Nietzsche: bitalismoa, nihilismoa eta supergizakia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 23,64 KB

Bitalismoa (2.1.3)

Nietzschek bizitzaren aldeko filosofia proposatu zuen: bitalismoa. Bitalismoa idealismoaren eta arrazionalismoaren kontra gauzatu zen. Mendebaldeko zibilizazioaren oinarria arrazionaltasuna dela eta horrek gizakiaren bizitza zapuztu duela uste zuen. Bitalistentzat, bizitza da gizakiaren funtsezko errealitatea. Mendebaldeko zibilizazioa bizitzaren kontra doa, bizitzari bere berezko zentzua kentzen diolako.

Bitalismoak bizitzaren irrazionalismoa azpimarratzen du: bizi fenomenoen azpian ez dago asmo edo helburu arrazionalik. Bizitza aldaketa, mugimendua eta kontrakoen etengabeko borroka da: jaiotza eta heriotza, poza eta mina... Bizitza bizitzeko irrika da, beste helbururik gabe. Kontzeptu arrazionalak ezegokiak dira errealitatearen esentzia irrazionala ezagutzeko; errealitatea mozorrotu eta desitxuratzen dute. Beraz, hizkuntzak engainatu egiten du; bitalistek errealitatea ezagutzeko beste bide batzuk proposatzen dituzte: artea eta irudimena, adibidez.

Kritika mendebaldeko zibilizazioari (susmoaren filosofia)

Marx, Nietzsche eta Freud “susmoaren filosofia” deritzon taldean kokatzen dira. Hirurek antzekotasun bat partekatzen dute: Mendebaldeko zibilizazioa eraikitzeko erabili diren ereduen artean okerrak eta kaltegarriak daudela eta, hortaz, aldatu behar direla diote.

Marxek gizarte burges eta kapitalistaren oinarri ekonomiko, politiko eta juridikoak salatuko zituen; hauek langileen esplotazioari balio egiten dihardute.

Nietzschek Mendebaldeko gizartea moldeatu eta gainbeherara eraman duten filosofia eta moral platoniko-kristauak zorrotz kritikatuko zituen.

Freudek agerian utziko zuen gure adimen eta jokabidearen eragile nagusiak bulkada irrazionalak direla, ez arrazoimena.

Kritika Platonen metafisikari

Nietzscheren ustez, Platonen metafisikak Mendebaldeko gizartea gainbeheran jarri du, bizitzaren kontrako ikusmolde filosofikoak eta balio moralak nagusituko direlako. Platonen banaketa—ideien mundua (ona, egiazkoa) eta mundu sentikorra (txarra, faltsua)—bizitza kaltetu zuen. Ideien munduari balioespen positiboa ematen zaio, eta mundu sentikorrari (bizitzarena, gurea) balioespen negatiboa. Horrela, bizitzarekin lotutako balioak (plazerra, sena, bultzadak, emozioa…) baztertuko dira.

Kristautasunak morala sortu zuen, jende ahularen balioak aldarrikatzen dituena: mantsotasuna, obedientzia, gaixotasuna… Nietzschek dio moral honek (morroien morala) gizadia ahultzen eta galbidetzera eraman duela. Kristautasunaren azpian, bizitza den bezala ez onartzeko jarrera aurkitu zuen; kristautasuna zabaltzean Mendebaldeko gainbehera (décadence) eta errakuntza (gezurra) hasten direla uste zuen. Décadence-a bizitzarentzat oztopo da, ahulezia eta gaixotasun sintomarekin parekatzen dena. Dekadentziak, bizitza onartu ordez, ukatu egiten du.

