Nietzsche: Erlijioa, Jainkoaren Heriotza, eta Super gizakia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,22 KB

KRITIKA KRISTAUTASUNARI, JAINKOAREN HERIOTZA, GAINGIZAKIA

Erlijioak gizakiak dituen larrimin eta ezintasun sentimenduetatik sortzen dira. Naturaz gaindiko izaki transzendente eta perfektuetan sinesten dugunean, metafisikak burututako akats berbera gauzatzen du. Nietzschek kristautasuna kritikatzen du, ahulentzat eta esklaboentzako filosofia eta morala delako. Bere ustetan, erlijioak mendekotasuna, obedientzia eta sakrifizioa proposatzen ditu. Nietzschek, gorputza, balio estetikoak, senak eta grinak arbuiatu izana leporatzen dio kristautasunari- Horregatik, garaiko gertaerarik garrantzitsuena Jainkoaren heriotza dela kontsideratzen zuen, noiz gizakiaren erabateko garapena hasi zen, kristau jainkoaren debekuak eta aginduak kontuan ez izaten hasiko garelako gizakiok. “Izpiritu askea” Jainkoak sortutako “egiazko” mundua bizitzaren etsai handia dela daki, hau da, Jainkoaren heriotza onartzeko gai da; metafisikarekin batera, “egiazko mundua” suntsitu behar dela uste du. “Honela mintzatu zen Zaratustra”, Nietzschek idatzi zuen liburuan, zaratustrak jainkoaren heriotza eta supergizakiaren agerpena azaltzen du. Hain zuzen ere, gaurko gizakiaren eta superizakiaren arteko desberdintasunak arlo moral eta kulturaletan azpimarratzen ditu. Hala, supergizaki hau heroi pentsalari, filosofiko eta argitsua izango da, eta ezberdintasun eta hierarkia suntsitu nahi duen edozein erakunderen aurka borrokatzen du. Hala ere, gaingizakia agertzeko 3 metamorfosi iragartzen dira: izpiritua gamelu bihurtu, gamelua lehoi eta lehoia ume. Azken hau inozentea da, bizitza maitatu eta beste bizitza baten beharrik ez duelako.

BITALISMOA, KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOARI

Nietzschek kritika gogorra egion dio mendebaldeko filosofiari. Nietzscheren ustetan, mendealdeko filosofoak, mundu fisikoan gustura ez zeudenez, haraindiko mundua asmatu zuten haien nahiak eta desirak mamitzeko. Nietzschek, kontzeptu filosofikoen balorazioa egiten du. Nietzschek zioenez, Sokrates izan zen metafisikaren sortzaile. Sokratesek, arrazoia eman zion lehentasunari sentimenduak alde batera utzita. Baina, metafisika faltsuaren sortzaile, Platon da. Sokratesek sortu zuena Platonek areagotu egin zuen bi munduak asmatzen, mundu sentikorra itxurazkoa eta ideien mesprezatzera bultzatu gaitu beldurraren ondorioz. Geroago, kristautasunak Platonen ideien teoria bere bihurtu zuen. Nietzscherentzat kristautasuna platonismo “herrikoia” da. Erlijiozko mundu honek alderdi tragikoa ez onartzea dakar. Mendebaldeko pentsamendu batek Jainkoaren heriotza ekarri eta honen lekua arrazoimenak hartu zuen. XIX.mendea positibismoaren eta zientzien aroa da, zientzia giza arazo guztien konponbide behartzat hartzen da. Metodo zientifikoak gauza zehatzak aztertzen ditu, gauzen arteko ezberdintasunak ahaztuz. Horregaitik, benetako errealitatea ezagutzeko balio ez duela dio Nietzschek. Bitalismoaren arabera, gizakiok bere baitan aurkitu behar du bizitzarako helmuga. Nietzschek gizakia uztarpetik atera nahi du, haraindiko mundutik askatzeko. Funtsezko errealitatea den bizitza, afektuen multzoa da, zerizan arrazionalik gabeko zerbait. Bitalismoak metafisikaren kontzeptuen kritika orokorra egiten du, eta arrazionalismo bera ere zapuzten du, pentsamenduak, kontzeptuetan bildutakoak, errealitatea-bizitza deitxuratu egiten duelako.

BOTERE NAHIA ETA BETIKO ITZULERA

Super gizakia botere-nahiaren emaitza da, bizitzaren esentzia eta errealitate ikuspegi aniztasuna esan nahi du. Naturan ikusten ditugun indar guztien atzetik botere-nahia dago. Bizi bulkada, botere nahiaren adierazpen bat da. Indar unibertsala da eta kultur arloan supergizakira garamatzana. Botere nahiak ez dauka zentzu politikorik, ez da mendekoak edo ahulak mende jartzea, baizik eta , nor bere buruan duen uste osoa , autogaindirapena , bizitzaren ahalbidean sinesteko joera da. Honen jakitun egon behar da , erronka handiei aurre egiteko. Bere buruarenganako sentikizun ziurra, sendoa eta boteretsua dutenak, besteek ere nahiak eta ekintza esoarruak indartzea nahi izaten dute. Zenbat eta ahulagoa, hainbat eta eginahala handiagoa egingo du guztien berdintasunerako, dituen aldeak eta bereizgarritasunak gainerakoekin berdintzeko. Bestalde, betiereko itzuleran, Nietzschek dio bizitza ziklikoa dela eta ez lineala. Hau da , bizitza behin eta berriz errepikatzen ari dira. Nietzschek dio ez dagoela ez hasierarik ez amaierarik. Ideia hau greziako kulturatik hartu zuen. Nietzscheren kezka morala betiereko itzuleraren kotzepzioan agertzen da. Jainkoak ez duela dena ezerezik sortu esaten zuen. Bizitza bakarra dagoela pentsatzen zuen eta ez dugula alferrik galdu behar. Bizitzak zapaldu egiten die moral dekadentea dutenei. Askatu direnak berriz, bere ekintzak errepikatzea nahi du. Bizitzak eskaintzen duen poztasunaz edo alaitasunez bizi behar dela, datorrena datorrela. Supergizakia da botere-nahiaren kontra egiteko gai den bakarra.

