

Bi mundu platonikoen ondorioz (Sokrates eta Platonen filosofiaren ondorioz sorturikoa) arrazoia bizitzari nagusitu zitzaion. Baina beretzako ez dago zentzumenen bidez hautematen dugunetik kanpoko beste mundu errealik.

Kristau moralaren kritika:

Moralari eta metodologi genealogikoari egindako kritika.

Metodo gebeologikoak aukera ematen du kontzeptu moralak nola sortu ziren eta gizarte talde baten indarraren eraginaez balio horiek guztiok nola onartu genituen ikasteko. Genealogiak hitzen atzean dagoen errealitatea erakusten digu. Moralari egindako kritikaren helburua kristau moralak sortu zuen balioen lehen aldaketa da. Gizaki ona noblea, aristokrata eta boteretsua zen. Gizaki gaiztoa, berriz, ahula, koldarra eta arrunta. Baina jakintza bertuterik handiena bihurtu zenean, balioen zeharraldaketa gertatu zen. Nietzschek jaunen morala (moral aktiboa, jatorrizkoa, balioak indarrean jartzen dituena) eta esklaboen morala (pasiboa, ez du baliorik sortzen, aurrean aurkitzen ditu. Bizitza jasangarriago bihurtzeko balioak aldarrikatzen ditu; ulermena, pazientzia eta apaltasuna) bereizi zituen.

Kristautasuna eta balioen zeharraldaketa:

Mendebaldeko kulturaren oinarrian: esklaboen moralaren balioak. Judaismoak eta kristautasunak platonismoaren balioen zeharraldaketa burutu zuten: ahulak, gaixoak, pobreak gizaki on bihurtu ziren. Lege moral berri bat jarri zuten, botere nahiaren hedapen libreaz gozatzea debekatu. Erru sentimendua sortu eta gozatzea baztertzen duen ideal aszetikoa sustatu da, berrerospena lortzeko modu bakarra nork bere buruari uko egitea. Ideal transzendentea aldarrikatzen zuen baina ideal hori hutsik zegoen, nihilismoa. Jainkoa bizitzaren aurkako argudio bihurtu bada, Jainkoa ukatzeak bizitzaren balioak baieztatzea eta goi mailako gizakia sortzea ekarriko du, erresuminaren balioak utzi eta bereak sortuko dituena.

Botere nahia eta supergizakia

Balioen zeharraldaketa Jainkoaren heriotzak nihilismora eraman du gizakia. Nihilismoa gainditzeko eta bizitzari beste zentzu bat emango dioten balio berriak sortzeko, balio zaharrak aldatu egin behar dira. Lan hori botere nahiarena da, horrek sortuko du beste gizaki eredu bat, supergizakia. Ikusteko modua aldatuz sentitzeko beste modu bat sortzea da helburua, gizakiari sen naturalei dagozkien balioak itzultzeko.

Zaratustra, supergizakiaren profeta.

Gizakitik supergizakira bihurtzeko prozesua:

  1. Gamelua zama aberea da: agindutakoari beti men egiten diotenen ikurra. Jainko ahalguztidunaren eta lege moralera burua makurtzen duen gizakiaren ikurra da.
  2. Gehiago izan nahi badu, gamelua lehoi bihurtzen da. Ezetz esaten duenaren ikurra: balio tradizionalak ukatzen dituen nihilista.
  3. Lehoiak haur bihurtzeko beharra dute. Bere autofizientzia gainditzeko beharra du, aurreiritzietatik aske bizitzeko eta supergizakiaren aldeko balio sistema berri bat sortzeko. Haurrentzat bizitza jolasa da, eta senak gidatuta jokatzeko gaitasuna du, aurreiritziak kontuan hartu gabe. Haurra bakarrik da gai bizitza berria eta unekoa balitz bezala bizitzeko. Haurra bakarrik izan daiteke supergizakia.