Bitalismoa

Nietzschek bitalismoa proposatu zuen bizitzaren aldeko filosofia gisa: idealismoaren eta arrazionalismoaren kontrakoa. Bitalismoak bizitzaren irrazionaltasuna azpimarratzen du—ez dago asmo arrazionalik, bizitza mugimendua, aldaketa eta kontrakoen etengabeko borrokaz osatua da. Kontzeptu arrazionalak errealitatearen esentzia irrazionala ezagutzeko egokiak ez direla uste zuen; hizkuntzak engainatzen du. Alternatiba moduan, artea eta irudimena proposatzen ditu errealitatea ukitu eta ulertzeko.

Apolineoa eta dionisiakoa

Nietzschek Grezia Zaharrari garrantzia handiagoa eman zion eta uste zuen Grezia klasikoko Sokrates eta Platonekin Mendebaldeko dekadentzia hasi zela. Hori azaltzeko, greziar mitologiako bi jainkoz baliatu zen: Apolo eta Dioniso. Errealitatea bi alderdinetan banatzen du: apolineoa eta dionisiakoa.

Apolo gaztetasunaren, arteen eta harmonien jainkoa zen; hitza, arrazioa, ordena, forma, argia eta legea adierazten zituen—mundua osotasun ordenatu eta arrazional gisa ikusi. Nietzschek dio apolineoak Sokrates eta Platonen Grezia Klasikoko pentsamoldea deskribatzen duela, baina ez Grezia Zaharreko esperientzia zaharragoa. Grezia Zaharreko greziarrek Dioniso eta dionisiakoa jarri zuten apolineoaren aurka. Dionisok errealitatearen alderdi kartsuagoak sinbolizatzen ditu: ardoa, natura, festa eta gehiegikeria—bizitzaren alderdi ilunak, instintiboak eta irrazionalak.

Grezia Zaharra goieneko aldia izan zen, bizitzaren alderdi apolineoak eta dionisiakoak bateratzen zirelako; bizitzaren alderdi tragikoak onartzen ziren.

Kristautasunaren aurkako kritika, Jainkoaren heriotza eta supergizakia

Kristautasunaren aurkako kritika

Nietzscherentzat erlijio oro beldurretik sortzen da. Erlijioak askotan egia ezkutatzen duela eta tradizio judu-kristauaren kontra jotzen duela uste zuen. Erlijioak naturaz gaindiko izaki transzendenteak aldarrikatzean—Jainkoa, haraindikoa—metafisika hutsalaren hutsegite bera egiten du. Era berean, kristautasunak antzinako dionisiako balioak baztertu eta mundu ideal bat asmatu badu, mundu errealaren mespretxua bultzatu du.

Nietzschek Kristautasuna deitzen zuen platonismo herrikoia. Bi jende-mota deskribatzen zituen: morroia (ahula, mendekua, bizitzaren eta heriotzaren aurrean beldurgarria) eta jabea (indartsua, askea, ausarta). Bere ustez, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da; ondorioz, erlijioan nagusi diren balioak artaldearen balio dekadenteak dira: mendekotasuna eta obedientzia. Erlijioak bekatuaren eta penitentziaren kontzeptuekin bizitzaren aurkako erasoak egiten ditu —bekatuaren beldurra bizitza ederra, osasuntsua eta ausarta zapuzten du.

Kristautasuna, ahul eta gaixoen erlijioa izanda, gizakiaren mugak gainditzeko oztopo bihurtu da. Oro har, grinak, bulkadak eta gorputzak mespretxatzen ditu. Nietzschek kritikatu zuen mundu hau—lurra—itauskeriaz edo itxurakeriaz tratatzen duten ikuspegi espiritualak salatuz.

Jainkoaren heriotza

Kristautasunaren funtsa Jainkoa da, eta Nietzschek Jainkoa bizitzaren aurkakoa dela uste zuen: ahultasunaren adierazlea eta gizakiaren mugak gainditzeko oztopo bihurtu dena. Bizitza mugarik gabe bizitzeko eta grinak askatzeko, Jainkoa ezabatu behar da; horren ondorioz, Jainkoari lotutako balio dekadenteak ere desagertuko lirateke. Hortik aurrera gizakiak bertakotu egingo du arreta eta mundu honi erreparatuko dio: gizakiak berak beteko du Jainkoak utzitako lekua eta lege berriak sortuko ditu.

