Eboluzioa, Kultura eta Filosofia Politikoa: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 12,18 KB
Neodarwinismoa edo Teoria Sintetikoa
Lamarckek eta Darwinek ez zuten azaltzen nola transmititzen ziren ezaugarriak. Genetika, berriz, Mendeli eta Hugo de Vriesi esker garatu zen. Haien informazioari esker sortu zen Neodarwinismoa (edo Teoria Sintetikoa):
- Organismoen sorreran mutazio ugari gertatzen dira, ausaz. Ez dute helburu jakinik (ez dira finalistak).
- Hautespen Naturala: Ingurunera hobeto moldatzen direnak dira garaile; lehiatzeko mesedegarriak ez diren geneak dituztenak, berriz, desagertu egiten dira.
- Mutazio onuragarriek herentzia bidez irauten dute. Denborarekin, bariazio hauek metatzen direnez, organismoak eraldatu egiten dira.
Hominizazioa eta Gizakiaren Bereizgarriak
Hominizazio Prozesuak
- Hominizazio prozesua: Prozesu biologikoa.
- Humanizazio prozesua: Prozesu kulturala.
Aldaketa Fisiologikoak (Adibideak)
- Belaunak barrurantz mugitu ziren, hankei tolestu gabe eusteko.
- Aldaka indartu egin zen enbor osoaren pisuari eusteko, eta pelbisa, berriz, zabaldu. Emakumeetan erditzeko kanala zabaldu zen.
- Bizkarrezurra bihurgunetsuago bihurtu zen, bizkarraldean eta gerrialdean kurbatuta.
Gizakiaren Bereizgarri Espezifikoak
- Tresna artifizialak sortzeko gaitasuna.
- Hizkuntza.
- Autokontzientzia.
- Askatasuna.
- Gizartekoitasuna.
Kultura eta Bere Prozesuak
Zer da Kultura?
Gizakiak egiten duen guztia da: gauzak, tresnak, ideiak, sinesmenak, bizimoduak, ohiturak, ezagutzak, etab.
Kulturaren Bi Prozesu Nagusiak
- Endokulturazioa: Prozesu bat da, eta horren bidez eskuratzen dituzte pertsonek bizitoki duten gizarteko erabilerak, sinesmenak, tradizioak, etab.
- Sozializazioa: Prozesu bat da, eta prozesu horretan gizarte bateko kulturak bereganatu egiten ditu banakoak, talde sozialetan integratzen ikasiz.
Kultura Aniztasunaren Aurrean Hartutako Jarrerak
Kultura asko daude munduan, eta besteen aurrean hainbat jarrera har ditzakegu. Hiru hedatuenak hauek dira: etnozentrismoa, kultura-erlatibismoa eta kulturartekotasuna.
Etnozentrismoa
Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea da. Beraz, norberaren kulturaren ezaugarrien arabera interpretatzen dituzte beste kulturak, eta horrek bi ondorio nagusi eragiten ditu:
- Beste kulturetako bizimoduak ulertzeko gaitasun eza.
- Norberaren taldearekiko kohesio-sentimendua gogortzea.
Horren ondorioz, hobeak direla uste dute, eta desberdinekiko bi jarrera izaten dituzte: paternalismoa edo inposaketa.
Jarrera honen muturreko adibideak:
- Xenofobia (atzerrikoenganako gorrotoa).
- Arrazakeria.
- Abertzaletasun itsua.
- Aporofobia (pobreenganako gorrotoa).
Kultura-Erlatibismoa
Kultura bakoitza bertako balioak oinarri hartuz aztertzea da. Kultura-adierazpen guztiekiko toleranteak dira. Hala ere, ez du kulturen arteko elkarrizketa bultzatzen, kultura bakoitza bere baitan ixtea baizik. Gainera, arrisku hauek ez ditu eragozten:
- Arrazakeria: Kultura ezaugarriak iraunarazteko modurik onena kulturak ez nahastea bada, inmigranteei sartzea eragozteko aitzakia izan daiteke.
- Kulturak banatzea: Kulturak elkar onartu arren, harremanik izan nahi ez izatea gerta daiteke.
- Jarrera erromantikoa: Beste kulturen alderdi onak puzten dira batzuetan, zentzu kritikoa galduz. Gainera, ohitura batzuek giza eskubideak urratzen dituztela ikusita, axolagabetu egiten da. Adibidez: emakumezkoei diskriminazio tratua.
- Kultura-paralisia: Garrantzitsuena tradizioei eustea da jarrera honetan. Errealitatean, oroimen historikoa izatea garrantzitsua da, baina kultura egoera berrietara moldatu behar da.
Kulturartekotasuna
Errespetua du oinarri, kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen baititu.