APOLINEO ETA DIONISIO

Nietzschek antzinako Greziako kultura aztertzen du, eta mendebaldeko kulturaren sorrera eta giza izaera kultura honetan islatuta ikusten du. Greziako kulturan bi joera kontrajartzen dira: Apolineokoa eta Dionisiokoa, bakoitza jainko bat sinbolotzat hartuz. Grezian, hasiera batean, bi jarrera hauek harmonian bizi ziren, batzuetan bata eta beste batzuetan bestea nagusitzen zirelarik. Baina, batasun hau Sokratesek apurtu zuen Apoloren alde agertuz eta Dionisios alboratuz, hau da, arrazoiari lehentasun emanez. Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, formak eta ideiak erakusten dituena, edertasunaren ideala dam eta arrazoiaren adierazgarria. Artean, pinturan, eskulturan eta arkitekturan islatzen da. Dionisos aldiz, itxuragabea eta neurrigabearen adierazgarria da, sexu kilikaduren, gizaki afektibitatearen eta grinen jainkoa. Naturarekiko kidetasuna, jaia eta instintuak adierazten ditu. Apolo eta Dionision arteko batasuma galtzen hasten da bizitza arrazoiaren funtzioan hartzen hasi zirenean eta ez alderantziz, arrazoia bizitzaren zerbitzuan. Nietzschek, aipaturiko bi joeren oreka berruskuratzeko aldarrikapen sutsua egin zuen. Joera zientifiko arrazionalista ( Apolok erakusten duena) ez da errealitatearen mugikortasunaz ohartzen: ez dago ez espiriturik, ez arrazoimenik, ezta egiarik ere; horiek guztiak fikziozkoak dira, baliorik eta etekinik ez dutenak. Hau da, giza eboluzioaren eragile ez da adimena, botere nahia baizik. Dionisok, gizarte-arauak hautsi eta nahiak askatzeko ideia egiten du, bizitzaz gozatu eta jai giroan ospatzeko. Soilik Apolineoa eta Dionisiakoa batzen jakingo duenak bizitzaren benetako zentzua aurkituko du.

NIHILISMOA ETA BALOREEN TRANSMUTAZIOA

Nihilismoa jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Nietzscheren teoriaren arabera, desirei uko egitea inora ez daraman bidea delako. “Nihil” hitzak “ezer ez” esan nahi du latinez, eta erromantikoak hasi ziren hau erabiltzen uste sendo eta balore ezaren egoera adierazteko. Schopenhaueren filosofiari ere aplikatu zitzaion. Baina, Nietzscheren filosofian bere zentzu filosofikorik nagusiena hartzen du. Nietzschek berak, bi zentzu eman zizkion nihilismoari. Alde batetik, nihilismo ezkorra edo pasiboa azaldu zuen: tradizio-platoniko kristauaren dekadentziaren emaitza. Honek, “azken gizakia” sortarazi du, azaltzen zuen Nietzschek. Hau, suntsiezkinezkoa da, eta guztiz arbuiagarria pragmatismo, zientifismo, eta teknokraziarekin konformatzen delako. Jainkoaren ordez , bere erasokeria jarri du. Hona heltzeko, lehenik gizakiak , balioak mantentzen saiatuko da, hauek indarberritu nahian. Beste aldetik, nihilismo baikorra edo aktiboa legoke. Jainkozko krisiaz baliatuz kultura berri bat eta balore berriak sortzean datza, bizitza bera berriro baloratzeko asmoz. Eta honela , supergizakia lortuz. Horrekin , Jaunen morala ahalbidetu nahi du Nietzschek. Hau da , bakoitzak askatasun osoz jokatzea, ezeren edo menpe egon gabe. Hauek burujabeak dira; bizitza, boterea eta plazerra maitatzen dituzte. Gainera , zorigaiztoak laguntzen badituzte, ez da gupidatzen direlako, edo haserretzeko gai direlako , horregaitik ez daude minduta. Supergizakiaren morala zela azaldu zuen Nietzschek. Aldiz, esklaboen morala bizitzaren baloree kontrakoa da: ona, tolerantea, umila, errukiorra, pazientea, sakrifikatua, Jainkoaren bildotsa, dohatsuak, sufritzen dutenak… Ohiz kanpokoa kritikatzen du, beldurgarria delakoan. Nietzschek hau salatzen zuen.