Nietzscheren ustez, Jainkoaren heriotza gertakizun historikoa da, eta prozesua hainbat aurrekarik bultzatua izan da: Errenazimentuko antropozentrismoa, Descartesen arrazoizko frogek, Ilustrazioak eta Kantek sortutako zalantzek. XIX. mendean, Jainkoaren heriotza gertatu zen, eta horrek Jainkoari lotuta zeuden ideia eta balio moralak zalantzan jarri zituen.

Jainkoaren tokia deuseztatu behar da: ezin da beste ezer jarri haren ordez—ez Estatua, ez Nazioa—jainko berri hauek ere gizakia mugatzen dutelako. Bizitza da errealitate bakarra, eta hemen bertan bizitzea da bizitzaren zentzua.

Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsak biak dira, arriskutsuak eta txalogarriak aldi berean. Lehenik, gizakia noraezean gelditzeko arriskua zuten: idealismoaren eta transzendentziaren hondamendiarekin, gizakia zentzurik gabe gelditu daiteke. Bigarren urratsa, txalogarria, beste gizaki baten sorrera da: bere burua gaindituko duen gizaki berria, sormenez eta askatasunez haraindiko ametsak lurrera ekarriko dituena —hau da, supergizakia.

Supergizakia

Supergizakiak gizakiak bere bizi-maila hobetzeko ahalegina egiten duen borondatearen adierazpena da. Jainkoaren heriotzarekin gizakia askatu da, eta Nietzschek hiru metafora erabiltzen ditu behar diren urratsei buruz: gamelua, lehoia eta haurra.

Gameluaren fasean, gizakia makurtzen den gamelua da; moralaren menpe dago eta zama zintzoa eramaten du. Bere leloa: “nik egin behar dut.”

Lehoiaren fasean, gizakia oldartzen den lehoia da; moral zaharraren zama eramateaz nekatu da eta bere borondatea nagusitzen hasten da. Bere leloa: “nik egin nahi dut.”

Azkenik, haur-fasean, lehoiak ezin ditu balio berriak sortu eta haur batean bihurtzen da. Haurra balio berriak sortzeko sormenaren ikurra da; ez du oztoporik egoera berriak probatzeko. Hemen hasten da supergizakia: askea, bizitzeko irrikan, moralaren menpe ez dagoena eta bere senak betetzen dituena. Bere leloa: “nik sortu nahi dut.”

Botere-nahia

Nietzschek uste zuen errealitateko izaki guztietan dagoela existeitzeko eta gehiago izateko indar bat. Izaki guztiak indar horren adierazpenak dira. Indar horren eraginez gauza guztiak existitzeko eta gehiago izateko etengabeko borrokan daude. Indar horri botere-nahia deitu zion; errealitatearen esentzia eta muina da. Botere-nahia errealitate bera da eta ondoko ezaugarriak ditu:

  • Irrazionala. Mundua ez da heltzekoa soilik arrazoiaren bidez; kaosa, aldaketa eta heriotza daude. Gizakiaren arrazoia senen zerbitzura egon behar du.
  • Helbururik gabea. Botere-nahimenetik sortzen diren bizitzaren indarrek ez dute helburu teleologikorik.
  • Inpertsonala. Botere-nahia ezin da pertsona jakin batekin identifikatu; indar-multzo bat da, eta indarrak elkarren artean etengabe lehiatzen eta borrokan ari dira.

Hala ere, gure ulermenean “nahimena” edo borondatea askatasun eta kontzientziarekin lotzen dugun arren, Nietzschek botere-nahia aurkitzen zuen gehiago izateko gogoa, geure burua gainditzeko irrika eta indarraren baieztapen etengabea zela. Norbera izan behar da indar horren jakitun.