Helburuak:
- Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
- Kulturen arteko harremanak konplexuak direla ulertzea, norberaren ikuspegitik eta komunitate osoaren ikuspuntutik.
- Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.
- Munduko arazoei konponbidea bilatzeko elkarlanean aritzea.
Helburu nagusia elkarrekin bizitzen ikastea da, kultura aniztasunak aberastasuna dakarrelako.
Dualismoa eta Monismoa
Dualismoa
Dualismoak gizakia bi elementuz osatuta dagoela proposatzen du: gorputza eta arima (2 elementu). Ordezkari nagusiak: Aristoteles, Platon, Descartes, Kant, etab.
Monismoa
Monismoak elementu bakar bat proposatzen du (1 elementu, gorputza). Bi monismo mota daude:
- Murriztatzailea.
- Emergentista.
Ikusmolde Arrazionalista
Gizakiaren Kontzepzioa
XVII. mendean bi korronte agertu ziren: Arrazionalismoa (Frantzian) eta Enpirismoa (Britainia Handian, gertakarietan oinarritua). Arrazionalismoaren arabera, Logos (arrazoia) da guztia ezagutzeko erabiltzen dugun elementu nagusia.
Ikusmolde gehienak dualistak dira. Lehentasuna arrazoimenari ematen zaio, gorputza haren menpe dagoelarik. Platonek zioen gorputza arimaren espetxea zela. Descartesek, berriz, arima gizakiaren makina zela. Arrazoiak gure sentimenduak menperatu behar zituela esan zuen, hiru arrazoirengatik:
- Gorputzak dituen baliabideek (zentzumenek) gu engainatzea posible da; gure ezagutza oztopatzen dute. Arrazoiari egin behar diogu kasu. (Adibidez: "Maitasuna itsua da").
- Sentimenduak eta pasioak ez dira arrazionalak, eta, beraz, beti jokatzen dute arrazoiaren aurka. Descartesek sentimenduak mespretxuz hartzen ditu.
- Sentimenduek eta pasioek banaketa sortzen dute gizakien artean. Desirak, emozioak eta sentimenduak subjektiboak dira, pertsonalak: banakoen erreakzio afektiboak desberdinak dira, aurkakoak ere izan daitezke. Hauek banatzen gaituzte.
Gizartekoitasuna
Gizakiak gizarte batean bizitzeko eginda daude. Beste batzuekin bilakatzen gara gizaki; norbanakoa bakarrik ez da gai gizaki bilakatzeko. Polis (hiria) kontzeptua garrantzitsua da: hirietan bizi garenez, animalia politikoak gara. Arrazionaltasunez jokatzen dutenak beste batzuekin bizi dira.
Gizartekoitasunak bi argudio ditu ardatz:
- Norbanakoarentzat ez da posible behar guztiak asetzea. Elkarrekin bizitzeak laguntzen gaitu, norbanakoak funtzio zehatz bat duelako gizartean.
- Hizkuntzaren erabilera oso garrantzitsua da, gauzak adosteko eta akordio batera heltzeko.
Askatasuna
Erabakiak autonomoki hartzeko gaitasuna da. Arrazoia oso garrantzitsua da. Horregatik, adibidez, umeak ez dira aske. Arrazoiari esker bilakatzen gara aske. Hil arte badaukagu espazio tarte bat aske izateko. Arrazoiaren bitartez zer nolako gizarte mota dugun ezagutu dezakegu.
Ikusmolde Espiritualista
Hiru monoteismo nagusiek (hiru erlijio abrahamikoak edo "liburudunak": Judaismoa, Kristautasuna eta Islamismoa) Jainko bakar batek sortu zuela gizakia diote. Gizakiak arrazoia, borondate askea eta sinesteko gaitasuna ditu.
Jainkoak Sortua da Gizakia
Judaismoan eta Kristautasunean, Jainkoak bere irudira sortu zuen mundua. Hiru erlijioek diote askatasun osoa duen gizaki bakarra Jainkoa dela.
- Existentzia mugatua: Jainkoa ahalguztiduna da eta ez du mugarik; guk, ordea, bai.
- Jainkoaren irudira sortua: Garrantzia handiena arimak du. Hil ostean posible izango da paradisu batean bizitzea.
- Gizakia bakarra eta ordezkaezina: Bi elementuz osatuta gaude (gorputza + arima).
- Gizakiaren berpiztea: Hil eta berriro bizitzea gerta daiteke.
- Gizakiaren zoriontasuna: Soilik hil ondoren lortzen da, bizialdian fedearen aginduak bete baditu.
Gizakion Askatasuna
Aukeratu ahal izateko bi elementu behar dira: arrazoia eta borondatea. Hauek dira ikusmolde espiritualistaren oinarria. Horiei esker, gizakia barneko eraginetatik edo bulkadetatik aska daiteke. Aske izateak norbere buruaren eta besteen ardura izatea dakar.