Betierko itzulera

Jainkoaren heriotzaren ondoren ezin da beste jainko berri bat sortu (Estatua, Zientzia...) baizik eta gizateri berria sortu behar da: bizitza hau beste edozer baino gehiago baloratzen duena. Gizateri berriak ez du haraindiko bizitza eta munduan sinistu behar; uste horretan azpimarratzen du betiereko itzuleraren kontzeptua.

Betierko itzulera sinisteak esan nahi du munduko gertakizun guztiak behin eta berriro errepikatuko direla. Horren aldeko argudioetako bat unibertsoan dagoen indar kopuru mugatua eta denboraren infinitutasuna konbinatzean oinarritzen da: aukera konbinatorioak mugatuak dira, baina denbora mugagabea da, beraz egoera berak errepikatuko direla.

Teoria hau bizitzaren baieztapen gorena da: betiereko itzulera onartu eta bizitza hau infinitu aldiz errepikatzea pentsatuz, bizitzako ekintza bakoitzak garrantzi infinitua du. Hori ikuspegi praktikoan bizitzaren balorazio eta jarrera aldatzea dakar: bakarrik behinka eta berriz biziko genukeen bizitza bizi nahiko genukeen moduan jokatu behar dugu; horretarako, gure botere-nahien arabera jokatu behar dugu.

Azkenik, teoria honek bi jende-mota bereizten ditu: supergizakiak—bizia nahi duten bezala sortu eta onartzen dutenak—eta beren bizitza ukatu edo bizitzari uko egingo diotenak.

XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin (1.2)

Nietzsche, Marx, Freud eta Darwinek egingo zuten ekarpenek eragin handia izango dute XX. mendeko korronte filosofiko eta intelektualetan.

Nietzscheren ustez, Mendebaldeko zibilizazioa gainbeheran dago, jende ahulentzako balioak nagusitu direlako. Gainbehera honek nihilismora eraman gaitu; balio zaharren ezerezera. Nihilismotik irteteko beharrezkoa izango da botere-nahia, Jainkoaren heriotza, balioen transmutazioa eta supergizakiaren agerpena. Nietzschek eragin handia izango du: ateismoa, filosofia posmodernoa, perspektibismoa, kultura-aniztasuna eta erlatibismoa.

Marxen ustez gizarte kapitalistaren azpiegitura ekonomikoa produkzio-bideen jabetza pribatuan eta proletarioen esplotazioan eta alienazioan oinarritzen da. Proletario esplotatuek boterea hartu eta azpiegitura irauli behar dute: produkzio-bideen jabetza komuna ezarri eta klasegabeko estatu komunista eraiki. Horrela, esplotazioa eta alienazioa amaituko dira. Marxek XX. mendean sortuko diren langile ideologiei (sozialismoa, komunismoa…) bidea emango die eta herrialde askotan iraultzak eta mugimenduak eragingo ditu.

Freuden arabera, gizakiaren portaera ez da hain arrazionala eta askea. Giza adimena kontziente eta inkontzientez osatuta dago; inkontzientean pultsioak egon ohi dira, eta garrantzitsuenak Eros (irrika sexuala) eta Tanatos (irrika agresiboa) dira. Pultsio eta bultzada inkontziente hauek gure portaera determinatzen dute. Gainera, adimenean hiru zati dago: Id (pultsio inkontzienteak), Ego (pultsioak asetzea arrazionalizatzen duena) eta Superego (pultsioak erreprimitzen dituena).

Darwinek dio espezie bizidun guztiak eboluzio-prozesuaren bidez eraldatu direla, hautespen naturalaren bidez; gizakia ere eboluzioz agertutako animalia da, eta ez da beharrezkoa Jainko kreatzaile baten figura bere existentzia azaltzeko.

Marxen erlijio-alienazioa (3.2.2)

Nietzsche eta Marx ateoak ziren eta erlijioaren aurka egin zuten, baina modu ezberdinetan. Nietzscherentzat erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da —morroien amorrazioek gidatutako matxinada. Herri xehearen logikak funtzionatzen du: “Zuek, nagusiok, ondasun jabeok, ez badituzue Jainkoaren aginduak betetzen, azken judizioan epaituak eta zigortuak izango zarete.”

Marxek berriz, erlijioa klase sozial menperatzaileak asmatu zuen tresna deritzo: klase menperatua kontrolatzeko eta herri xehearen iraultza gelditzeko. Horrela, erlijioa klase esplotatzailearen interesa zerbitzatzen duen ideologia da.

Marxek alienazio-mota ezberdinak aztertu zituen, eta horien artean erlijioak eragindako alienazioa dago. Erreligio-alienazioak funtzio soziala betetzen du: jendeari etorkizun fikzional batean salbazioa eta zoriontasuna ziurtatzen dionez, pertsona askok ez dute hemen bertan beren sufrimenduen jatorria ulertu eta gainditzeko ahaleginik egiten.

Beraz, erlijioak izaera ideologikoa du; klase esplotatzaile eta zapaltzailearen tresna da eta kapitalismoaren zapalkuntza eta esplotazioa legitimatzen du. Horregatik, erlijioa gainditu behar da, baina hori egiteko baldintza ekonomikoak ere eraldatu behar dira: jabetza pribatua eta klase sozialak kentzea—gizarte komunista sortzea. Gizarte honetan ez dago alienaziorik eta, hortaz, erlijiorik ez legoke.

Testuinguru historikoa (1.1)

1.1.1. XIX. mendea: Iraultzen aldea

XIX. mendean pentsamendu garaikidea hasi zen. XVIII. mendearen amaierako aldaketa iraultzaileek—industria-iraultza, Frantziako Iraultza, Ilustrazioa—eragin zuzena izango zuten XIX. mendeko ekonomian, gizartean, ideologian eta politikan. Horrek Mendebaldeko gizarte liberal-burgesa sendotu zuen.

XIX. mendeari Europako Iraultzen Aldia deritzo: iraultza demografikoa, siderurgiaren iraultza, komunikabideen eta garraioen iraultza, eta iraultza nazionalista eta sozialistak garai horretan gertatu ziren.

Testuinguru nahasi honetan hainbat gertaera azpimarratuko ditugu:

  • Industrializazioa
  • Inperialismoa
  • Gizarte-mugimenduak
1.1.1.1. Industrializazioa

Industrializazioak aldaketa sakonak eragin zituen gizartean eta ekonomian:

  • Makinak: Burdinaren erabilpenarekin, eskulangileen eta nekazarien lana ordeztu zuten; fabrikek makinismoa eta teknologia txertatu zituzten, produkzioa handituz eta espezializatuz.
  • Zientziaren aplikazioa: XIX. mendeko aurkikuntza zientifiko-teknikoek industriari aplikatu zitzaizkion; altzairua, ongarriak, trenbideak, telegrafoa, telefonoa, argindarra eta petrolioa adibidez.
  • Iraultza demografikoa: medikuntzako aurrerapenek eta elikaduraren hobekuntzek demografia biderkatu zuten; migrazio handiak gertatu ziren nekazetatik hirietara.
  • Langileen egoera zaila: lan-kondizio gogorrak, soldata txikiak, higienerik eta segurtasunik ez, 14-16 orduko egunak; horrek esplotazioaren irudi estua eman zuen.
  • Burgesiaren nagusitasuna sendotu zen: lege eta instituzioak merkatuaren eta kapitalaren mugimendua babesteko eta ordezkaritza sufrazio zentsitarioan oinarrituta egon ziren.
1.1.1.2. Inperialismoaren garaia

Potentzia industrial handiek—Britainia Handia, Frantzia, Alemania eta AEB—hedapen-politikak abiatu zituzten eta beren nagusitasun politikoa, ekonomikoa, militarra eta kultural zabaltzeko ahalegina egin zuten. 1914rako potentzia kolonial handien inperioek munduko lurraldeen %84a zuten kontrolpean.