Ikusmolde honetan, autonomia partziala da nola jokatu aukeratzean. Ongiaren eta Gaizkiaren funtzioa fedean zehaztuta dago.
Gizakion Gizartekoitasuna
Senidetasunean oinarritzen da erlijio horiek proposatzen duten gizartekoitasuna. Islamismoan, zibilizazio esaten zaio.
Filosofia Politikoa eta Gizarte Teoriak
Sofisten Konbentzionalismoa
Nortzuk ziren Sofistak?
Sofistak filosofoak eta erretorikaren irakasleak ziren Antzinako Grezian. Konbentzitzeko eta argudiatzeko trebetasunen irakaskuntzan espezializatzen ziren, nahiz eta haien ikuspegia ez egon egia absolutuaren bilaketan zentratuta.
Sofistek ez zuten uste gizakia gai zenik zentzumenez eta pentsaeraren bidez egia ezagutzeko, eta horregatik konbentzionalismoaren pentsaera bilatzen zuten.
Konbentzionalismoaren Esanahia
Konbentzionalismoa gure sinesmenak eta kontzeptuak gizarte-akordio edo -konbentzio bidez ezartzen direlako ideia da, oinarri objektibo edo unibertsal bat izan beharrean. Praktikoa dena hartzen da kontuan, eta guztion artean erabakitzen dira legeak, akordio batera helduz.
Justizia Platonen Errepublikan
Platonen arabera, Errepublikak justizia izango zuen gizarteko klase bakoitza bere bertutearen arabera ordenatuta bizi bazen. Boterea jakindurian oinarritu behar da:
- Gobernatzaileak: Jakintsuak eta zuhurrak (bertutea: jakinduria/zuhurtzia).
- Zaindariak: Sendotasuna (bertutea: adore/sendotasuna).
- Ekoizleak: Neurritasuna (bertutea: neurritasuna).
Botere Politikoa Erdi Aroko Kristautasunean eta Islamean
Erdi Aroan, erlijioa zen boterea legitimatzen zuena; beraz, boterea Jainkoarengan oinarritzen zen. Liburu Santuak (Biblia eta Korana) legitimatzen zuen boterea.
Teoria Kontraktualistak
Thomas Hobbes
Itun sozialaren teoria garatu zuen erregeen botere absolutua justifikatzeko. Naturazko egoeran, gizaki guztiak borrokatzen dira beren desioak asetzeko eta bizirauteko, eta horrek guztion arteko gerra dakar. Egoera hori saihesteko, itun bat egin behar da, non gizabanakoek beren eskubideei uko egiten dieten eta botere absolutua subirano bati ematen dioten. Hobbesek subiranoaren botere absolutua babestu zuen gatazkak saihesteko irtenbide gisa.
John Locke
Kontratu sozialaren teoria garatu zuen, non bizitza, askatasun eta jabetza eskubideak besteen eskubideek mugatzen dituzten. Gizakiek itun sozial baten bidez gizarte zibila osatzea proposatu zuen. Gobernariek herritarren eskubideak babestu behar dituzte, batez ere jabetza-eskubidea.
Lockek botere-banaketa defendatu zuen (judiziala, legegilea eta betearazlea), eta botere gorena herriarengan datzala azpimarratu zuen.
Jean-Jacques Rousseau
Rousseauren lanik garrantzitsuena "El contrato social" da. Gizaki modernoaren eta primitiboaren arteko ezberdintasuna aztertzen du. Gizartean bizitzeak desberdintasunak eta gatazkak sortu ditu. Irtenbidea ez da naturazko egoerara itzultzea, baizik eta borondate orokorrean eta guztion ongia sustatzen duten lege justuetan oinarritutako estatu bat ezartzea.
Gobernuak lege horiek betetzen direla ziurtatu behar du, baina gobernariak herriaren zerbitzariak dira eta kargutik ken ditzakete. Rousseau demokraziaren aldekoa zen. Interes komuneko gaiak batzar publikoetan eztabaidatzen dira, eta guztiek dute adierazteko askatasuna.
Botere Politikoa Aro Garaikidean
Aro Garaikidean bi korronte politiko nagusitu ziren:
- Kapitalismoa (John Stuart Mill): Pentsalari liberalista. Boterea jabetza pribatuan oinarritzen da. Konstituzio demokratikoaren eta demokrazia ordezkatzailearen aldekoa.
- Komunismoa (Karl Marx): Marxismoa proposatu zuen pentsalaria. Boterea jabetza publikoan oinarritzen da. Gizakien arteko injustiziak saihesteko gizarte komunista proposatu zuen.