Inperialismoaren faktore nagusiak: demografia, ekonomia (merkatu berrien beharra), politika (muga zabalpena) eta ideologia (etnozentrismoa eta arraza-zentzuak), zeinak kolonizazioaren justifikazioan eragin zuten.

1.1.1.3. Gizarte-mugimenduak

Ilustrazioaren eta Frantziako Iraultzaren eraginez hainbat mugimendu sortu ziren XIX. mendean askatasuna eta emantzipazioa lortzeko. Esanguratsuak:

  • Liberalismoa
  • Mugimendu demokratikoa
  • Sufragismoa
  • Langile ideologiak (sozialismoa, komunismoa, anarkismoa)
  • Nazionalismoa
  • Tradizionalismoa

Liberalismoa burgesiaren ideologia izan zen, bi aurpegirekin: iraultzailea Antzinako Erregimenaren aurka eta kontserbadorea, sufragio zentsitarioan oinarritzen zena. Liberalismo ekonomikoak jabetza pribatua eta estatuaren esku-hartze gutxiko ekonomia defendatzen zituen.

Mugimendu demokratikoaren helburua sufragio unibertsalaren bidez libertatea eta berdintasuna zabaldu zen; lehen alderdi politikoak garai horretan sortu ziren.

Sufragismoa emakumeen boto-eskubidea aldarrikatzen zuen mugimendua izan zen; zenbait herrialdetan XX. mendearen hasieran eta erdialdean lortu zen.

Langile ideologiak (sozialismoa, komunismoa, anarkismoa) langileen interesak defendatzen hasi ziren; Marxen kritikatik abiatuta, langile-mugimenduak antolatu ziren eta sindikatuak eta alderdiak sortu ziren.

Nazionalismoa nazioaren, tradizioen eta hizkuntzaren balioa goratzen zuen; hainbat koloniek independentzia lortu zuten eta estatuen batasun-prozesuak gertatu ziren (Alemania, Italia).

Tradizionalismoa antzinako ordena berreskuratzearen aldeko mugimendua izan zen, Eliza eta monarkia absolutuaren babesarekin.

XX. mendearen oinarri filosofikoak (1.2)

Nietzsche, Marx, Freud eta Darwinen ekarpenak XX. mendeko pentsamoldearen oinarri izango ziren. Haien ekarpenak ideia berriak eta mugimendu ideologiko eta zientifiko askoren oinarria izan ziren: ateismoa, posmodernoa, perspektibismoa, langile ideologiak, psikoanalisia, eboluzioa, eta abar.

Bizitza eta idazlanak (1.3)

Friedrich Nietzsche (1844–1900) Rocken (Leipzig inguruan, Prusia) jaio zen. Heziketa humanista eta erlijiosoa jaso zuen. Bizitza osoan zehar gaixotasun eta oinazeak izan zituen.

1864an Bonnen teologia eta filosofia ikasi zituen. Leipzigen filologia grekoan espezializatu zen eta Schopenhauer ezagutu zuen. 1868an Wagner musikaria ezagutu zuen; musikaren bidez Wagnerrek pentsamendua adierazten zuela oso gustukoa izan zuen. 1869an Basileako Unibertsitateak filologia klasikoan katedradun izendatu zuen. 1878an Wagnerren adiskidetasunetik urrundu zen. Gaixotasunengatik 1879an Basileako katedra utzi eta Suitzara joan zen. 1882an Lou Andreas-Salomé ezagutu zuen. Azkenean, psikiatriko batean sartu zen eta 1900ean hil zen.

Idazlan nagusiak:

  • 1872: Tragediaren sorrera musikaren izpirituan
  • 1873: Desorduko gogoetak
  • 1882: Zientzia alaia
  • 1883–1885: Honela mintzatu zen Zaratustra
  • 1887: Moralaren genealogia
  • 1888: Idoloen gainbehera eta Mailuaz nola filosofatu; Antikristoa; Ecce homo

Nietzscheren pentsamendua

2.1. Kritika mendebaldeko zibilizazioari: bitalismoa

2.1.1. Susmoaren filosofia

Marx, Nietzsche eta Freud “susmoaren filosofia” deritzon taldera eraman daitezke. Hirurek susmo antzekoa dute: Mendebaldeko zibilizazioa eraikitzeko erabilitako ereduak okerrak eta kaltegarriak izan direla eta, hortaz, aldatu egin behar direla.

2.1.2. Kritika Platonen metafisikari

Nietzscheren ustez, Platonen metafisikak Mendebaldeko gizartea gainbeheran jarri du: bizitzaren kontrako ikusmolde filosofikoak eta balio moralak nagusitu dira. Platonen banaketak (Ideien mundua ongia eta mundu sentikorra txarra) bizitza kaltetu zuen; ideien munduari balio positiboa eman zitzaion eta mundu sentikorrari balio negatiboa. Horrela, bizitzarekin lotutako balioak baztertzen dira. Kristautasunak jende ahularen balioak aldarrikatzen dituen morala sortu zuen: mantsotasuna, obedientzia, eta antzekoak. Nietzschek uste zuen moral horrek gizakia ahultzen eta galbidera eraman zuela.

2.1.3. Bitalismoa

Nietzschek bizitzaren aldeko filosofia proposatu zuen: bitalismoa. Bitalismoa idealismoaren eta arrazionalismoaren kontra kokatzen da; Mendebaldeko zibilizazioaren arrazionaltasunak orduan gizakiaren bizitza zapuztu duela uste zuen. Bitalismoak bizitzaren irrazionaltasuna azpimarratzen du; bizitza aldaketa eta borrokaren eremua da, eta irrika bizitzari lotuta dago, besterik gabe. Kontzeptu arrazionalek errealitatea desitxuratzen dute, beraz hizkuntzak engainatzen du. Arteak eta irudimenak beste bide batzuk eskaintzen dituzte errealitatea ulertzeko.

2.2. Apolineoa eta dionisiakoa

Nietzschek Grezia Zaharraren balioa azpimarratu zuen eta uste zuen Grezia klasikoko Sokrates eta Platonekin hasi zela Mendebaldeko dekadentzia. Greziar mitologiako Apolo eta Dioniso ereduak errealitatearen bi alderdiak adierazten dituzte: apolineoa (orden, forma, arrazioa) eta dionisiakoa (instintua, festa, oztopoak gainditzea).

2.3. Kristautasunaren aurkako kritika, Jainkoaren heriotza eta supergizakia

Kristautasunaren aurkako kritika

Nietzscherentzat erlijio oro beldurretik sortzen da. Erlijioak transzendenteak aldarrikatzean mundu ideal baten alde egiten du eta mundu errealari balio gutxi ematen dio. Kristautasuna platonismo herriko gisa ulertu zuen: morroien eta jaunen arteko kontrastea azaltzen du, eta erlijioa herri-kontrol tresna bihurtzen dela salatzen du.

Jainkoaren heriotza

Jainkoaren heriotza gertakizun historikoa da: Errenazimentuko antropozentrismoa, Descartesen arrazoizko frogak, Ilustrazioa eta Kantek izan zuten eragina. Jainkoaren desagerpenarekin, balio zaharrak hondatzen dira eta gizakiak bere tokia hartu behar du berriz.

Supergizakia

Supergizakia bizitza baieztatzen duen pertsona berria da: askatasuna, sormenak eta botere-nahiak gidatzen dute. Supergizakiaren bidea metaforikoki hiru fasez deskribatzen du Nietzschek: gamelua, lehoia eta haurra—azken faseak balio berriak sortzeko gaitasuna adierazten du.